Reynaldo Benito Bignone
Reynaldo Benito Bignone | |||
---|---|---|---|
1982ko uztailaren 1a - 1983ko abenduaren 10a ← Alfredo Oscar Saint Jean (en) - Raúl Alfonsín → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Morón (en) , 1928ko urtarrilaren 21a | ||
Herrialdea | Argentina | ||
Heriotza | Buenos Aires probintzia, 2018ko martxoaren 7a (90 urte) | ||
Heriotza modua | : septizemia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Nation Military College (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||
Lantokia(k) | Buenos Aires | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Argentine Army (en) | ||
Gradua | dibisio-jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | dirty war in Argentina (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
Reynaldo Benito Bignone (Morón, Buenos Airesko probintzia, 1928ko urtarrilaren 21a - 2018ko martxoaren 7a) argentinar militar eta politikaria izan zen. 1982-1983 bitartean Argentinako diktaduraren de facto-ko presidentea izan zen. 2011n bizi guztiko kartzela zigorrera kondenatu zuten gizateriaren kontrako krimenak zirela eta[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat kargu izan zituen Videlaren diktaduraren garaian (1976-1983). Nazioaren Eskola Militarreko zuzendaria izan zen, eta Posadas de Haedo ospitaleko isileko tortura zentroa gidatu zuen. Campo de Mayo izeneko atxiloketa zentro klandestinoko komandantea ere izan zen, alegia diktadurako desagertu gehien jaso zuen gunekoa[1].
1982an, Malvinetako Gerraren porrotaren ondoren, Argentinako presidente izendatu zuten, Leopoldo Galtieriren ordez. Diktadura garaian militarrek egindako gehiegikeriak ezkutatzeko asmoa zuen dekretu bat sinatu zuen, baita militarrak amnistiatzeko legea ere.
Diktadura ondorengo hauteskundeetara deitzeaz eta presidente zibilari (Raúl Alfonsíni) boterea itzultzeaz arduratu zen, 1983an. Handik gutxira, atxilotu eta sei hilabetez preso eduki zuten, diktadura garaiko gerra zikinean parte hartu zuelakoan.
2011n bizi osoko kartzela zigorra ezarri zioten, gizateriaren kontrako krimenak egitea leporatuta[1]. 2013an bizi guztirako beste zigor bat ezarri zioten, Campo de Mayo zentroan egindako torturen, hilketen eta desagerpenen errudun nagusietako bat izateagatik[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c Bizi guztiko zigorra jarri diote Bignone Argentinako diktadoreari. in: Berria egunkaria, 2011-04-16. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).
- ↑ Bizi osorako zigorra ezarri diote Bignone diktadoreari. in: Berria egunkaria, 2013-03-13. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reynaldo Benito Bignone |