Mendebaldeko Bug
Itxura
Mendebaldeko Bug Bug (pl), Західний Буг (uk) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 772 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°53′34″N 25°01′00″E / 49.8927°N 25.0166°E |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Voliniako oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 73.470 km² |
Arro hidrografikoa | Narew Basin (en) |
Ur-emaria | 110 m³/s |
Lakuak | Zegrze Reservoir (en) |
Iturburua | Podolian Upland (en) |
Bokalea | Narew |
Mendebaldeko Bug[1] (ukraineraz: Західний Буг, Zakhidnyy Buh; bielorrusieraz: Захо́дні Буг, Zakhodni Buh; polonieraz: Bug) Ekialdeko Europako ibaia da, Narew ibaiaren adarra. 830 kmko luzera eta 39.420 km²ko arroa ditu. Dnieper–Bug ubideak Dnieper ibaiarekin lotzen du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturburua Ukrainako Lviveko oblastan dauka. Iparralderanzko norabidea hartzen du eta 363 kilometroan zehar, Polonia-Ukraina eta Polonia-Bielorrusia nazioarteko mugak egiten ditu. Bielorrusiako Brest hirian norabidea aldatu eta mendebalderantz jotzen du Polonian barneratuz. Azkenik, Serock herritik hurbil, Narew ibaira isurtzen da.
Uholdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaiak sarritan egin du gainezka azken 60 urtetan eta uholde handiak eragin ditu. Uholde aipagarrienak 1979an eta 1999an izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-7-6).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendebaldeko Bug |
- (Ingelesez) Bug River Britannica.com
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |