iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Navarra_Suma
Navarra Suma - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Navarra Suma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Navarra Suma
BuruzagiaJosé Javier Esparza
Sorrera2019ko martxoaren 11a
Ideologia politikoaEspainiar nazionalismoa, eskuin politikoa, kontserbadurismoa, liberalismoa, espainiar nabarrismoa, espainiar unionismoa
KideakUPN
Ciudadanos
PP
Eserlekuak erakundeetanEspainiako Diputatuen Kongresuan
2 / 5

Espainiako Senatuan
3 / 5

Nafarroako Parlamentuan
20 / 50

Zinegotziak Nafarroan
302 / 1.889
www.navarrasuma.es

Navarra Suma (NA+, euskaraz Nafarroak batzen du) UPN, Ciudadanos eta PP alderdiek adostutako hauteskunde-plataforma bateratua izan zen, 2019an egin ziren Espainiako hauteskunde orokorretara eta Nafarroako udal zein foru hauteskundeetara aurkezteko. Aliantzaren helburu nagusia 2015eko foru hauteskundeen ondoren Nafarroan eratu zen lauko gobernua (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E) agintetik kentzea zen, Nafarroan eta bertako erakunde nagusietan (hala nola, Iruñeko udalean) gobernu "konstituzionalistak" eratuz.

2019ko martxoaren 2an UPN eta PP-k akordio bat iragarri zuten 2019ko maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko, UPN-ren zuzendaritzaren %72k babestua.[1][2] Handik astebetera, martxoaren 11n, Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak UPN eta Ciudadanosen elkarrekin aurkeztuko zirela jakinarazi zuen.[3]

Ciudadanosekin batera aurkezteko proposamena UPNren zuzendaritzaren %94k babestu zuen. Era horretan ofizialki UPN eta Ciudadanosen arteko zerrenda izango zen Navarra Suma, eta UPNri esleitutako postuetan PPko kideak ere joango ziren.[3] Martxoaren 20an hauteskunde orokorretarako zerrendaburuak aurkeztu zituzten, eta koalizioaren helburuen artean "abertzaletasunari harresia jartzea" zein Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra ezabatzea finkatu zituzten, besteak beste.[4]

2022ko abenduaren 12an, hurrengo hauteskundeei begira, UPNk Navarra Suma formula ez errepikatzea erabaki zuen alderdiaren kongresuan, Javier Esparza alderdiko presidentearen proposamena aho batez onartuz.[5] PPk damua agertu zuen UPN ez zelako aurrez saiatu haiekin elkarrizketan aritzen; Ciudadanos alderdiak, halaber, Navarra Suma desegiteko formak kritikatu zituen.[6]

Alderdia
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
Herritarrak-Herritarron Alderdia (C's)
Alderdi Popularra (PP)

Hauteskundeetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diputatuen Kongresua
Data Botoak Aulkiak Egoera Postua
# % ±ep # ±
2019 107,124 %29.32 -8.69a
2 / 5
0 Oposizioa 1.a

a 2016an UPN-PP koalizioak eta Ciudadanosek banaturik eskuratutako emaitzekin alderatuta.

 
Senatua
Data Aulkiak Postua
# ±
2019
3 / 4
0 1.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Esparza ata el futuro de UPN a un pacto con el PP. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Sanz evita la foto del acuerdo con el PP que decidió romper hace 11 años. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  3. a b Berria.eus. «UPN eta Ciudadanos elkarrekin aurkeztuko dira foru bozetara, Navarra Suma izenarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  4. Berria.eus. «Abertzaletasunari «harresia» jarri nahi dio Navarra Sumak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  5. Martin, Xabier. «UPN bere markarekin lehiatuko da 2023an, Navarra Suma bazter utzita» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  6. (Gaztelaniaz) Navarra, elDiario es. (2022-12-13). «El PP de Navarra "lamenta" que UPN haya roto el acuerdo electoral "antes incluso de iniciar conversaciones"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]