iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lezama
Lezama - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lezama

Koordenatuak: 43°16′29″N 2°50′00″W / 43.274722222222°N 2.8333333333333°W / 43.274722222222; -2.8333333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lezama (argipena)».
Lezama
 Bizkaia, Euskal Herria
Lezamako bandera

Lezamako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaTxorierri
Izen ofiziala Lezama
AlkateaJon Ander Aurrekoetxea Artetxe (EAJ)
Posta kodea48196
INE kodea48081
Herritarralezamarra
Kokapena
Koordenatuak43°16′29″N 2°50′00″W / 43.274722222222°N 2.8333333333333°W / 43.274722222222; -2.8333333333333
Map
Azalera16,8 km²
Demografia
Biztanleria2.448 (2023)
−29 (2022)
alt_left 1.215 (%49,6) (%48,9) 1.197 alt_right
Dentsitatea14,57 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 12,19
Zahartze tasa[1]% 22,05
Ugalkortasun tasa[1]‰ 28,96
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,59 (2011)
Genero desoreka[1]% -6,6 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,07 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 63,01 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 46.73 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lezama.org
Lezama herriaren ikuspegia XX. mendearen hasieran.

Lezama[4] edo —Arabako Lezama herritik bereizi behar denean— Lezama Txorierri[4] Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Txorierri eskualdekoa. 2016. urtean 2.353 biztanle zituen.

Herria ezaguna da, besteak beste, Athletic futbol taldeak Lezaman kirol-instalazioak dituelako.

Lezamako lurrak oso lauak dira erdialdean, eta ipar zein hegoaldetik bi mendilerro txikik osatutako muinoz inguratuta dago, Asua ibaiaren haranean. Iparraldean Irurimendi (238 m), Xantoibaso (302 m) eta Urrusti (349 m) dira garaienak. Hegoaldean, Santa Marina mendia (477 m) da altuena. Mendilerro horrek osatzen du Ibaizabal haranaren eta Lezamaren arteko muga.

Asua ibaia Lezamako lurretan jaiotzen da, eta hura urez hornitzen duten hainbat adar daude bertan. Ondoren, udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebalera, eta Zamudiorantz doa.

Lezamak udalerri mugakide hauek ditu:

Lezamako biztanleria

Politika eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lezamako udaletxea.

2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen hauteskundeak eta ondorioz, Jon Ander Aurrekoetxea hautatu zuten alkate.

Lezamako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzaren 28

2019ko maiatzaren 26

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8 / 11
855 (% 66,14)
8 / 11
946 (% 65,65)
EH Bildu*
3 / 11
405 (% 28,11)
3 / 11
355 (% 26,53)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
39 (% 2,91)
0 / 11
58 (% 4,02)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
20 (% 1,49)
0 / 11
13 (% 0,9)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Lezamara autoz heltzeko betiko bidea herriaren erditik igarotzen den BI-737 errepidea da, udalerria hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharkatzen duena. Hala ere, gaur egun Asua eta Erletxe lotzen dituen eta udalerriko hegoaldea zeharkatzen duen N-367 autobidea da azkarren iristeko bidea.

Euskotren eragilearen E3 lineak Txorierria eta Bilbo lotzen ditu. Udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Lezamako Juana Bilbao[5] hiztunaren pasartea, Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Euskarari dagokionez, euskaldun kopuru nabarmena duen herria da, biztanleen ia bi herenak euskaldunak baitira. Berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko bizkaieran[7] kokatzen den Txorierriko euskara[8][5].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lezamako Santa Maria eliza.
  • Santa Maria eliza: XVI. mendean eraikitako mami gotikotik aurrera, ondoz ondo egin diren aldaketa eta handitzeen emaitza da. Haren barnean gangak, bost aldare eta atari jarraitu eder bat daude, handipena egin arte hilobi gisa erabili zena. Eraikina zehazten duten ezaugarriak gotikoa eta barrokoa dira. Arkupearen barruan dago Elizpearen Mahaia, antzina Lezamako udal erkidegoa biltzeko erabiltzen zela gogoratuz. Elizaren barrualdea hiru nabetan banatuta dago eta nabarmentzekoa da oinarrian arku karpanelaren gainean dagoen goragoko korua. Kapera nagusiak haren irudia osatzen du guztiz, erretaula barrokoa agertuz. Urrezko erretaula horrek hiru kale eta teilatupe bat ditu, eta bere zutabe konposatuek girlanden dekorazio berezia daukate beren fusteetan. Kale nagusian Ama Birjinaren zeruratzearen irudia nabarmentzen da, horma-hobi baten barnean dagoena. Bi aingeru guardako horma-hobiaren goiko aldean agertzen dira, erlaizteria apurtu baten gainean jarrita, eta gure begirada Ama Birjinaren irudirantz joaten laguntzen dute. Alboko kaleek San Pedro eta San Pauloren irudiak barne hartzen dituzte. Eliza horretan elizateko bi fiel errejidoreen eserlekuak daudela adierazi nahi dugu, batez ere garai bateko lekuko izan zirelako, eta ez berez balio artistikorik daukatelako. Zur polikromatuz eginda daude, eta XVIII. mendeko azken urteetakoak omen dira. Sakristiak bi pieza interesgarri biltzen ditu. Bata San Bartolomeren irudia da: San Antolin baselizatik ekarri ondoren, bertan kokatu zen. Bestea eserlekuaren itxura daukan kutxatzarra da, bizkarralde zabala daukana.
  • Santo Kristo baseliza: XVI. mendeko baseliza. Asua- Erletxes errepidearen parean dago, eta barroko estilokoa da.
  • Lezamako dorretxea: XVI. mendean eraikitako harlanduzko eraikin zibila.
  • Goitizuri baserria: XVI. mendeko harlanduzko horma-atal zabala du. Gainera, 1588. urteko besoa nabarmendu behar da. Bertan inskripzio bitxi eta ikusgarri batek etxea Juan de Araucok egin zuela jakinarazten digu. Iñigo Goiti jabeak berreraiki zuen XVIII. mendean, eta gaur egun itxura modernoa du.
  • Olazarra baserria: Bizkaiko herri-arkitekturan kasu bakarra da. Izan ere, barroko klasizista nagusitzen da bere estalduretan. XVII. mendeko baserri horrek hiru solairu ditu: behekoa harlanduz apainduta dago; goikoetan, berriz, zarpiatutako adreiluak daude. Adreilu horiek hormaren gainazala berdintzeko ematen den morterozko lehenengo geruza osatzen dute. Olazarrak garai hartako herri-arkitektura eta arkitektura landuaren artean zegoen lotura agerian uzten du.
  • Isukitza baserria: Eugenio Lezama Leguizamónek 1848an berreraiki zuen. Atalpean bi arku beheratu ikusi ahal dira eta goian XVII. mendeko armarria dago.

Lezamar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia. (PDF) 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia. .
  5. a b «Lezama - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  6. «Azokara joateko, astoz trenera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  7. a b «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  8. «Txorierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia