iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Nagoiako_gaztelua
Nagoyako gaztelua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nagoyako gaztelua

Koordenatuak: 35°11′08″N 136°53′55″E / 35.185555555556°N 136.89861111111°E / 35.185555555556; 136.89861111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagoiako gaztelua» orritik birbideratua)
Nagoyako gaztelua
名古屋城
three great castles
Meijō Park
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Aichi
Izendaturiko hiriaNagoia
Japoniako auzoaNaka-ku
Ur-masaHori River (en) Itzuli
Koordenatuak35°11′08″N 136°53′55″E / 35.185555555556°N 136.89861111111°E / 35.185555555556; 136.89861111111
Map
Historia eta erabilera
Aomatsuba Incident
KudeatzaileaTokugawa Ieyasu
Arkitektura
EraikitzaileaNakai Masakiyo (en) Itzuli
Materiala(k)harria
Ondarea
Webgune ofiziala

Nagoyako gaztelua (japonieraz: 名古屋城 Nagoya-jō?) Japoniako Aichi prefeturan dagoen japoniar gaztelua da. Nagoia hiriko erdialdeko Naka-ku auzoan dago.

Imagawa Ujichikak eraiki zuen jatorrizko gaztelua 1525 inguruan. Oda Nobuhidek kendu zion Imagawa Ujitoyori 1532an, eta beretzako hartu zuen, baina, beranduago, utzi egin zuen.

1610ean, Tokugawa Ieyasuk, daimyō ezberdinei, toki hartan gaztelu berri bat eraikitzen laguntzeko agindu zien. Gazteluaren eraikuntza, 1612an amaitu zen.

Edo aroan, Nagoiako gaztelua, Japoniako hiri-gaztelurik garrantzitsuenetako bat zen, Tokaido eta Nakasendo elkartzen zituen Minoji bideko derrigorrezko geltoki batez gain.

Meiji arorarte, Tokugawa familiako Owari klanaren bizilekua izan zen.

Bigarren Mundu Gerran, 1945eko maiatzak 14an, aireko bonbardaketaren ondorioz, gaztelua eta bere baliozko objektu gehienak erabat erreak izan ziren. Hala ere, margolanen batzuk, sutetik salbatu ziren, eta egundaino mantendu dira. Gaztelua, 1959an amaitu zen berreraikitzen.

Gaur egun, antzinako gaztelutik geratzen dena, hormigoizko berreraikitze bat da, aire girotu eta igogailuekin. Gainera, Hommaru Jauregia berreraikitzeko ideia ere badago, hau ere gerran erre zena.

Gazteluaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren kupula gainean, tigre burudun bi urrezko arrain daude, kinshachi (金鯱) deituak, suteak ekiditeko kuttun bezala erabiltzen dena. Esaten denez, kinsachiak, jaun feudalaren autoritatearen ikur bezala ere balio zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]