iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Nafarroako_Foru_Orokorra
Nafarroako Foru Orokorra - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nafarroako Foru Orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroako Foru Orokorra edo Foru Zaharra 1237an idatzitako kodea izan zen. Nafarroako infantzoiek Tibalt I.a Nafarroako errege bihurtu zenean eskatuta, Nafarroako Erresuman erregearen atribuzioak murriztu, mendekoen eskubide politikoak babestu eta bizitza pribatuan gizabanakoen eskubideak finkatu zituen kodea idatzi zuten.

Nafar-aragoieraz idatzia, bere estiloa dela eta ez da irakurtzeko erraza ezta ulertzeko ere. Bere historian ez zen inoiz ofizialki euskaratua izan ezta frantsesera itzulia ere[1].

Agiriaren edukia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1215eko Magna Carta ingelesarekin lotura zuena ematen du, agian biek noble eta erregearen arteko borroketatik jaioak zirelako. Hala ere, testu nafarra erregearentzat murriztaileagoa da, nafarren ohiko eskubide publiko eta pribatuak sistematikoki adieraziz. Behe Erdi Aroko testua izateko oinarri demokratiko ohiturazkoa du, nobleteriaren kalterako, tartean infantzoi idazleak. Foru honi esker nobleteriak pribilegioak Gortean zituen; herri eta ibarrek, berriz, eskubide unibertsalak zituzten[2].

I. Liburuaren I. Tituluak erregea, erakundea sortu zenetik, herriak aldarrikatua zelako zela erregea adierazi zuen. Hori zela eta, erregeak, aldarrikatua izan baino lehen, foruak zin egin behar zituen. Gainera, erregea nafarra ez bazen, ezin zituen bost funtzionario atzerritar baino gehiago izendatu. Erregeak ezin zuen Gorte egin, ezta guda, bakea edo tregoa ere Ahaide Nagusien kontseilurik gabe.

Nafarroan foruak zuen eragina zela eta, zuzenbide erromatarrak ez zuen beste lekutan adinako eragina. Foru Zaharrak jatorriz lotura estua zuen Tutera eta Jakako foruekin. Soldadutzari buruz, nafar guztiek Ebroraino borrokatu behar zuten eta muga horretatik at, hirugarren egunetik aurrera soldata jaso behar zuten.

Foru Zaharra bitan izan zen berridatzia: 1330ean Joana II.ak eta 1418an Karlos III.ak egin zituzten aldaketak. Aldatze biek "Hobekuntza" (gaztelaniaz: Amejoramiento) zuten izena.

Nafarroako Erresumarekin batera, Forua ere desagertu egin zen:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]