iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lehia_perfektu
Lehia perfektu - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lehia perfektu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehia perfektua grafikoki irudikatua

Lehia perfektua, merkatu egoera bat da, non enpresek produktuen prezioa aldatzeko botererik ez duten (prezio-onartzaileak). Egoera hau egokia izango da eskaera eta eskaintzen arteko harremanak prezioa zehazten duten ondasun eta zerbitzu-merkatuentzat. Lehia perfektuko merkatuan, erosle (eskaria) eta saltzaile (eskaintza) kopurua oso handia da, horren ondorioz, erosle-saltzaileek ez dute eragin erabakigarririk edukiko prezioaren gain.

Baldintza teorikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia perfektuko merkatu batek honako baldintza hauek bete behar ditu:

  • Saltzaile eta erosle kopuru handiak izatea: enpresak merkatuari dagokionez, konpetentzia perfektuaren jarreraren antza har dezake. Merkatuan saltzaile txiki asko izanez gero, ezingo du inork prezioetan eraginik izan, hau da, merkatua prezio-onartzailea da. Eskatzaile eta eskaintzaile ugari izateak, horietako bakoitzak merkatuko prezio globalaren gain oso eragin gutxi izatea dakar. Horrela, banakako ekoizle batek, ekoizpena handitu edo murriztearen erabakiarekin, ez luke ekoizten duen ondasunarekiko merkatuaren prezioetan eraginik edukiko. Hau dela eta, enpresa batek ezingo luke saltzen dituen ondasunen prezioak neurriz kanpo igo, izan ere, kontsumitzaileak beste ondasun batzuetara joko lukete.
  • Enpresek produktu homogeneoak saltzea merkatuan, modu honetan erosleari berdin izango zaio produktua saltzaile bati edo beste bati erosi. Produktuaren homogeneizazioak dioenez, ez dago desberdintasunik saltzaile batek eskaintzen duenaren eta beste batzuek eskaintzen dutenen artean. Enpresa bakoitzaren produktua sektore bereko beste enpresek eskaintzen duten ondasun batek ordezkatua izan daiteke. Marka ezberdinen existentziak printzipio hau hausten dute.
  • Enpresek eta kontsumitzaileek informazio osoa eta doakoa izatea. Merkatuaren gardentasunak eskatzen du parte-hartzaile guztiek jarduten duten merkatuaren baldintza orokorren ezagutza osoa edukitzea. Erosleak prezioak onartzen dituzte eta erabakiak hartzen dituzte prezio ezberdinak konparatuz, kontsumitzaile guztiek prezioei eta eskainitako ondasun kopuruei buruzko informazio berdina edukiko dutela kontuan hartuta.
  • Merkatura sartzeko edota irteteko hesirik ez dago, ezta birsalmenta arazorik ere. Enpresen sarrera eta irteera libreak edozein momentuan sartu-irteteko aukera ematen die enpresa guztiei. Demagun enpresa batek panpinak saltzen dituela eta ez dituela mozkinak lortzen, ekintza hau utziko du eta mozkinak sorraraziko dizkion ekintza berri bat merkaturatuko du, era berean, alderantzizkoa ere gerta daiteke, edozein enpresa merkatuan sartu daiteke ekintza batek mozkin asko sortzen baditu ekintza bera burutuz.
  • Ondasun eta faktoreen mugikortasun perfektua. Garraioaren kostuak txikiak izango dira, modu honetara, produktu homogeneoa eskaintzen duten bi eskaintzen artean, kontsumitzaileak bietako edozeinetara jo dezake antzeko zailtasun, denbora eta kostuekin.
  • Salerosketa kosturik gabe, hau da, erosleak eta enpresak ondasunen salerosketaren ez dutela kostu berririk sortzen. Hau garrantzitsua da, ez baitago ezberdintasunik enpresa bat edo bestea aukeratzeko orduan kostu aldetik.

