iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Patricia_Nell_Warren
Patricia Nell Warren - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Patricia Nell Warren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Nell Warren
Bizitza
JaiotzaHelena1936ko ekainaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Deer Lodge
HeriotzaSherman Oaks2019ko otsailaren 9a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaStephens College (en) Itzuli
Manhattanville University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, eleberrigilea, kazetaria, idazlea, LGBT ekintzailea eta gay fiction writer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Patricia Nell Warren, Patricia Kilina (ukraineraz: Патриція Килинаtranslit.: Patrytsia Kylyna) izengoitiaz ere ezaguna, (Helena, 1936ko ekainaren 15aLos Angeles, 2019ko otsailaren 9a) estatubatuar idazle, kazetari, argitaratzaile eta itzultzailea izan zen, ingelesez eta ukraineraz idatzi zuena.

1936ko ekainaren 15ean jaio zen Montanako Helena hirian, Con eta Nell Warrenen familian. Neba bat zuen, Conrad[1]. Hamar urterekin hasi zen idazten eta hemezortzi urterekin lortu zuen lehen aitorpena, Atlantic aldizkariko lehiaketa irabazi zuenean[2].

1955ean arteetan graduatu zen Stephens Unibertsitatean eta 1957an ingeles hizkuntzan lizentziatu zen New Yorkeko Manhattanville Unibertsitatean[1].

1957an Yuriy Tarnawsky ukrainar-estatubatuar poetarekin ezkondu zen. Ukrainera ikasi zuen eta New York Taldeko ukrainar poeta emigrante gazteekin elkartu zen. Beraien argitalpen kolektiboaren parte gisa, ukranieraz poesia idazten eta argitaratzen hasi zen[3]. Kylyna izengoitia Lesia Ukrainkaren Lisova pisnia antzerki-lanetik hartu zuen[4].

1959an, Warren Reader's Digesten hasi zen lanean eta 21 urte eman zituen bertan; aldizkariko zein Condensed Book Clubeko editore bihurtu zen[1]. 1971n lehen eleberria argitaratu zuen, The Last Centennial[5]. 1973an dibortziatu zen, New York Taldea utzi zuen eta ez zuen beste inoiz ukraineraz idatzi[6].

1968an Bostongo maratoian parte hartu zuten lehen emakumeetako bat izan zen[7].

1974an bigarren eleberria argitaratu zuen, The Front Runner[8]. Bi hamarkada geroago, Warrenek beste bi eleberri gehitu zizkion sailari, Harlan's Race (1994) eta Billy's Boy (1996)[1]. Gainera, 1974an armairutik irten zen lesbiana gisa[8].

1976an, Warrenek hirugarren eleberria argitaratu zuen, The Fancy Dancer, eta 1978an laugarrena, The Beauty Queen[1].

1980an, Reader's Digesten lana utzi zuen lanaldi osoko idazle izateko. 1991n beste eleberri bat argitaratu zuen, One Is the Sun[1].

2019ko otsailaren 9an hil zen, 82 urte zituela, birikako minbiziarekin ia hiru urtez borrokatu ostean[9][10].

  • Trahedia dzhmeliv (1960)
  • Legendy i sny (1964)
  • Rozhevi mista (1969)
  • The Last Centennial (1971)
  • The Front Runner (1974)
  • The Fancy Dancer (1976)
  • The Beauty Queen (1978)
  • One is the Sun (1991)
  • Harlan's Race (1994)
  • Billy's Boy (1997)
  • The Wild Man (2001)
  • Torero (2004)
  • My West: Personal Writings on the American West (2011)
  • Virgin Kisses (2022, hil ostekoa)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Ingelesez) Nelson, Emmanuel S. (2009). Encyclopedia of Contemporary LGBTQ Literature of the United States. ABC-CLIO, 634-636 or. ISBN 031334860X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  2. (Ingelesez) Chin, Alan. «Interviewing Patricia Nell Warren: The Pioneer» Lambda Literary 2010-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  3. (Ingelesez) «From Beginning to New Beginning: A Cycle of Poetry» Lodestar Quarterly 6 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  4. (Ukraineraz) Ковалів, Юрій. «Моя доля — бути блискавкою…» Всесвiт 2020-05-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-10-25) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  5. (Ingelesez) «Pat Kilina Has First Novel On the Market» Svoboda 1971-11-26 (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  6. (Ingelesez) «Patricia Nell Warren» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  7. (Ingelesez) Zeigler, Cyd Jr. «Still A Front Runner» Outsports jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-07) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  8. a b (Ingelesez) Edwards-Stout, Kergan. «Legendary Author Patricia Nell Warren: Ever the Front Runner» Huffpost 2013-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  9. (Ingelesez) Browning, Bil. «Author & all around wonderful woman Patricia Nell Warren finishes her race» LGBTQ Nation 2019-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  10. (Ingelesez) Ocamb, Karen. «Patricia Nell Warren, author of ‘The Front Runner,’ dies at 82» Washington Blade 2019-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]