Pedro Manterola
Pedro Manterola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1935eko martxoaren 6a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2016ko irailaren 26a (81 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Pedro Manterola Armisen (Iruñea, 1935eko martxoaren 6a - 2016ko uztailaren 26a) nafar margolari, idazle eta arte-teorilari izan zen. Bere bizitza eta lan bizitza osoa Euskal Herrian aritu da. Pintore gisa defenitu dezakegu bere burua, hala ere, bestelako funtzioak eta lanbideak izan ditu: irakasle, idazle, aholkulari…[1][1]
Margolari gisa 60ko hamarkadan sartu zen artearen panoraman, elementu surrealistak eta neofiguratiboak zituen joera espresionistako lan batekin.[2]
Lehenbiziko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Manterola, Iruñean jaiota, bere bizitzako lehenengo urteak Altzuza (Nafarroa) herrian bizi izan zen.
Haurtzaroan eta nerabezaroan Pilar Armisen Huici amarekin (1906-2000), Pedro Manterola Escodin (1890-1967) aitarekin eta Francisco Javier (1936-2024) anaia txikiarekin bizi izan zen. Anaia hau ezaguna eta hainbat sari jasotakoa, ingeniari gisa egindako lanagatik.[3] Nerabezaroan, batxilergoa ikasi zuen Iruñeko Maristas ikastetxean, eta, aldi berean, ikasketak egin zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan.[4]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte-gaztetatik, artearen eta letren munduarekiko zaletasuna sentitu izan zuen. Zuzenbide ikasketak Zaragozan egin zituen, aldi berean, arte ikasketak Javier Ziga, Miguel Pérez Torres, Francis Bartolozzi eta Pedro maisuen esku jaso zituen. Filosofia eta Letrak ere ikasi zituen, eta ikasketa horiek erabakigarriak izango dira giza existentzia aztertzeko moduan.[5]
Artistak Euskal Herriko unibertsitate publikoan (EHU-UPV) amaitu zituen bere ikasketa artistikoak, Arte Ederretako doktoregoarekin "entre arte y sacrificio en la pintura y escultura vascas" tesiarekin.[6]
Aipatzekoa da, baita ere, Arte, "Diario de Navarra" egunkarian hainbat urtez idatzitako orriak, non Modernitatearen aldeko apustu sendoa egiten zuen, aurreko akademizismoaren kaltetan.[5]
Lan bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala Manterolak lanbide eta postu desberdinetik pasa izan da bere bizitzan zehar.
Ibilbide luzea egin du irakaskuntzan: EHUko irakasle titularra Arte Ederretako fakultateko dekanoa izan zen 1981-1984 artean. Eta 2002-2007 urteen artean Nafarroako Unibertsitate Publikoan Jorge Oteiza Katedra zuzendu zuen.[6]
Bestalde, 1984tik 1991ra, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Kultura aholkulari moduan aritu izan zen.
Azpimarratzekoa da bere ibilbide artistikoan 1982an sortutako eztabaida, non artistak Nafarroako Arte Grakidearen Institutua sortzea planteatu zuen. 1996an, artistaren laguntzaz, NUPeko Arte Garaikideko ikastaroen ziklo bat hasi zen, eta Nafarroako hutsuneari buruzko eztabaida zabaldu zuen, eremu horrekin lotutako goi-mailako irakaskuntzei dagokienez. Iruñean Arte Ederretako Fakultatea sortzeko ideia zaharra aztertu zen.[7]
Gainera, Jorge Oteiza Fundazio Museoko zuzendaria izan zen 2004 eta 2008 artean, eta ondoren presidentea 2009 eta 2011 bitartean.[8]
Dibulgatzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroan arte garaikidea ezagutzeko sustatzaile handienetako bat izan da, eta Jorge Oteiza eskultore euskaldunaren lanean aditu handiena. Hitzaldi, solasaldi eta mahai-inguruen bidez, artea Nafarroako eta beste erkidego batzuetako geografiara eraman du, ikuspegi ilustratu eta kritikoarekin.[4]
Erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]– 1984-1991, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kultur aholkularia.
– 2002-2007, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedraren zuzendaria.
– 2004-2008, Jorge Oteiza Fundazio Museoko zuzendaria.
– 2009-2011, Jorge Oteiza Fundazio Museoko lehendakaria.
