iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/NUTS
Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklatura - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
NUTS» orritik birbideratua)

Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklatura (NUTS[1]) Europar Batasuneko lurraldea hiru mailatan sailkatu eta lurralde-unitateak banan-banan zehazten dituen nomenklatura da.[2] Lurralde-unitatea eskualde geografiko bat da, ezarritako administrazio-agintaritza duena eta kasuan kasuko estatuan erakunde- eta lege-eskumena duena. Administrazio-unitate bat osatzen duten NUTS mailak hurrengo taulak ezartzen dituen biztanle-mugen araberakoak dira, baina ez dira zorrotz aplikatzen. Esate baterako, 2009an 27.734 biztanle zituen Åland zein 11.797.021 biztanle zituen Île-de-France NUTS 2 eskualde gisa sailkatuta zeuden.

Maila Gutxieneko biztanleria Gehieneko biztanleria
NUTS 1 3 000 000 7 000 000
NUTS 2 800 000 3 000 000
NUTS 3 150 000 800 000

NUTS kodeak ISO 3166-1 kodearen bi letrekin hasten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]