Osasun-laguntza
Osasun-laguntza[1] Gizarte Segurantzak eskaintzen dituen laguntzen arteko bat da. Bere helburu nagusia da Gizarte Segurantzaren onuradunen osasuna zaintzeko, zerbitzu medikoak eta farmaziakoak ematea da.[2] Hau gizabanakoari osasuna sustatu, babestu eta lehengoratzeko ematen zaizkion zerbitzuen multzoari esaten zaio.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasun-laguntzatzat hartzen dira gaixotasunaren prebentzioa, tratamendua eta maneiua, ongizate mentala eta fisikoa zaintzea, medikuntzako, farmaziako, odontologiako, obstetriziako, erizaintzako eta antzeko lanbideek eskainitako zerbitzuen bidez.[3]
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, osasun-laguntzak osasuna sustatzeko diseinatutako ondasun eta zerbitzu guztiak hartzen ditu bere baitan, "Prebentziozko, sendatzeko eta arintzeko esku-hartzeak, gizabanakoei zein biztanleei zuzendutakoak"[4]barne.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osasun-laguntza publikoa:[5]
- Bere izenak esaten duen bezala asistentzia hau publikoa da. Barnean segurtasun publikoa edo osasun aseguru publikoak daude.
- Osasun-laguntza pribatua:
- Bere izenak esaten duen bezala asistentzia hau pribatua da, ondorioz Aseguru-konpainia pribatuen bidez egiten da edo Hornitzaileari zuzenean ordainduta.
Osasun-laguntza Espainian atzerritarrentzat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzerrian laguntza medikua behar izanez gero, Justiziako Auzitegi Nagusiaren epai baten arabera, Galiziako osasun-zerbitzua (serga) kondenatu zen Mexikon pleura-isuri bat izan zuen emakume baten osasun-gastuak ordaintzera. Epai horren arabera, laguntza bermatuta dago Gizarte Segurantzako afiliatu guztientzat, edozein lekutan daudela ere, arriskua dagoelako berehalako arreta eskatzen duten kasuak direnean. Pertsonaren bizitza edo osotasun fisikorakoa.
Osasun-laguntza motak Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbitzuen jabetzaren arabera, bi osasun mota daude Espainian: Osasun publikoa eta osasun pribatua.
- Osasun publikoa:[6]
- Osasun-zerbitzuak dagozkien gobernuen mende daude.
- Osasun pribatua:
- osasun-zerbitzuak enpresa pribatuen mende daude.
Lurraldearen arabera, bi arreta-maila daude:
- Lehen mailako arreta:
- lantalde baten bidez, gizabanakoak, familia eta komunitatea artatzen dira, eta osasuna sustatzeko, prebenitzeko, sendatzeko eta errehabilitatzeko jarduerak egiten dira.
- Arreta espezializatua:
- ospitale eta zentro berezietan ematen den laguntzaz arduratzen da.
Ospitaleak era askotakoak dira. Hauetan ematen den asistentzia motak:
- Ospitale orokorra:
- espezialitate mediko, kirurgiko edo misto bat baino gehiago biltzen dira, baina horietako bat bera ere ez da argi eta garbi gailentzen.
- Ospitale espezializatua:
- martxan dituen oheen% 65 medikuntza- edo kirurgia-arlo bakarreko gaixoentzat dira, ospitale pediatrikoak, geriatrikoak eta abar daude, eta ospitale horiek osasun-eremu bat baino gehiago artarazten dituzte.
Osasun-laguntza Ameriketako Estatu Batuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu Batuetan, bere konturako langilek ez dute aseguru publiko medikurik 65 urte bete baino lehenago, konpainia pribatuek eskaintzen dituzten osasun-aseguruen artean aukeratu behar dute.[7]
65 urtetik gorakoek, ezintasunen bat dutenek edo giltzurruneko gaixotasuna dutenek, beren lan-bizitzan kotizatu badute, "Medicare" izeneko aseguru publiko federala dute.
Dohaineko aseguru bakarra "Medicaid" aseguru publikoa da, diru-sarrera txikiko pertsonentzako. Medicare eta Medicaidekin lotutako osasun-laguntzako programa da.
2009ko osasun-erreforma eman arte, enpresaria ez zegoen behartuta langileari aseguru medikoko poliza bat ematera aseguru pribatu baten bidez. 2014tik, 50 langile baino gehiago dituzten enpresek betebehar hori dute, eta hori ez betetzeak zehapena dakar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ (Gaztelaniaz) Asistencia sanitaria. 2019-07-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Declaración Universal de Derechos Humanos» www.un.org 2015-10-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «Cual es el tipo de sanidad que existe en España» www.ciudaddesalamanca.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «asistencia sanitaria pública» web.archive.org 2016-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «Asistencia Sanitaria en EEUU. Ministerio de Trabajo, Migraciones y Seguridad Social» www.mitramiss.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).