iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Torres
Mikel Torres - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Mikel Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Torres

(2011)

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailburua

2024ko ekainaren 25a -
Javier Hurtado, Pedro Azpiazu

3. Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea

2024ko ekainaren 25a -
Iñaki Arriola López

Portugaleteko alkatea

2008ko maiatzaren 15a - 2024ko ekainaren 24a
Mikel Cabieces
Bizitza
JaiotzaPortugalete1970eko uztailaren 20a (54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, politikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k)Portugalete
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaPSE-EE
Euskadiko Ezkerraren Gazteak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Mikel Torres Lorenzo (Portugalete, 1970eko uztailaren 20a) bizkaitar politikari eta irakaslea da. Portugaleteko alkatea da eta Bizkaiko PSE-EE-ko idazkari nagusi ere bai.

Mikel Torres Lorenzo Portugaleten jaio zen 1970eko uztailaren 20an.

Ekonomia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertoko irakasle bilakatu zen, Sarrikon. Cedemi-ko (Enpresa Berrikuntzaren Zentrua) enplegu zuzendari izan zen eta, 2001ean, bizkaitar sozialistek Enplegu eta Formaziorako idazkari egin zuten, 2005era arte kargu horretan egon zelarik. Ekonomia idazkari egin zuten orduan sozialistek.

1995ean jaioterriko zinegotzi hautatua, 2008tik aurrera alkatea da, Mikel Cabieces ordezkatu zuelarik.[1]

2014an Bizkaiko PSEko idazkari nagusi izendatu zuten, Jose Antonio Pastor ordezkatuz.[2]

Egun, politikan aritzeaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ere izaten jarraitzen du, Sarrikoko fakultateko Finantza Ekonomia departamentuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]