Margarita Voites
Margarita Voites | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1936ko urriaren 30a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Estonia |
Heriotza | 2024ko ekainaren 20a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tartuko Unibertsitatea Miina Härma Gymnasium (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta opera abeslaria |
Jasotako sariak | |
Ahots mota | sopranoa koloratura-sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Margarita Voites, jaiotzez Lombak, (Mosku, 1936ko urriaren 30a – 2024ko ekainaren 20a) estoniar opera abeslaria (koloratura-sopranoa) izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margarita Voites Moskun jaio zen. Haren aita, Arthur Richard Lombak, estoniar ingeniaria zen, geroago marxismo-leninismoa irakatsi zuena, eta ama, Tamara Lombak, errusiar eta poloniar jatorrikoa zen. Laster familia Novosibirskera joan zen bizitzera, eta han Margarita eskolan ikasten hasi zen. Gero Viljandin eta Tartun jarraitu zituen ikasketak. Tartuko 2. eskolan graduatu ondoren (gaur egun Miina Härma eskola), Tartuko Unibertsitateko Historia eta Hizkuntzalaritza Fakultatean matrikulatu zen bibliografia ikasteko. 1957an, unibertsitateko eszenatokian agertu zen Emmerich Kálmánen Das Veilchen vom Montmartre operetan. Handik gutxira unibertsitatea utzi eta Linda Saul Tallinngo Kontserbatorioko irakasle elkartuaren klasean sartzera bultzatu zuten. 1964an graduatu zen[1].
1964tik 1969ra, Tartuko Vanemuine antzokian aritu zen bakarlari gisa, eta 1969tik 1990era Tallinngo Estonia Antzokian[1].
2010ean, Peter Pedakek Margarita Voitesen biografia argitaratu zuen Kunst argitaletxean[2].
Margarita Voites Juhan Voitesekin ezkonduta zegoen, eta harekin bi seme izan zituen[2]. 2024ko ekainaren 20n hil zen, 87 urte zituela[3].
Operak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1957: Emmerich Kálmánen Das Veilchen vom Montmartre – Violetta Cavallini
- 1963: Georges Bizeten Carmen – Frasquita
- 1964: Giuseppe Verdiren La traviata – Violetta Valery
- 1965: Charles Gounoden Faust – Marguerite
- 1966: Otto Nicolairen Die lustigen Weiber von Windsor – Ford andrea
- 1966: Giuseppe Verdiren Rigoletto – Gilda
- 1968: Johann Straussen Der Zigeunerbaron – Saffi
- 1970: Gaetano Donizettiren Lucia di Lammermoor – Lucia
- 1971: Gioachino Rossiniren Il turco in Italia – Fiorilla
- 1972: Giacomo Pucciniren Gianni Schicchi – Lauretta
- 1973: Wolfgang Amadeus Mozarten Bahiketa serrailoan – Konstanze, Blonde
- 1973: Johann Straussen Die Fledermaus – Rosalinde, Adele
- 1973: Gian Carlo Menottiren The Telephone – Lucy England
- 1974: Gaetano Donizettiren Don Pasquale – Norina
- 1976: Eino Tambergen Cyrano de Bergerac – Roxane
- 1977: Giacomo Pucciniren La bohème – Musette
- 1979: Gaetano Donizettiren La fille du régiment – Marie
- 1981: Wolfgang Amadeus Mozarten Der Schauspieldirektor – Herz andrea
- 1982: Pál Ábrahámen Ball im Savoy – La Tangolita
- 1985: Georg Friedrich Händelen Alcina – Alcina
- 1988: Jacques Offenbachen Les Contes d'Hoffmann – Olympia
- 1999: Jerry Hermanen La Cage aux Folles – Marie Dindon
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laulab Margarita Voites (1968–1980)
- Lucia (1973)
- Ooperiball (1974)
- Igihaljas bel canto (1976)
- Teatridirektor (1984)
- Pärlipeegeldused (1986)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Estonieraz) «Voites, Margarita» Eesti Teatriliit (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ a b (Estonieraz) Pedak, Peter. (2010). Margarita Voites. Imet tabades. Tallinn: Kunst.
- ↑ (Estonieraz) «Suri ooperilaulja Margarita Voites» ERR 2024-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).