Pedro Manterola eta Jorge Oteiza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko lerroetan aipatu den bezala, Pedro Manterolaren lanak estuki lotutak egon dira Jorge Oteiza artistarekin, bai museoko zuzendari gisa baita presidente moduan. Era berean bere obrei eta artelanei buruz idatzi eta teorizatu egin zuen. Beraz, Jorge Oteizaren obran aditua izan zen. Manterolak Oteizaren lana eta irudia aztertzen egindako ekarpenak "funtsezkoak" izan ziren eskultorearen ondarea aztertzeko eta sakontzeko.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere erakusketa-ibilbidea 1964an hasi zen eta, batez ere, Nafarroako Aurrezki Kutxen erakusketa eta kultura aretoen inguruan Nafarroa eta Iruñeko Udalarena. Urteetan zehar, bere pintura espresionismo abstraktuaren barruan konfiguratuz joan da, betiere continuum batek gidatuta, beti ere, sorkuntza artistikoari buruzko azterketa eta hausnarketa eginez. Horrela gertatzen da banakako laginetan. 1977ko Mi jardín de las delicias lanean edo hirurogeita hamarreko hamarkadan egin zituen bakarkako erakusketetan interes handia erakutsi zuen azalera piktorikoa haren egiturazko elementuen arabera antolatzeko, elementu horiek funtsezko protagonista ere badira eta.[5]
Bere ibilbidearen bilakaerak espresionismo abstraktu eta kontzeptualetik izaera figuratibo nabarmeneko irudikapenera eramango du, Ziudadelako Mistoen Pabiloian "dantzarien horma-irudia" (1987) lanean islatuta. Kolore aberatseko intimista, oroitzapenaren eta memoriaren presentziarekin. Bere azken erakusketen artean Gustavo de Maeztu Museoan, Lizarran 1992an, edo 993an Sobre los ángles Iruñeko Castillo de Maya aretoan egindakoak daude.[5]
Mi jardín de las delicias
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artistaren obra famatuenetariko bat Mi jardín de las delicias (125x162 zm) da, 1997. urtean azaleratutako margoa. Harrigarria da nola artelanean erabiltzen duen El Boscoren moral originala artelanari dramatismoa ezabatzeko eta galdutako paradisutik hurbilago dagoen kolorezko eta formazko mundu sinfonikoa berrantolatzeko. Kandinskyren mundua gogorarazten duten forma organikoak dira, eta kasu batzuetan geometrikoak.[4]
Argitaraturiko liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari espezializatuetako eta prentsako artikulu ugariz gain,Pedro Manterolak haren bizitza zehar hamaika liburu eta argitalpen izan zituen, askok bakarkako lanak eta beste batzuk garaiko artistekin batera idatzitakoak, besteak beste, Camino Paredes, Valeriano Bozal, Belén Arevalo Rodriguez, etab.
- La pintura antigua y moderna de Gustavo de Maeztu (1986)
- El paisaje y la mirada (1987)
- Arte navarro 1850-1940 (1991)
- El jardín de un caballero (1993)
- La Pasión de Jorge Oteiza (1996)
- Peripecia de Ulises (1999)
- Alfonso Ascunce (2001)
- La mujer, dos visiones (1998)
- Arte Navarro 1850-1940 (1991 )
- Gustavo de Maeztu (1991)
- La escultura de Jorge Oteiza (2006)[9][10][11]
Bakarkako erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artistaren obrak museo eta bildumetan daude, hala nola Bilboko Arte Ederren Museoan, Nafarroako Museoan, BBK Fundazioan, Iruñeko Udalean edo Nafarroako Parlamentuan. Hurrengo zerrendan aurkitzen dira Pedro Mnaterolaren bakarkako esposizoak orden kronologian.
- 1970
- Rodezno kondearen aretoa, Iruñea
- 1973
- Iruñeko Udal Aurrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa, Iruñea
- 1975
- Iruñeko Udal Aurrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa, Iruñea
- 1977
- Zitadela, Arte Pabiloiak. Iruñea
- 1980
- Zitadela, Arte Pabiloiak. Iruñea
- Bizkaiko Aurrezki Kutxa, Gran Bilbao aretoa
- 1981-1982
- Rodezno kondearen aretoa, Iruñea
- 1985
- Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Erakusketa Aretoa. Donostia
- 1987
- Zitadela, Mistoen Pabiloia. Iruñea
- 1992
- Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarra
- 1993
- Castillo de Maya Kultur Zentroa. Iruñea
- 1996
- 1997
Talde erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, besteak beste:
- XX. mendeko euskal pintura Donostiako Garibai aretoan (1999)
- Formatu handia: pintore garaikideak Zuloaga museoarekin Donostiako Okendo Kultur Etxean (2005)
- Iruñeko Al desnudo (2005), Pio Barojaren unibertsoari begira (2006-2007)
- 70 Laborategiak: poetikoak/politikoak eta modernitatearen krisia hirurogeita hamarreko hamarkadako euskal testuinguruan Bilboko Rekalde Aretoan (2009)
- Contemporany 10: begirada pribatuak Iruñeko Ziudadelan (2010)
- Arte garaikidea Nafarroako Parlamentuaren bilduman (Panorama 10) Tuterako Maria Forcada Fundazioan (2010)[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Pedro Manterola, pintor. 80 años.» www.revistaadios.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ «Pedro Manterola Armisen n. 1935 Pamplona, Navarra, España f. 25 Jul 2016 Pamplona, Navarra, España: geneaordonez» www.geneaordonez.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ «Familia Pedro Manterola Escodin / Pilar Armisen Huici (F59209): geneaordonez» www.geneaordonez.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) CHOCARRO BUJANDA; MARTÍN LARUMBE, Carlos; Celia.. (2008). Política de exposiciones en Pamplona 1975-1990. Ondare, 191-200 or. ISBN 1111..
- ↑ a b c d Urricelqui Pacho, Ignacio J.. (2002-12-30). «La primera generación de pintores navarros contemporáneos: aportaciones para un catálogo de sus pinturas en el Museo de Navarra» Archivo Español de Arte 75 (300): 381–396. doi: . ISSN 1988-8511. (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
- ↑ a b «Pedro Manterola Armisen | El Malkaitz fue testigo - Malkaitz mendia lekuko» www.memoriamalkaitz.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ «[Introduction»] Política e historia. De Maquiavelo a Marx (Katz Editores): 187–200. 2008-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
- ↑ a b c (Frantsesez) «Manterola Armisen, Pedro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ «Egilearen izena Manterola, Pedro» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Manterola Pedro» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ «PEDRO MANTEROLA» www.laie.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).