iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Oilasko-okela
Oilasko-okela - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Oilasko-okela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oilasko-okela
haragi eta hegazti-okela
Osagaiakchicken breast (en) Itzuli, chicken leg quarters (en) Itzuli, chicken feet (en) Itzuli eta chicken wing (en) Itzuli
Historia
Honen produktuaoilasko

Oilasko-okela,[1] oilaskokia[2] edo oilasko-haragia oilaskotik eratorritako haragi-produktua da. Munduko hegazti-motarik ohikoena izanik[3] eta hazteko erraztasun erlatiboa eta kostu txikia dela eta —Abere edo txerriak bezalako ugaztunen aldean—, oso ohikoa da mundu osoko plater eta sukaldaritzako prestakin askotan aurkitzea oilasko-haragia eta oilo-arrautzak. Oilaskokia oinarrizko elikagaitzat hartzen da eta horregatik sartzen da Kontsumorako Prezioen Indizean.

Oilaskoa era askotara presta daiteke, besteak beste, labean, parrillan, barbakoan, frijitzen edota irakiten. XX. mendearen azken erdiaz geroztik, prestatutako oilaskoa janari lasterraren oinarrizko elementu bihurtu da. Oilaskoa haragi gorria baino osasungarriagoa dela esaten da kolesterol eta gantz ase gutxiago duelako[4].

Oilaskoa ekoizten duten hegaztien industriak forma ugari hartzen ditu munduko hainbat lekutan. Herrialde garatuetan, oilaskoak laborantza-metodo intentsiboen mende egon ohi dira, eta eremu gutxiago garatuetan, berriz, oilaskoak nekazaritza-teknika tradizionalagoak erabiliz hazten dira. Nazio Batuen kalkuluen arabera, 19.000 milioi oilasko daude gaur egun Lurrean, eta, beraz, gizakiak baino gehiago dira[5].

Euskal Herrian, bi metodoak erabiltzen dira oilaskoak hazteko; adibidez, Nafarroa garaian, ehundik gora oilasko-haztegi daude; gainerako eskualdeetan, gutxiago badira ere, badaude horrelako haztegiak ere, baina asko dira oilaskoak hazten dituzten baserriak Euskal Herri osoan, ohiko moduan batzuk eta ekologikoan besteak.

Espezie horrek gizakiarekin duen harremanaren jatorria Neolitikoan dago, eta, zehazki, ehiztarien eta biltzaileen elkarteak nekazarien eta abeltzainen elkarteetara aldatzean. Ikerketa batzuen arabera, lehen oilo eta oilasko etxekotuak Indiatik etor daitezke, duela 4.000 urte baino gehiago.

Gizakiaren bizitzan duen presentzia ez da berria. Lehen aztarnak Neolitokoak dira, k.a. 6000. urtekoak. Txinako Hebei probintzian aurkitu zituzten eta handik Europara igaro ziren sumertarren eskutik. Tutmosis III.aren garaiko Egipton, jada, hegaztizain batzuk baziren, eta k.a. I. mendeko Erromako tratatu gastronomikoetan agertzen zen.

Zientziaren aurrerapenei eta higiene- eta osasun-ezagutza berriei esker, XX. mendean oilasko-kontsumoa mundu osora hedatu zen. Bere hamarkada harrigarria 1960an iritsi zen. Luxuzko artikulu izateari utzi eta dietetan ohiko produktu bihurtu zen, proteina eta bitamina ugari zituelako eta koipe gutxi zeudelako.

Oilaskoaren hainbat zati jan daitezke: hankak edo eskuak, bularkia, hegalak (estatubatuar buffalo wings plater ezagunenetako bat da), hankak edo oilasko-izterrak, bularraldea eta barrukiak (gibela, bihotza, errota eta paparoa). Herrialde askotan erraien zatiak baztertu egiten dituzte eta ez dira gizakien elikaduran sartzen, baina, adibidez, Japoniako sukaldaritzan yakitorian erabiltzen dute batzuetan. Hezurrak, oro har, elaboraziorako baliatzen dira, oilasko-saldako hainbat barazkirekin batera. Hegoak eta izterrak oso pieza preziatuak dira. Bestalde, hankak oso aberatsak dira kolagenoan.

