Phnom Penh
Phnom Penh ភ្នំពេញ | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Kanbodia | |
Alkatea | Pa Socheatvong (en) | |
Izen ofiziala | រាជធានីភ្នំពេញ | |
Jatorrizko izena | ភ្នំពេញ | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 11°34′10″N 104°55′16″E / 11.56958°N 104.92103°E | |
Azalera | 678,46 km² | |
Altuera | 11 m | |
Mugakideak | Mukh Kamphool District (en) eta Kandal Province (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.129.371 (2019) 236.371 (2017) | |
Dentsitatea | 3.139 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1372 (egutegi gregorianoa) | |
Telefono aurrizkia | 023 | |
Hiri senidetuak | Shanghai, Londres, Providence, Long Beach, Vientian, Bangkok, Chongqing, Pekin, Ho Chi Minh Hiria, Kunming eta Kitakyūshū | |
phnompenh.gov.kh |
Phnom Penh[1] (khmereraz ភ្ន៓ពេញ, erromanizazio ofizialez Phnum Pénh, pnum pɨɲ ahoskatua) Kanbodiako hiriburu politiko, ekonomiko eta kulturala da eta baita estatuko hiri handiena ere. Kanbodiako hego-erdialdean dago, Tonle Sap aintziraren eta Mekong ibaiaren artean. Ezaguna da bertako khmer arkitektura tradizionala duelako, bai eta frantses eraginekoa ere.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Phnom Penh, tenperatura: 1988–2013, muturrekoak: 1906–2013) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 36.1 | 38.1 | 40.0 | 40.5 | 40.0 | 39.2 | 37.2 | 37.8 | 35.5 | 36.1 | 34.4 | 37.2 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.6 | 33.2 | 34.6 | 35.3 | 34.8 | 33.8 | 32.9 | 32.7 | 32.2 | 31.4 | 31.1 | 30.8 | 32.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.6 | 28.0 | 29.4 | 30.2 | 30.0 | 29.2 | 28.7 | 28.5 | 28.2 | 27.2 | 27.1 | 26.3 | 28.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21.8 | 22.8 | 24.3 | 25.5 | 25.6 | 24.9 | 24.8 | 24.6 | 24.4 | 24.2 | 23.2 | 21.9 | 24.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 12.8 | 15.2 | 19.0 | 17.8 | 20.6 | 21.2 | 20.1 | 20.0 | 21.1 | 17.2 | 16.7 | 14.4 | 12.8 |
Euria (mm) | 12.1 | 6.6 | 34.8 | 78.8 | 118.2 | 145.0 | 162.1 | 182.7 | 270.9 | 248.1 | 120.5 | 32.1 | 1411.9 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 1.2 | 1.1 | 3.4 | 6.8 | 15.9 | 17.0 | 18.1 | 18.3 | 21.5 | 19.3 | 10.2 | 4.5 | 137.3 |
Eguzki orduak | 260 | 226 | 267 | 240 | 202 | 192 | 143 | 174 | 129 | 202 | 213 | 242 | 2490 |
Hezetasuna (%) | 73 | 71 | 71 | 73 | 77 | 78 | 80 | 81 | 84 | 84 | 78 | 73 | 77 |
Iturria (1): Deutscher Wetterdienst[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (eguzkia, 1931–1960)[3] |
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrutia (khan) | Udalerria (sangkat) | Auzoa (phum) | 2008ko biztanleria |
---|---|---|---|
Chamkarmon | 12 sangkat | 95 krom | 182.004 |
Dangkao | 15 sangkat | 143 krom | 257.724 |
Daun Penh | 11 sangkat | 134 krom | 126.550 |
Meanchey | 8 sangkat | 30 krom | 327.801 |
Prampi Makara | 8 sangkat | 33 krom | 91.895 |
Russei Keo | 12 sangkat | 59 krom | 196.684 |
Sen Sok | 3 sangkat | 147.967 | |
Tuol Kork | 10 sangkat | 143 krom | 171.200 |
Porsenchey |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1434. urtean sortu zuten hiria. Khmer Inperioak hiriburutzat hartu zuen, Angkor hiriaren ordez, baina XVI. mendean utzi zuen. 1867an hiriburu bihurtu zen berriro, Norodom erregearen garaian. 1975ean khmer gorriek beretu zuten hiria, eta ia erabat hustu zuten: 700.000 lagun inguru hiritik aterarazi eta nekazari lanetara bidali zituzten. 1979an, Vietnamgo armadak bereganatu eta bere gobernua ezarri zuen han[4].
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza, eskulanak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Ibai portu garrantzitsua du.
21. mendean garapen ekonomiko handia izan du hiriak, eta eraikuntzak asko garestitu du lurra hiriburuan. Turismoak ere garrantzi hazkorra izan du gizaldi honetan[5].
Ikustekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mekong eta Tonle Sap ibaiek bat egiten duten tokian egonik Phnom Penh, Tonle Sap delakoaren ertzean dago hiriko pasealekurik nagusiena, eta hainbat kilometrotako luzera du. Ikusmirak eta jatetxeak, bertakoentzat zein bisitarientzat toki ederra da.
Phnom Penhgo eraikinik nabarmenena Errege-jauregia da. Teila hori eta berdeek osatzen dute teilatua, eta Budaren lau aurpegi ditu dorre nagusiaren goialdeak, aurpegi bana puntu kardinal bakoitzeko[6].
Errege-jauregiak Zilarrezko Pagoda du barruan. Zilarrezkoa esaten zaio zorua kilo bateko zilarrezko 5.000 baldosek osatzen dutelako, 5 tona zilar inguru. Bertan dago halaber gizaki-tamainako Buda bat bada, guztia urre: 90 kilo, 9 mila diamantez hornitua. Tamaina bereko beste Buda bat ere bada, brontzezkoa, 80 kilo. Eta txikago beste bat, bitxia, kristalezkoa baita.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Phnom Penhek honako hiri senidetuak ditu:[7]
- Long Beach (Ameriketako Estatu Batuak)
- Lowell (Massachusetts) (Ameriketako Estatu Batuak)
- Providence (Ameriketako Estatu Batuak)
- Cleveland (Ameriketako Estatu Batuak)[8]
- Savannakhet (Laos)
- Vientiane (Laos)
- Mandalay (Myanmar)
- Iloilo Hiria (Filipinak)
- Busan (Hego Korea)
- Incheon (Hego Korea)
- Ho Chi Minh Hiria (Vietnam)
- Hanoi (Vietnam)
- Cần Thơ (Vietnam)
- Lam Dong (Vietnam)
- Shanghai (Txina)
- Tianjin (Txina)
- Kunming (Txina)
- Changsha (Txina)
- Bristol (Ingalaterra)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-12).
- ↑ Klimatafel von Phnom Penh / Kambodscha. Baseline climate means (1961–1990) from stations all over the world, Deutscher Wetterdienst, dwd.de (Noiz kontsultatua: 2016-01-23).
- ↑ Cappelen, John; Jensen, Jens. Cambodia – Phnom Penh. Climate Data for Selected Stations (1931–1960), Danish Meteorological Institute, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2013-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Phnom Penh | History, Population, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- ↑ «Phnom Penh Economy» angkorfocus.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- ↑ «Aldizkari Digitala: Phnom Penh, Kanbodiako hiriburu xarmangarria» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- ↑ Udaletxearen webgunea
- ↑ Higgins, Randall. «Cleveland, Tenn., is now sister city to... Phnom Penh?» Times Free Press.