iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Margarita_Valoiskoa
Margarita Valoiskoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Margarita Valoiskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Valoiskoa

Nafarroako errege-erregina ezkontidea


Frantziako erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite de Valois
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye1553ko maiatzaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1615eko martxoaren 27a (61 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaHenrike II.a Frantziakoa
AmaKatalina Medici
Ezkontidea(k)Henrike III.a Nafarroakoa  (1572ko abuztuaren 18a, 1572, 1572ko abuztuaren 18a (egutegi gregorianoa) -  1599)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
LeinuaValois leinua
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksalonnièrea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: af822104-3b11-41fb-92d6-b592b3f6cc4b IMSLP: Category:Valois,_Marguerite_de Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Henrike III.aren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita Nafarroakoa».

Margarita Frantziakoa edo Margarita Valoiskoa (Saint-Germain-en-Laye, 1553ko maiatzaren 14Paris, 1615eko maiatzaren 27), Margot erregina ezizenaz ere ezaguna, Nafarroako erregina ezkontidea izan zen 1572-1599 bitartean, eta Frantziako erregina 1589-1599 bitartean. Kultura handiko emakumea zen eta oroitzapen liburu bat (Mémoires) eta poemak idatzi zituen.

Henrike II.a Frantziakoaren eta Katalina Mediciren zazpigarren alaba zen. Haren hiru neba Frantziako errege izan ziren: Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a. Ahizpa bat, Elisabet, Filipe II.a Espainiakoaren hirugarren emaztea izan zen, eta beste bat, Klaudia, Karlos III.a Lorenakoarekin ezkondu zen.

Nafarroako errege Henrike III.arekin ezkondu zen 1572ko abuztuan. Sei egun geroago San Bartolome eguneko sarraskia gertatu zen, eta badirudi berari esker irten zela senarra bizirik ataka hartatik. Senar-emazteak bereizirik bizi izan ziren luzaroan, eta guztiz ospetsuak bihurtu ziren Parisen Margot erreginaren amodiozko ibilerak. Eskandalu haiek ezin eramanik, Auverniako Ussongo gazteluan itxiarazi zuen senarrak 1587an, zeuzkan maitale guztien izenak banan-banan esanarazi ondoren. 1605 arte eduki zuten itxirik.

1599an egin zuten senarra Frantziako errege, Henrike IV.a izenez, eta 1600ean lortu zuen dibortzioa errege berriak, emazteak ondorengorik eman ez ziola eta. 1605ean utzi zuten aske Margarita eta Parisen bizi izan zen azken urteetan.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1572ko abuztuaren 18an, Parisen, Henrike III.a Nafarroakoarekin, Frantziako Henrike IV.a izango zenarekin ezkondu zen. Bien arteko harremana txarra zen eta ez zuten seme-alabarik izan. 1600an Henrikek ezkontza banatzeko baimena lortu zuen. Horren ondoren ez zen berriro ezkondu.

Liburu eta film asko haren bizitzan oinarriturik daude:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]