iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Matilde_Asensi
Matilde Asensi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Matilde Asensi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matilde Asensi

(2008)
Bizitza
JaiotzaAlacant, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta eleberrigilea

matildeasensi.org
Facebook: MatildeAsensi Twitter: matildeasensi Youtube: UCUb6JjX5gX6FiQz56PGg8lA Edit the value on Wikidata

Matilde Asensi Carratalá (Alacant, 1962ko ekainaren 12a) idazle eta kazetari espainiarra da. Eleberri historikoak eta abenturazkoak idazten ditu.

Txikitatik liburuekiko zaletasuna izan zuen arren eta idatzi ere egiten zuen arren[1] 37 urte izan arte ez zuen aurreneko eleberria argitaratu.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan kazetaritza ikasketak egin zituen eta Alacanteko SER irratian eta Radio Nacional de Españan egin zuen lan Alacant inguruko berriak emanez. EFE agentziako korresponsala ere izan zen eta Murtziako La Verdad eta Alacanteko Información egunkarietan ere egin zituen kolaborazioak.

Bere benetako pasioa eleberriak idaztea zen ordea eta kazetaritzak denborarik uzten ez zionez 1991ean Valentziako Osasun Zerbitzuetan administrari lanean hasi zen[1]. 1999an argitaratu zen bere aurreneko liburua, El salón ámbar. Eleberri historikoetan espezializatu zen eta bere lanak 15 hizkuntzetara itzuli dira[2]. 2000an Iacobus atera zuen eta honen jarraipena zen Peregrinatio 2004an. Donejakue bidearen inguruan kokaturiko eleberriak dira.

2001ean El último catón eleberria argitaratu zuen eta hau izan da eleberri guztietan ezagunena egin dena eta nazioartean gehien zabaldu dena. 2003an El origen perdido eleberria polemika iturri izan zen. Bolivian kokatzen da istorioa. Pablo Cingolani historiagile argentinarra minduta azaldu zen bere Madadi espedizioaren inguruko bere ikerketak liburua egiteko iturrien artean aipatu ez izateagatik[3] eta plagio salaketa jarri zuen[4]. Planeta argitaletxeko Carlos Reyések atzera bota zuen salaketa, baina Boliviako Diputatuen Ganberak "Boliviako ondarearen gaineko eskubideak eta Madadi espedizioko kideen gaineko eskubideak urratu izana" egotzi zion[5].

2007an Martín Ojo de Plata trilogiako aurreneko eleberria atera zuen, Tierra firme. Catalina Solís da protagonista, zeina Karibera zihoala piraten eraso batetatik onik atera eta Martín Nevares izenpean bizimodu berria hasten duen. 2010an eta 2012an osatu zuen trilogia[2]. 2015ean El regreso del catón, bere eleberri arrakastatsuenaren jarraipen gisa[6].

2019an Sakura eleberrian Van Gogh margolaria eta Japoniako ukiyo-e artea elkarlotzen ditu abenturazko istorio batean[7].

  • El salón de ámbar (1999, Plaza & Janés, eta 2006an Planetak berrargitaratua)
  • Iacobus (2000, Plaza & Janés, eta 2006an Planetak berrargitaratua)
  • El último catón (2001, Plaza & Janés, eta 2008an Planetak berrargitaratua)
  • El origen perdido (2003, Planeta)
  • Peregrinatio (2004, Planeta)
  • Todo bajo el cielo (2006, Planeta)
  • "Martín Ojo de Plata" trilogia:
    • Tierra firme (2007, Planeta)
    • Venganza en Sevilla (2010, Planeta)
    • La conjura de Cortés (2012, Planeta)
  • El regreso del catón (2015, Planeta)
  • Sakura (2019, La Esfera de los Libros)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «"Leer no tiene por qué ser un sufrimiento". Matilde Asensi habla de su última novela [Entrevista de J. Ferrándiz Lozano»] www.joseferrandiz.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Matilde Asensi | Planeta de Libros» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  3. «Nacion.com, San José, Costa Rica [Ultima Hora de Agencia»] wvw.nacion.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  4. (Gaztelaniaz) «Matilde Asensi, acusada de plagio» El Diario Vasco 2006-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  5. «CULTURA / EL MUNDO / Miércoles, 14 de septiembre de 2005» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  6. (Gaztelaniaz) Sabogal, Winston Manrique. (2015-10-10). «Matilde Asensi, la vuelta de la reina del ‘best seller’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  7. (Gaztelaniaz) SAKURA - ASENSI MATILDE. (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).