Maracaiboko aintzira
Maracaiboko aintzira (Gaztelaniaz) Lago de Maracaibo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 0 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 99 km |
Zabalera | 67 km |
Azalera | 13.210 km² |
Sakonera | 60 m |
Bolumena | 280 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°48′57″N 71°33′24″W / 9.8158333333333°N 71.556666666667°W |
Kokapena | Maracaibo |
Estatu burujabe | Venezuela |
Venezuelako estatua | Zulia |
Venezuelako udalerria | Municipio Maracaibo |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Venezuelako golkoa |
Maracaiboko aintzira[1] Venezuelako ipar-mendebaldean —Zulia estatuan— dagoen ur gaziko aintzira da. Iparraldeko muturrean dagoen 55 kilometroko itsasarteak Venezuelako golkoarekin lotzen du eta ibai askok dute ahoa aintziran; handiena Catatumbo ibaia da. Hego Amerikako aintzirarik handiena da, 13.210 km² baititu, eta munduko zaharrenetariko bat. Itsasoarekin hain lotura handia duenez, golkotzat ere har liteke, baina oro har aintziratzat hartzen da, eta arrasto geologikoek erakusten dute guztiz aintzira izan zela iraganean.
155 km da luze, lekurik zabalenean 120 km da zabal, eta gehieneko sakontasuna 30 m-koa du. Mendiek inguratzen duten sakonune batean dago. Antillak eta Venezuelako golkoa lotzen ditu. Petrolio asko du. Alonso de Ojedak aurkitu zuen 1499an. Maracaiboko aintziraren ertzetan daude Hego Amerika guztiko petrolio hobi aberatsenak.
Maracaiboko aintziraren gainetik eraikitako General Rafael Urdaneta zubia (8,7 km luze; 1962an eraikia), munduko zubi luzeenetariko bat da.
Aintzirako biztanle batzuk oraindik bere uren gainean bizi dira, palafito izeneko eraikinetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintziraren eskualdeko lehendabiziko biztanleak Goajiro tribukoak ziren, Arawakan familiako hizkuntzaz aritzen dutenak.
Aintzira aurkitzeko lehenengo europarra Alonso de Ojeda zen, 1499ko abuztuaren 24an, Ameriko Vespuziorekin bidaiatzen ari zela. Maracaibo hiria aintziraren mendebaldeko kostan 1529an sortu zuten.
1823ko uztailean, Maracaiboko aintzirako gudua izan zen, Venezuela bere independentzia lortzeko gerran.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .