Nirekin
Nirekin | |
---|---|
Gozategiren musika-lana | |
Egilea(k) | Gozategi |
Argitaratze-data | 1996 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | trikitia |
Hitzak | Jon Maia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gozategi |
Nirekin Jon Maia bertsolariaren hitzak dituen euskal abesti famatu bat da. Ainhoa (Elkar, 1996) diskoan argitaratu zuen Orioko Gozategi taldeak 1995an.[1]
Gozategiren unerik gorena, arrakastari dagokionez, Ainhoa bigarren disko honekin heldu zen. eta, zehazki, kantu honekin. 1996ko udako kantua izan zen, eta «emoixtaxux muxutxuek...» leloa ahoz aho ibili zen. Jon Maia bertsolariak bizkaieraz idatzitako hitzetan zetzan arrakastaren gakoetako bat.
Abestiaren maketarekin lortu zuten arrakasta, artean diskoa plazaratu gabe.[2]
ETBko Tumatxak telebista-saioan Napoka Iriak abestiaren bertsio berri bat zabaldu zuen.[3]
-
Jon Maia bertsolaria, hitzen egilea.
-
Gozategi (2018)
-
Gozategi taldea 1983ko Nafarroa oinezen.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau bertsok osatzen dute maitasunezko abestia. Bizkaieraz idatzitako lau bertsoek maitasunezko abesti bat osatzen dute
Abestiaren hitz guztiak webean lortu daitezke.[4][5] Hona hemen abestiaren hitz batzuk:
- Emoiztaxux muxutxuek maitie
- hartuixu guruxun guztixe
- eroaixu bixotz tristie
- zure bixotzarekin.
- Emostazu porrutxue sorgiñe
- ahatetxu baten berdiñe
- begitxu gorrixen samiñe
- sendatuixu nirekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ainhoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ «Gozategi taldeak maketarekin jada lortu zuen ospea» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ «Gozategiren 'Nirekin', Napoka Iriak abestuta» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ «Nirekin» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ «KantuPoteo: Nirekin» KantuPoteo (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- GOZATEGI - NIREKIN - BIDEOKLIPA
- «Gozategi taldea» Tumatxa telebista saioa. (2013-09-23) www.eitb.eus