Beroan prestatu ohi da, haragia ez da gordinik jaten, salmonella izan baitezake.

Oilasko-haragia merkatuko onenetakoa da. Elikagai honek mantenugaien dentsitate handia du. Oilasko-haragiaren osagai nagusia ura da, guztizkoaren % 70etik % 75era bitartekoa; proteinak % 20tik % 22ra bitartekoak dira; eta, azkenik, koipea % 3tik % 10era bitartekoa da.

Konposizioan mineralen kopuru handiak ere agertzen dira, hala nola burdina, zinka, magnesioa, selenioa, kobaltoa, fosforoa, kromoa, A bitamina, B1, B3, B6, B12 eta erriboflabina.

Oilaskoaren koipe kopurua kontsumitzen den zatiaren araberakoa da. Piezarik iharrenetan, ehunekoa baxua da. Gehiena azalean dago, ia 48 gramo koipe 100 gramo haragi bakoitzeko. Koipea animalia hazten den bitartean elikatzearen mende dago zuzenean.

Gutxienez 20 asteko adinarekin eta kilo bat eta hiru kilo arteko pisuarekin hiltzen da oilaskoa. Oilasko-haragi mota desberdinen artean, eta hiltzeko unean dagoen sexuaren eta adinaren arabera, hainbat nabarmentzen dira.

  • Landako oilaskoa (batzuetan "basa oilaskoa" terminoa erabiltzen dute)[6]. Denetan txikiena da, bere haragia da zaporetsuena, betiere era askotara elikatu bada, baina pixka bat gogorragoa ere bai.
  • Pollo pikantoia. Hilabeteko adinarekin hiltzen da eta 500 gramora irits daiteke. Parrilan prestatzeko haragi egokia da, samurra eta zapore leunekoa.
  • Baserriko oilaskoa. Ohikoena eta merkeena da. Hegazti hori pentsuz bakarrik elikatzen da, oso denbora laburrean hazten da eta oso gutxi mugitzen da, bizi den espazioaren ezaugarriak direla eta.
  • Pularda. Jarri ez duen eta gehiegi elikatuta dagoen eme zikiratu honek hiru kiloko pisua ere izan dezake. Sei edo zortzi hilabeterekin sakrifikatzen da, eta bere haragia samurra eta oso zaporetsua da.
  • Kapoia. Arra zikiratua da, gaztea eta gehiegi elikatua. Lau kiloko pisua izan dezake hil aurretik. Haragiak koipe erdiberatua du, eta horrek usain eta samurtasun espezifikoak ematen dizkio. Bete ohi den Gabonetako oilaskoa da.
  • Polo tomateroa. Pisu gutxikoa, 500 gramo edo kilo bat gehienez, tomate freskoekin elikatu da. Zapore berezia du, leun eta sendo artean.
  • Oiloa. Arrautzak erruteko gaitasuna agortu ondoren sakrifikatzen den eme heldua da, oilaskoa baino koipe gehiago du eta egokia da salda edo egosietarako. Bere haragia gogorra da, zuntzezkoa eta zapore bizikoa.

