Luis Alberto Lacalle
Luis Alberto Lacalle Herrera (Montevideo, 1941eko uztailaren 13a) uruguaiar abokatu eta politikaria da. 1990-1995 bitartean Uruguaiko presidentea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidean lizentziaduna da. 17 urterekin hasi zen politikagintzan, garai hartan oposizioko alderdi nagusia zen Alderdi Nazional edo Zurian. 1961ean, kazetari-lanetan hasi zen jadanik desagerturik dagoen Montevideoko Clarín egunkarian. Saiakera eta artikulu ugari idatzi ditu Uruguaiko eta Iberoamerikako arazo politiko eta ekonomikoei buruz. Besteak beste, Luis Alberto de Herrera aitonaren omenezko Herrera, un nacionalista oriental liburua.
1971n, diputatu aukeratu zuten eta 1984an, diktaduraren ondoren, senatari. Hiru urte geroago, Senatuko presidenteorde izendatu zuten, eta, 1989ko hauteskundeak irabazi ostean, Uruguaiko presidente izan zen 1990etik 1994ra bitartean. Lacallek hitzarmen bat lortu zuen Alderdi Gorrikoekin eta Uruguaiko historian lehen aldiz koalizio-gobernu bat osatu ahal izan zuen.
2009ko hauteskundeetan Alderdi Nazionalaren presidentegaia izan zen, baina José Mujica ezkertiarra nagusitu zitzaion[1].
Julia Pourekin ezkonduta, hiru seme-alaba ditu: Pilar, Luis eta Juan José.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Alberto Lacalle |