iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Piarres_Lartzabal
Piarres Lartzabal - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Piarres Lartzabal

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Piarres Lartzabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre Larzabal
JaiotzaAzkaine1915eko maiatzaren 7a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaUrruña1988ko urtarrilaren 12a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea eta apaiz katoliko latindarra
KidetzaEnbata
Anai Artea
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolikoa

Inguma: piarres-larzabal-1915-1988 Literaturaren Zubitegia: 275

Piarres Lartzabal Karrera (Azkaine, Lapurdi, 1915eko maiatzaren 5a - Ziburu, Lapurdi, 1988ko urtarrilaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere antzerkia landu izan zuena. Egile arrunt emankorra izan zen, 120 antzezlan idatzi izan baitzituen, komediatik dramaraino hainbat arlo landuta. Lanik nabarmenenak Ibañeta, Etxahun, Bordaxuri eta Matalas ditugu. Piarres Lartzabalek sortu zuen Mixel Labéguerieren ahotsarekin famatutako Gazteri berria abestiaren letra.

Ziburuko Zokoa auzoko apaiza izan zen urte luzez. Bigarren Mundu Gerran Alemanian, orduko Txekoslovakian eta Polonian izan zuten preso naziek. Gerra amaitu zelarik laster ekin zion Lartzabalek idazle-lanari. Garai haietako aldizkarietan oso ezaguna izatera iritsi zen. Lartzabalek zinez obra luzea du ikerlanetan, azterketa politikoetan, pastoraletan... Baina haren izena euskaldunengan berezik ezagutarazi zuena antzerki-ekarria da. Agian, bera baita euskal antzerkigile emankorrena.

1963an, euskaltzain oso izendatu zuten.

1964ko[Betiko hautsitako esteka] Baionako Euskal Idazkaritza. Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Jose Ramon Etxebarria, Gasteiz, 2018-06-21).

Euskara batuaren sorkuntzan zinezko detonagailua izan zen 1964an Baionako Euskal Idazkaritza. Txillardegiren bultzadaz abiaturik, idazle gazteek bidea ibiltzeari ekin zioten, baina lehenengo unetik adineko euskalari jakintsuen babesa izanik (Piarres Lafitte, Piarres Lartzabal, Piarres Xarriton, Koldo Mitxelena, Imanol Berriatua, Patxi Altuna...). 1964ko abuztuan abiatu zen zorioneko biltzar hura, eta hango iritziak eta erabakiak urtebete geroago argitaratu ziren. Hiru atal zituen txostenak: ortografia, deklinabidea eta aditza. Garrantzizko ezaugarri batez hornitu zuten biltzarra: hasieratik bertatik planteatu zen mugimenduaren izaera nazionala, eta horren erakusgarri izan zen, besteak beste, dokumentuaren bukaeran h letra erabili beharreko hitzen zerrenda argitaratzea, bereziki Hego Euskal Herriko idazleen informaziorako prestatua bi tradizioen arteko lotura egiteko, nahiz eta gero euskara batuaren kontrakoen gerra-ikur bihurtu zorioneko hatxe hura. Hortaz, biltzarrean emandako gomendioak betetzen hasi ziren gazteak eta adinekoak beren testuetan, aldi berean eskaria eginez Euskaltzaindiari, batasunerako bidean pauso sendoak eman zitzan. [1][2]

Ezaguna da, bestalde, apaiz honek Hego Euskal Herriko errefuxiatuei aterpea ematen egin zuen lana. Berak, beste batzuekin batera, sortu zuen Anai Artea erakundea, zeregin horretan laguntzeko.

Patri Urkizu[3] Piarres Lartzabalen antzerkiaz (Ahotsak proiekturako)

Lartzabalen obrak ikuslearen entretenigarri izan nahi du. Ardura politikoa ere igartzen da, haatik, haren idazlanetan. Lapurtera atseginean, umore eder askoa dastatzeko aukera bikaina eskaintzen duen obra utzi zuen. Hartzailearen kezketara iristen saiatzen da. Gaien artean pertsonaia historikoen gainean egindakoak gertatzen dira deigarri. Lartzabalek antzerkiaren bidez ikuslearen eskolatze-lan bat edo egin nahi baitu.

Lan aukeratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Antzerki laburrak (1934-1966).
  2. Etxahun (1951, Ed. Herria)
  3. Xirristi-Mirrixti (1952)
  4. Bordaxuri (1952, Auspoa)
  5. Portu Txoko (1954)
  6. Mugari tiro (1959)
  7. Herriko botzak (1962, Auspoa)
  8. Iru ziren (1962, Auspoa)
  9. Ihauteriak (1962, Egilea editore)
  10. Paper mende (1962)
  11. Sarako lorea (1964)
  12. Senperen gertatua (1964, Auspoa)
  13. Orreaga. Pastorala gisarako ikusgarria (1964, Goiztiri)
  14. Lana eri (1965)
  15. Suediako neskatxa (1965)
  16. Hilla esposatu (1965, Auspoa)
  17. Ibañeta (1968, Egilea editore)
  18. Lartaun. Pastorala antzeko antzerkia (1969)
  19. Roxali (1970, Egilea editore)
  20. Matalas (1984, E.J. Antzerki)
« - Zein izan dira zu markatu zaituzten erreferenteak, eta Ipar Euskal Herria markatu dutenak?

- Lehena Piarres Xarriton. Euskal Munduan sartu nintzen berari esker, eta gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herriaren zati bat horrelakoa da berari esker. Ekonomia arloan inportantea izan zen Jean Errekart, barnealdeko laborantza munduarentzat. Politikan, Mixel Labegerie, euskal nortasuna pizten lagundu zuelako. Kulturan, Piarres Lartzabal, abertzale ez ziren anitz abertzaletu zirelako haren antzerkiei esker.

Laurek lagundu zuten jendeen mentalitatea aldatzen. Badira ere gehiago: Piarres Lafitte, Marc Legasse, Telesforo Monzon, Mixel Berhokoirigoin...

»

Xipri Arbelbide[4]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  2. «Batasunaren kutxa» www.euskaltzaindia.eus (Jakin) 193 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  3. .
  4. Aizpuru Ostolaza, Jose Luis. (2023-01-01). «Xipri Arbelbideri elkarrizketa - Jakin.eus» www.jakin.eus: 11-66. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]