iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Orinoko
Orinoko - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Orinoko

Koordenatuak: 8°34′N 60°30′W / 8.56°N 60.5°W / 8.56; -60.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orinoko
Orinoco (es)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.140 km
Geografia
Map
Koordenatuak8°34′N 60°30′W / 8.56°N 60.5°W / 8.56; -60.5
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera989.000 km²
Arro hidrografikoaOzeano Atlantikoa
Ur-emaria30.000 m³/s
Bokalea
()
Karibe itsasoa, Casiquiare canal (en) Itzuli eta Delta Amacuro
Orinoko Venezuelako Amazonas estatuan

Orinoko[1] (gaztelaniaz: Orinoco) Hego Amerikako ibairik luzeenetariko bat da, 2.140 kilometroko luzerarekin. Munduko hirugarren ibairik jariotsuena da, Amazonas eta Kongoren ondoren. Arroak, Orinoquia deitua, 880,000 km²-ko eremua hartzen du, % 76,3 Venezuelan eta gainontzekoa, Kolonbian.

Kristobal Kolonek 1498ko abuztuaren 1ean bokalea ikusi zuen arren, Orinokoren iturria, Cerro Delgado-Chalbauden (1.047 m, 02°19′05″N 63°21′42″W / 2.31806°N 63.36167°W / 2.31806; -63.36167), Venezuela eta Brasilen arteko mugatik gertu dagoena, 1951 arte ez zen esploratua, hau da, 453 urte pasa eta gero.

Orinokoko delta eta Apure eta Meta ibaiadarrak XVI. mendean Ambrosius Ehingerrek alemaniarrak esploratu zituen eta, 1800 inguruan, Alexander von Humboldt arroa aztertzen ibili zen.

Orinoko ibaiaren emaria 66 urtez (1923-1989) Puente Angosturan, Ciudad Bolívar baino 5 km gorago, neurtu izan da[2]. Ikertutako arroa 907.313 km²-koa da, arro osoaren % 87,3. Datuotan falta den ekarpenik garrantzitsuena Caroní ibaiarena da. Urteko batez besteko emaria 30.621 segundokoa da: handiena abuztuan du (65.302 m³/s) eta txikiena, martxoan (7.110 m³/s).

Orinoko ibaiaren batez besteko emariak (/s), Puente Angosturan (Venezuela) neurtuak
Datuak: 1923 eta 1989 artean

Orinokoren ibilbideak arku elipsoidal itxura du, Guyanako mendigunearen inguruan. Ibilbidea lau zatitan banatzen da:

Ibaiaren arroak bitxikeria bat du: Casiquiare kanala, Orinokoren besoa dena, Negro ibaira isurtzen baita eta hori Amazonasen ibaiadarra denez gero, Casiquiarekoa Orinoko eta Amazonasen arteko 'kanal naturala' da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]