iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Anna_Mozart
Maria Anna Mozart - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Maria Anna Mozart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Anna Mozart

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Anna Walburga Ignatia Mozart
JaiotzaSalzburgo1751ko uztailaren 30a
HerrialdeaPrince-Archbishopric of Salzburg
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaSalzburgo1829ko urriaren 29a (78 urte)
Hobiratze lekuaPetersfriedhof (en) Itzuli
Familia
AitaLeopold Mozart
AmaAnna Maria Mozart
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea eta klabezin-jotzailea
Izengoitia(k)Nannerl
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaklabikordioa
biolina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 7dff8315-1c93-4214-9721-2748a351018a Find a Grave: 746 Edit the value on Wikidata

Maria Anna Walburga Ignatia Mozart (Salzburgo, 1751ko uztailaren 30aib., 1829ko urriaren 29a), Nannerl ere deitua, baita Marianne; XVIII. mendeko musikagile famatua izan zen. Musikagile familia ospetsu batekoa zen: Wolfgang Amadeus Mozarten arreba nagusia izan zen eta Leopold eta Anna Maria Mozarten alaba.

Zazpi urte zituela, bere aitak, dagoeneko, giltzadi-instrumentuak jotzen irakasten zion eta hasiera-hasieratik ez-ohizko abilezia erakutsi zuen musikarako; batez ere, pianoa eta klabea jotzeko. Hori dela eta, Leopoldek, aitak, Maria Anna eta Wolfgang Amadeus bere anaia hainbat bidaietan eraman zituen, garaiko hiri garrantzitsuenetara beraien talentuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Ikusgarria zen umeen trebezia eta erakustaldiak antolatu zituzten jendea txunditzeko eta familiako ekonomia hornitzeko.

Hala ere, bere gurasoen iritzia zela-eta, garai hartan oso zabaldurik zegoen pentsamoldeari jarraiki, neskato batengan ikusgarri izan zitezkeen dohainak emakume batengan ez omen ziren dotoreegi geratzen eta familiak eta inguruak Nannerl bere musika ikasketak uztera behartu egin zuten. New Grove dioenez (musikako eta musikarietako hiztegi entziklopedikoak) , 1769. urtetik aurrera, ezin izan zuen bere talentua erakutsi bere anaiarekin egiten zituen bidaietan, izan ere, urte horretan ezkontzeko adina heldu zitzaiolako. 1770. urtean zehar, bere anaia, bere aitarekin batera izugarrizko arrakasta lortu egin zuen Italian, baina, hala ere, bere gurasoek eta inguruak musika praktikatzeari uzteko presioa egin omen zioten eta halako batean aitarekin eta anaiarekin entzunaldiak egitera joan beharrean bere amarekin Vienan zeukaten etxean gelditu egin zen. Antzera gertatu zen beti hurrengo urteetan, 1777 – 1779. urteen bitartean, bere anaiarekin batera jendaurrean jo beharrean bere amarekin geratu zen.

Azken urteotako zenbait ikerketa erakutsi dutenez, badaude zenbait zantzu Marianne musika konposizioak idatzi zituela frogatzen dutenak; hala nola bere anaiaren zenbait eskutitz non bere lana laudatzen duen, baina Leopold-en korrespondentzia handiak ez du horrelakorik aipatzen. Tamalez, gaur egun ez da bere konposizioen arrastorik ere aurkitu.


Ezkontza eta amatasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marianne, Franz D´Ippold izeneko kapitain eta irakasle pribatuarekin maitemindu egin zen baina bere aitak beraien ezkontza proposamena baztertzera behartu egin zuen, nahiz eta bere anaia, bere erreferenteak jarraitzeko gomendatu.

Azkenean 1783. urteko abuztuaren 23an ezkondu egin zen Johann Baptist Franz von Berchtold zu Sonnenburg deituriko magistratu aberats batekin. Bere senarrarekin St. Gilgen-ra mugitu egin zen Salzburgo-tik 25km zegoen Austriako hiribildura. Bere senarra, bi aldiz egon zen ezkondurik. Bi aldi horik, emakumeen heriotzarekin amaitu egin ziren. Marianne Sonnenburg-ek bere aurreko erlazioetatik zituen bost seme-alabak hezitzen lagundu egin zuen. Gainera bera hiru seme-alabez erditu zituen: Leopold Alois Pantaleon (1785–1840), Jeanette (1789–1805) eta Maria Babette (1790–1791).

Azkeneko urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere senarraren heriotzarekin 1801.urtean, Marianne Salzburgora itzuli egin zen bere bi seme-alabekin (izan zuen azken alaba hil egin zen urte bat zeukalarik) eta bere bi semeordeekin. Alargun zelarik, musika irakasten aritu egin zen.

Bere zahartzaroan, Marianne lehengo aldiz bere anaiaren alarguna ezagutzeko aukera izan zuen (Constanze ); izan ere, honek bere orduko senarrarekin Salzburgora joanak baitziren. Marianne, bere anaiari buruzko biografiarekin laguntzeko Leopold-en eta bere anaiaren arteko eskutitzak oparitu zizkion bikoteari.

1821. urtean bere anaiaren semearen bisita jaso egin zuen, Franz Xavier Wolfgang Mozarten bisita lehengoko aldiz.

1825. urtean Marianne itsu geratu egin zen eta bere osasuna okerrerantz egin zuen. 1829. urteko urriaren 29an hil egin zen eta Salzburgoko abadian zegoen hilerrian lurperatu egin zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]