Oilasko ekoizpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilasko okela ekoizten duen herrialderik nabarmenena Estatu Batuak dira, Brasil, Txina, Errusia eta Indiaren atzetik.[7]

Oilasko okelaren ekoizpena- Munduko 20 herrialde nagusiak 2018an[8]
# Herrialdea Tona
1  USA 19.568.042
2  BRA 14.914.563
3  CHN 13.957.911
4  RUS 4.543.002
5  IND 3.590.525
6  MEX 3.338.372
7  INA 2.544.105
8  JAP 2.250.347
9  IRN 2.187.068
10  TUR 2.156.671
11  ARG 2.069.160
12  MYS 1.766.369
13  RSA 1.754.562
14  UK 1.750.000
15  MYA 1.728.947
16  THA 1.726.881
17  COL 1.592.830
18  PER 1.581.767
19  POL 1.474.064
20  ESP 1.411.312

Erabilpen gastronomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat prestaketatan egite dute: erreketatik parrillara (barbakoa), labean errea, frijitua, frijitu moztuta, gisatua edo zopak eta saldak egiteko.

Bere haragi xehatua, sukar, hanburgesa eta beste produktu landu bihurtuta ikus daiteke (nagusiki bularki izeneko pieza, berez zapore gutxikoa eta oso gantz gutxikoa baita).

Bere osagaietako batzuk fast food elaborazioarekin lotzen dira eta Kentucky Fried Chicken bezalako kate batzuk euren plateretan haragi honen anoak zerbitzatzen espezializatu dira.

Oilaskoa zatitzeko moduak eta merkatuan izen propioa dutenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanala erdibitua: Labean edo parrilan.

Kanala laurdenetan, atzeko edo aurreko laurdena: Labean edo parrilan.

Oilasko zatikatua. Salteatua, frijitua, erregosia edo gisatua.

Izterra: Bere horretan edo zatitua. Parrilan, erregosita, gisatua, salteatua, frijitua edo egosita.

Izter ondokoa: Bere horretan edo zatitua. Parrilan, erregosita, gisatua, salteatua edo egosita.

Suprema edo gorena: Xerratuta edo zatituta, plantxan, parrilan, frijitua, salteatua edo egosia.

Bularra: Xerratuta edo zatitua Plantxan, parrilan, frijituta, salteatuta, erregosia, egosita.

Hegala: Osoak edo zatituta. Labean, parrilan, gisatuta, erregosita, frijituta, plantxan, egosita.

Aprobetxagarriak diren barrunbeak eta bestelakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilar gandorra: Egosi ondoren, ohikoena saltsan, plantxan edo frijitua jatea da.

Gibela, errota, bihotza: Barrunbe hauek ondo garbitu eta salda edo arroz bat egiteko erabili izan dira gure etxean.

Hankak: Ondo garbituta, azala eta apatxa kenduta, saldari zaporea emateko. Oso likatsuak dira eta jateko bikainak.

Hezurrak edo karkasa: Hauek normalean saldak prestatzeko erabiliko ditugu.

Oilaskoa garbitzeko pausoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ipurdi aldeko eta lepo aldeko gehiegizko koipeak kendu.
  2. Eskuekin trakea eta urdaila erretiratu.
  3. Behatzekin gelditzen zaizkion luma handienak errepasatu.
  4. Sugarretan, lumatxak erre.
  5. Ur hotzetan, oilaskoa ondo garbitu kanpotik eta barrutik.
  6. Amaitzeko oilaskoa ondo lehortu.

Oilaskoa plantxan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bero zuzena duen plantxa edo zartagin oso bero baten gainean, ondutako oilaskoa erretzea, kanpotik txigortuta eta barrutik, xamur, heze eta bustia lortuz. Plantxan egiteko haragia xerra finetan moztea da egokiena. Horretarako normalean oilasko edo hegazti bularrak erabiltzen dira, baina hegal zati txikiak ere plantxan egin daitezke.

Oilasko haragia plantxan erretzeko pauso nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plantxa edo zartagina oso beroa eduki. Oilasko xerra zenbat eta lodiagoa izan, orduan eta tenperatuta baxuago erabiliko dugu.
  2. Oilasko bular xerrak ondu, olio eta gatzarekin. Nahi izatera, ontzutu ere egin daitezke.
  3. Plantxan jarri eta kolorea hartzean utzi, buelta eman. Kolorea hartzeko ez da komeni gehiegi mugitzea.
  4. Normalean, ondo egina jaten da baina puntua norberak jarriko dio.
  5. Saltsa berreskuratu nahiko bagenu, zartagin batean kozinatuko genuke.

