Luis Ocaña
Luis Ocaña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Luis Ocaña Pernía |
Jaiotza | Priego, 1945eko ekainaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Mont-de-Marsan, 1994ko maiatzaren 19a (48 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Fagor | 1968-1969 |
Bic | 1970-1974 |
Super Ser-Zeus | 1975-1976 |
Frisol | 1977-1977 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | igotzailea |
Jasotako sariak |
Jesús Luis Ocaña Pernía (Priego, Cuenca, Espainia, 1945eko ekainaren 9a - Mont-de-Marsan, Frantzia, 1994ko maiatzaren 19a) espainiar txirrindulari ospetsua izan zen. 1973an Frantziako Tourrean garaipena lortu zuen.
Txirrindularitzaren historiako txirrindulari onenetako bat izan zen Ocaña, 1970eko hamarraldian Eddy Merckxi itzala egin zion bakarra. Mendiko probetan nabarmendu zen, baina ez zen atzean geratzen erlojuaren aurkako probetan, edo ibilbide lauetan. Bere txirrindulari karreran, 1967 eta 1977 bitartean, 110 garaipen lortu zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969ko Midi Libre izan zuen lehen garaipen aipagarria.
1970ean Espainiako Itzulia, Kataluniako Itzulia, eta Baracchi proba irabazi zituen.
1971ko Frantziako Itzulian, Eddy Merckxi aurrea hartu ondoren mendiko proba guztietan (honekiko 7 minutu t'erdi inguruko abantaila zuen), erori egin zen Col de Menteko jaitsieran eta bertan behar utzi behar izan zuen lasterketa, garaipena eskura zuenean.
1973an, Euskal Herriko eta Frantziako itzuliak, bigarren hori alde handiz, gainera (bigarrenari, Theveneti, ia 16 minutu atera baitzizkion).
1974an hirugarren izan zen munduko txapelketan.
Espainiako Itzulian bigarren izan zen 1969, 1973 eta 1976 urteetan, eta hirugarren 1971n.
Azken urte horretan, Nazioen Sari Nagusia irabazi zuen.
1994. urtean bere buruaz beste egin zuen, depresio baten ondorioz, arazo ekonomikoak eta C hepatitis jasan ondoren.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965
1966
1967
- Nazioen Sari Nagusia (amateur mailan)
1968
- 3. Andaluziako Itzulian eta 3 etapa
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Laudioko Sari Nagusia
- 2. Nafarroako Sari Nagusian
- 2. Montjuïceko Igoeran
- 3. Nazioen Sari Nagusian
1969
- 2. Espainiako Vueltan, Mendiko sailkapena eta 3 etapa
- Midi Libreren Sari Nagusia
- Andaluziako Itzulia
- Errioxako Itzulia eta etapa 1
- Setmana Catalana eta etapa 1
- 6. Euskal Herriko Itzulian eta etapa 1
- Dirceu Saria
1970
- Espainiako Vuelta eta 2 etapa
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Kataluniako Voltako etapa 1
- Dauphiné Libéré eta etapa 1
- 2. Montjuïceko Igoeran
- 3. Setmana Catalanan
- 3. Super Prestige Pernodean
1971
- 3. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- Frantziako Tourreko 2 etapa
- Nazioen Sari Nagusia
- Baracchi Saria
- À travers Lausanne eta 2 etapa
- Kataluniako Volta
- Euskal Herriko Itzulia eta etapa 1
- Arrateko Igoera
- Luganoko Sari Nagusia (erlojupekoa)
- 3. Setmana Catalanan eta etapa 1
- 2. Paris-Nizan
- 2. Super Prestige Pernodean
- Boucles de l'Aulne
- 3. Montjuïceko Igoeran
1972
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Dauphiné Libéré eta 2 etapa
- 3. Paris-Nizan
- 2. Dunkerqueko Lau Egunetan
1973
- Frantziako Tourra, Saiatuenaren Saria eta 6 etapa
- Dauphiné Libéré eta 2 etapa
- Euskal Herriko Itzulia eta etapa 1
- Arrateko Igoera
- Setmana Catalana eta etapa 1
- 2. Espainiako Vueltan
- Polymultipliée
- 3. Munduko errepideko txapelketan
- 2. Super Prestige Pernodean
- 4. Kataluniako Voltan eta etapa 1
- 3. Boucles de l'Aulnen
- 3. Montjuïceko Igoeran
1974
1975
- 2. Andaluziako Itzulian eta etapa 1
- Errioxako Itzuliko etapa 1
- 2. Setmana Catalanan
- 2. Arrateko Igoeran
- 4. Espainiako Vueltan
1976
1977
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 32. | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | UT | 31. | UT | UT | 1. | — | UT | 14. | 25. |
Espainiako Vuelta | UT | 2. | 1. | 3. | — | 2. | 4. | 4. | 2. | 22. |
Munduko Txapelketa | — | — | — | — | — | 3. | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis Ocaña - ProCyclingStats
- (Gaztelaniaz) Luis Ocañaren biografia elmundo.es webgunean
Aurrekoa Eddy Merckx |
Frantziako Tourraren irabazlea 1973 |
Ondorengoa Eddy Merckx |