Lehia perfektua ez da zuzenean lehiakortasunarekin lotzen, merkatuan dauden agente ekonomikoek merkatuaren joera kontrolatzeko duten gaitasunarekin dago lotuta. Zenbat eta banatuago egon merkatu-boterea, gero eta eraginkortasun gutxiago edukiko dute merkatuko produktu kantitate eta prezioak aldatzea eragiten duten ekintzek. Joan Robison-ek Zer da lehia perfektua? lanaren arabera, lehia perfektua ematen da, banakako enpresa baten eskaera kurbaren elastikotasun perfektuarekin bat dator.

Benetako baldintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik aipatutako baldintza teorikoak oso murriztaileak izan arren eta merkatuan produktu gutxik bete arren baldintza horiek, lehia perfektuaren eredua baliagarria da. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintzako produktu batzuei eta balore askoko tituluei aplikatzeaz gain, beste merkatu askok ere lehia perfektura hurbiltzen direlako eta lehiaketa perfektuaren ereduan oinarrituz aurreikuspenak egitea ahalbidetzen duelako.

Lehiaketa perfektuko merkatuetan, irabazi handiagoak lortzeko asmoa duten enpresek teknologiaren erabilera ahalik eta gehien erabili behar dute eta produkzio-tekniketan aurrerapen onenak sartzen saiatu behar dira. Hori dela eta, lehia perfektuko egoera batean irabazi handienak bilatzea produkzio-faktoreen eta modernizazio teknologikoaren konbinazio eraginkor eta errentagarriarekin lotzen da.

Konpetentzia perfektuaren oreka merkatuaren eskaria  (kontsumitzaile bakoitzak eskatzen duen kopuruen batura) eta industriaren eskaintza (markatuan lan egiten duten enpresen arteko eskaintzaren batura) topatzen diren puntuan sortzen da.

Konpetentzia perfektuaren orekari dagokionez, eskaria eta eskaintza berdintzen dituen prezio gisa definitzen da, hau da, eskaria eta eskaintzaren arteko prezioak erabat berdinak diren puntua da. Hala eta guztiz ere, oreka definitzeko epe ezberdinak aurkitzen dira. “Epe oso laburra” esate baterako, ekoizpen erako erabiltzen diren faktoreak, lurra, lana, eta kapitala etengabekoak dira eta produkzioa ezin da aldatu industrian jarduten duten ekoizleekin batera. Era berean, epe laburrera lanaren faktorea aldakorra de eta ekoizpena alda daiteke.

Kreps-ek (1990) dioen bezala[1], epe ertainak industria batean ekoizleek faktore produktiboak berrerabiltzeko aukera ematen diete, hau da, aldaketak egin ditzakete beraien faktorean erabilitako kantitateetan, enpresa kopurua konstante mantenduz. Azkenik, epe luzeak ez du faktoreen berrerabilera askea soilik ahalbidetzen, izan ere, industriari dagokionez enpresa kopurua aldakorra da. Epe luzean, enpresa berriek ez daukate lekurik merkatuan eta bertan aurkitzen diren enpresek aldiz, nahikoa etekin dituzte merkatuan bertan mantentzeko.

Epe luzerako oreka lortzeko azken emaitza horrek garrantzi handia dauka analisi ekonomiko orokorrerako. Lehia askea eta enpresen sarrera askea dagoenez, lehia perfektuko artikulu baten prezioak artikulu horren ekoizpen-kostu minimoaren berdina izango da, modu honetan enpresen irabaziak zero izango dira,irabazi normalak edo zeroren berdinak direnak kostu guztiak estaltzen dituztenak dira, kapitalaren aukera kostua barneratuz.

Modu honetan, industria baten mozkina zero baino handiagoa izaten bada, horrek beste enpresa berri batzuen sarrera bultzatuko luke. Horrek epe luzera prezioak murriztea eragingo du eta aldi berean irabaziak gutxituko lituzke zerora iritsi arte.

Bi ikuspegi daude ekonomia begiratzeko, ortodoxoak eta heterodoxoak. Ekonomia perfektua ortodoxoen ikuspegiarekin lotzen da, hala ere ortodoxoen ekonomia orokorrean teoria neoklasikoa lotzen da eta horren ondorioz formalizazio matematikoarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. M., Kreps, David. (1990). A course in microeconomic theory. Princeton University Press ISBN 9780691042640. PMC 20453270..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]