Oilasko labean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilaskoa, ongailuekin labe bero batean sartu, kanpotik kurruskari eta barrutik samurra eta hezea lortzea da helburua. Hegazti osoak erretzea izaten da egokiena baina atzealdeko laurdena ere erretzeko ohitura dago.

Oilaskoa labean erretzeko pauso nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Labea berotu. Gogoratu, zenbat eta pieza handiagoa izan, orduan eta tenperatura baxuagoa erabili.
  2. Oilaskoa edo hegazti zatiak, ondu, nahi izatera ontzutu ere egin daitezke. Hezetasun nahikoa duen erretilu batean labera sartu. Zenbat eta zati handiagoa izan, orduan eta hezetasun gehiago beharko du.
  3. Tarteka hegaztia gainetik likido zaporetsuekin busti.
  4. 1,5kg inguruko baserriko oilasko bat eta hezetasun maila altu batekin, 45 minutu inguru beharko du erretzeko. Lehen 35 minutuak 160 °C tara eta azken 10 minutuak 220 °C-tara kolorea eman bi aldetatik. Aldiz, erre behar duguna atzealdeko laurdena bada, denbora gutxiagoan, 200-210 °Ctara erreko dugu.

Oilaskoa parrilan errea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikatzaren berotasunean, eta honen ketan hegaztia erretzea, kanpotik txigortu eta kurruskari, barrutik samur eta heze utziz. Teknika hau aplikatzeko oilaskoa zatitu egin behar da, normalean erditik edo laurdenetan.

Oilasko haragia parrilan erretzeko pauso nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erre aurretik, parrilako hagak ongi berotu eta paperarekin igurtziz garbitu.
  2. Hegazti zatiak hozkailutik ateratzea komeni izaten da giro tenperatura har dezan.
  3. Olioarekin eta gatzarekin ondu eta, nahi izatera, beste osagai batzuekin ontzutu. Ikatza gori gori dagoenean, parrilan jarri.
  4. Kontuz berotasunarekin, oilaskoa kanpotik erre eta barrutik gordina geratzeko arriskua baitago. Askotan, tenperatura baxuagoan erretzea komeni izaten da barrutik ongi egin dadin.
  5. Parrilako berotasuna ez da beti berdina izaten, batzuetan ikatza goriago dago eta beste batzuetan ahulago. Horregatik haragia kokatuko dugun hagatxoen altuerarekin jokatzen da. Ikatza zenbat eta goriago eta beroago, hagak gorago, eta zenbat eta ahulago, beherago.

Oilasko gisatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti zatiak lehenik, salteatze, frijitze edo erretze teknika aplikatuz txigortu egiten dira, ondoren, ongailu eta lagungarriekin batera, ohiko egosketa burutu, bigundu arte. Lagungarriekin saltsa, nahi izanez gero, egin daiteke edo bere horretan utzi. Normalean, oilaskoa zatitua prestatuko dugu modu honetara, izterra, izter ondokoa edo oilasko osoa zati txikietan. Animalia helduagoak ere erabil daitezke gisatua egiteko. Oiloa.

Hegaztiak gisatzeko pauso nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hegazti haragi zatitua gatz eta olioarekin ondu.
  2. Kazola batean haragi zatiak salteatu kolorea emanez, haragia erretiratu eta gorde
  3. Kazola berdinean eta olio pittin batekin barazkia sueztitu.
  4. Haragia eta hornigaia elkartu eta saldaz edo likidoz busti.
  5. Egosi haragia biguna egon arte, jarraian haragi zatiak atera.
  6. Saltsa birrindu eta iragazkitik pasa berriro dena elkarrekin egosteko. Azken pauso hau ez da ezinbestekoa, barazki zatiak osorik ere utzi daitezke.

