Migel I.a Errumaniakoa
Itxura
Migel I.a Errumaniakoa (errumanieraz: Mihai I miˈhaj ahoskatua; Sinaia, 1921eko urriaren 25a - Aubonne, Suitza, 2017ko abenduaren 5a) Errumaniako erregea izan zen. 1927tik 1930 arte eta 1940tik 1947 arte izan zen errege. Karol II.a printzearen semea zen. Errege izendatu zuten haren aitona Fernando hil eta aitak aginpidea utzi ondoren (1927), Migelek sei urte baizik ez zituenean. Haren izenean erregetza kontseiluak izan zuen aginpidea, aita 1930ean itzuli zen arte. 1940an berak hartu zuen aginpidea, baina 1947an utzi egin behar izan zuen, Errumania herrialde komunista bihurtu zenean. Komunismoak 1990ean aginpidea galdu zuenetik aginpidera itzultzeko ahaleginetan aritu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Migel I.a Errumaniakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/3/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.