Liu Shaoqi
Itxura
Liu Shaoqi (Ningxiang, Hunan, 1898ko azaroaren 24a - Kaifeng, Henan, 1969ko azaroaren 12a) txinatar iraultzake eta politikaria izan zen. Txinako Herri Errepublikako bigarren presidentea izan zen 1959tik 1968ra.
Moskun ikasi zuen eta 1921ean Txinako Alderdi Komunistara batu zen. 1927an Batzorde Zentraleko kide hautatu zuten. Herriaren Kongresu Nazionaleko Batzordeko presidentea (1954 - 1959), Txinako Alderdi Komunistako lehen presidenteordea (1956 - 1966) eta errepublikako presidentea (1959 - 1968) izan zen.
1966tik Mao Zedongek kritikatu eta purgatu zuen. Txinako Iraultza Kulturalean espetxeratu zuten, eta 1980an birgaitu zuten.