Nokturno
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Nokturnoa gaua idaroki edo gogorarazten duen musika lana da.
XVIII. mendean nokturnoa toki agerietan jotzen zen musika tresnetarako serenata mota zen, gehienetan haize tresnetarako idatzia. Haydn, Mozart eta Schubertek idatzi zituzten nokturnoak. XIX. mendean ahotserako nokturnoa landu zen erromantzaren eraginez (Asioli, Blangini eta Brahms) eta pianorako nokturno erromantikoa, John Fieldek idatzi zuena lehendabizikoz eta Chopinek gero. Italiar kutsua duen erromantza da, laguntza arpegiatuarekin. Lisztek lied sinfonikorantz eraman zuen nokturnoa eta Robert Schumannek, berriz, intermezzoaren tankera eman zion. Claude Debussy edo Manuel de Fallaren nokturno sinfoniko berria, apaindurazko poema sinfonikoa da, XVIII. mendeko gaueko serenatarekin zerikusia duena.
Multimedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/8/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.