Miriam Makeba
Miriam Makeba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Zenzi Miriam Makeba |
Jaiotza | Johannesburg, 1932ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Hegoafrikar Batasuna Ginea Hegoafrika Aljeria (1972 - |
Lehen hizkuntza | xhosera |
Heriotza | Castel Volturno, 2008ko azaroaren 9a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hugh Masekela (1964 - 1966) Stokely Carmichael (1969 - 1978) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | xhosera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, estudioko musikaria eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Mama Africa |
Genero artistikoa | marabi (en) rock world musica African popular music (en) jazza township music (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Strut RCA Victor Mercury Records (mul) Kapp Records Collectables Warner Bros. Records Reprise Records Philips Sonodisc |
miriammakeba.co.za | |
|
Miriam Zenzi Makeba (Johannesburgo, Hegoafrikar Errepublika, 1932ko martxoaren 4a - Castel Volturno, Italia, 2008ko azaroaren 9a) abeslaria izan zen, Hegoafrikako apartheidaren aurkako irudietako bat. Haren izengoiti ezagunenak Afrikaren Ahotsa eta Afrikaren Ama izan dira.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa Pretorian (Transvaal) eman zuen, Johannesburgon jaioa izan arren. Erbestera alde egin behar izan zuen arrazoi politikoengatik, eta Venezia eta Londresen bizi ostean, AEBetan izan zen, baina FBIren jazarpenak Gineara aldeginarazi zuen, bere senarrarekin batera. Handik, 1990ko ekainaren 10ean itzuli ahal izan zen Hegoafrikara, Nelson Mandela aske utzi eta gero.
Mafiaren eta arrazakeriaren aurkako kontzertu bat eman ostean hil zen, bihotzekoak jota.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an, FAOren borondate oneko enbaxadore izendatu zuten.[1]
2001ean, Nazio Batuen Alemaniako Elkarteak Otto Hahn bakearen urrezko domina eman zion, Berlinen, «bakearen eta nazioarteko elkar ulertzearen alde egindako zerbitzu bikainengatik».[2]
2002an, Suediako Musikako Errege Akademiak Polar Music Prize saria eman zion.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makebaren abesti ezagunena "Pata Pata" da: musika tradizionala jazzarekin eta beste estilo moderno batzuekin elkartuta dakar.
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Miriam Makeba (album) (1960)
- The World Of Miriam Makeba (1962)
- Makeba (album) (1963)
- Makeba Sings (1965)
- An Evening With Belafonte/Makeba (Harry Belafonte-rekin) (1965)
- The Click Song (1965)
- All About Makeba (1966)
- Malaisha (1966)
- The Promise (Miriam Makeba album) (1974)
- Country Girl (album) (1975)
- Pata Pata (album) (1977)
- Sangoma (album) (1988)
- Welela (1989)
- Eyes On Tomorrow (1991)
- Sing Me A Song (Miriam Makeba album) (1993)
- A Promise (Miriam Makeba) (1994)
- Live From Paris & Conakry (1998)
- Homeland (Miriam Makeba) (2000)
- Keep Me In Mind (album) (2002)
- Reflections (Miriam Makeba album) (2004)
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Africa 1960-65 recordings (1991)
- The Best Of Miriam Makeba & The Skylarks 1956-59 recordings (1998)
- Mama Africa: The Very Best Of Miriam Makeba (2000)
- The Guinea Years (2001)
- The Definitive Collection (2002)
- The Best Of The Early Years (2003)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Miriam Makeba», FAOren webgunea.
- ↑ a b (Ingelesez) Mendiola, Mojo (2003ko urria). «Miriam Makeba's honours and awards» (PDF). Global Mojo.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miriam Makeba |