Luis Eduardo Pérez y Pagola
Itxura
Luis Eduardo Pérez y Pagola | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Montevideo, 1774ko urriaren 12a | ||
Herrialdea | Uruguai | ||
Heriotza | Montevideo, 1841eko abuztuaren 31 (66 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Colorado Alderdia |
Luis Eduardo Pérez y Pagola (Montevideo, Rio de la Platako gobernazioa, 1774ko urriaren 12a - Montevideo, Uruguai Ekialdeko Estatua, 1841eko abuztuaren 30a) politikari eta funtzionario uruguaitarra izan zen, 1827tik 1828ra Ekialdeko Probintziako gobernadore izendatu zutena. 1828an Ekialdeko Probintzia eta Rio de la Platako Probintzia Batuak behin betiko banandu ondoren, Uruguai Ekialdeko Estatu berriko lehen gobernadore eta kapitain nagusi behin-behinekoa izatera iragan zen hiru hilabetez. Ondoren, Senatuko presidente kargua hartu zuen eta egun batzuez Errepublikako lehen bitarteko presidente izendatu zuten, 1830eko urriaren 24tik urte bereko azaroaren 6ra bitartean.