Oilasko frijitua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso beroa dagoen koipe ugaritan, osagaia bere horretan edo estalita ( irineztatuta birrineztatuta...) bertan murgilduz eta kozinatze motza eginez, kanpotik zarakar gorritua sortu, eta barrutik bigun eta heze mantentzean datza.

Zati txikietan oilasko osoa, izterra, izter ondokoa, hegalak, bularra (hiru hauek ere zatituta) eta estalkiarekin edo gabe frijituko ditugu.

Oilaskoa frijitzeko pauso nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oilaskoa zati txikietan egin.
  2. Haragia ontzutu, gatza, olioa, eta bestelako espezia edo belar usaintsuren batekin nahi bada....
  3. Estali nahi izatera irinez, ogi birrinduez edo bestelako estalki batekin.
  4. Olio oso berotan sartu.
  5. Ongi gorritu eta barrutik egin.
  6. Paper xurgatzaile bat duen erretilu batera atera.

Oilasko salteatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koipe gutxirekin, su bizian eta denbora laburrean, osagaia gorrituz edo txigortuz kozinatzea da.

Bularki oso txikiak behar dute izan, teknika hau aplikatu ahal izateko.

Oilaskoa salteatzeko pauso nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bularra hezurgabetu eta zati txikietan moztu.
  2. Haragia ontzutu, gatza, olioa, eta bestelako espezia edo belar usaintsuren batekin nahi bada....
  3. Olio gutxi baina beroa duen zartagin edo saute batean salteatu, oilaskoa guk nahi dugun puntua lortu arte.

Oilasko egosia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur, salda, esne edo likido irakinaldiari esker, osagaia egostea. Hegaztien ohiko egoste teknikak, likido hotzetik nahiz likido irakinetik abiatutakoak izan daitezke.

Saldak egiteko karkasa edo hezurrak erabiltzen dira. Bestela aurreko edo atzeko laurdena. Bularra bere horretan ere egos daiteke.

Hegaztiekin salda zuriak prestaketa edo haragiak egosteko pauso nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Salda egiteko haragia edo egosteko eta hornigaiak oso ongi garbitu behar dira eta ur hotzetan kontu handiarekin sartu.
  2. Irakinaldia beti su baxuan egin behar da.
  3. Gehituko diogun likido edo salda kantitatea ondo neurtu, gehiegi izan ez dezan. Likido gutxi jarriz gero, errazago konpondu edo zuzendu baitaiteke.
  4. Momenturo bitsa kentzen joango gara.
  5. Denborak ez dira finkoak izango eta osagaia momenturo aztertu, egina dagoen edo ez jakiteko.
  6. Salda egiteko bada, gatza amaieran gehitu, aldiz haragia jateko bada helburua, gatza hasieratik jarriko dugu.
  7. Normalean dietan dagoen jendearentzat edo birrinduta “burritoak” edo takoen betegaia egiteko barazki eta tomate saltsarekin nahastuta. Saldak egiteko oiloa erabiltzen da.

Oilasko prestaketa bereziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balotina edo fardela

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilasko edo hegazti samurrarekin egiten da. Lehenik hezurgabetu, besondoko hezurra izan ezik. Jarraian, barrua fartsa batekin betetzen da. Lotu ondoren labean erretzen da.

Oilasko edo bestelako hegaztiak erabil daitezke. Hegazti osoa, lehenik hezurgabetu egiten da, ondoren betegai batekin bete. Forma zilindrikoa ematen zaio. Oihal batekin bildu ondoren eta lotu ondoren, barazki salda batean egosiko dugu. Prentsatu ondoren, hotzean moztu eta kontsumitzen da.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mireille Sanchez, , Paris, Editions BPI, 2019, 888 p. (ISBN 978-2-85708-821-9) : histoire du poulet et de ses traditions culinaires dans 200 pays.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]