Rijl al Awwa
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Virgo |
Igoera zuzena | 14h 43m 03.6s |
Deklinazioa | −5° 39' 30" |
Astrometria | |
Distantzia | 60.9 ± 1.1 au (18.7 ± 0.3 pc) |
Beste izendapenak | |
Rijl al Awwa, μ Virginis (μ Vir / 107 Virginis), izarraren izen arrunta da.[1] Gure eguzki-sistematik 61 argi-urteko distantziara, Virgo konstelazioko 9. izarrik distiratsuena da +3,90eko itxurazko magnitudearekin.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rijl al Awwa izenak, arabieraz رجل العوى rijl al-‘awwa’, "(txakur) zaunkariaren oina" esan nahi du. δ Libraerekin batera Mulu izi izeneko akadiar ilargi asterismoaren zati zen, titulu hau Vindemiatrixi (ε Virginis) ere ematen zaiolarik. Sogdianan Gasarwa zen, "liderraren ondokoa", hau, Syrmak (ι Virginis), κ Virginisek eta λ Virginisek osatutako asterismoa delarik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rijl al Awwa F2V espektro motako izar bat da, 6715 kelvineko tenperatura efektiboa duelarik. Gure eguzkia baino 7,5 aldiz argitsuagoa, eguzki diametroa baino 2,1 aldiz diametro handiagoa du.[2] Ez dago adostasunik bere proiektaturiko errotazio abiadurari buruz, 30 km/s3 eta 47 kms4 artean kontsultaturiko iturriaren arabera. Dena dela, bere moduko izar bati dagokion bezala, gure eguzkiak baino azkarrago biratzen du, honen abiadura 2 km/skoa delarik.
Egile batzuen arabera Rijl al Awwaren metal edukia eguzkiarenaren antzekoa den arren, beste ikerketa batek metaltasun txikiko izartzat jotzen du, bere burdin ugaritasun erlatiboa gure eguzkiarenaren %60koa delarik. Gure eguzkia baino %55 masiboagoa da. 1300 milioi eta 1500 milioi urte bitarteko adina du, sekuentzia nagusian emango duen denboraren erdia delarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Allen, R. H.,. (1963). Star Names: Their Lore and Meaning. New York: Dover Publications Inc., 473 or. ISBN 0-486-21079-0..
- ↑ Malagnini, M. L.; Morossi, C.. (1990eko azaroa). «Accurate absolute luminosities, effective temperatures, radii, masses and surface gravities for a selected sample of field stars» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 85 (3): 1015–1019. Bibcode: 1990A&AS...85.1015M..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |