iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Last.fm
Last.fm - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Last.fm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Last.fm
URL helbidea www.last.fm
Webgune mota Musika elkarbanatzea
Jabea {{{jabea}}}

Last.fm, Internet bidezko irratia izateaz gain, estatistika eta perfilak sortzen dituen gomendio musikaletarako sistema da. Gomendio hauek bertan parte hartzen duten erabiltzaileen gustu musikaletan oinarritzen da. Irratian, norberaren lehentasun eta gustuen arabera aukera daitezke abestiak (estatistika eta algoritmo batean oinarrituz). Zerbitzua kode irekikoa da. 2005eko abuztuan bere proiektu anaiarekin elkartu zen, Audioscrobbler-ekin hain zuzen ere. 2007ko maiatzaren 30ean, Last.fm CBSk bereganatu zuela ezagutzera eman zen.

Last.fm-ko erabiltzaile batek bi metodo erabil ditzake perfil musikalak sortzeko: Bere bilduma musikala, Audioscrobbler-eko plugin-a duen aplikazio musikal bat erabiliz entzutea edo Internet bidez Last.fm-ren irrati zerbitzua entzutea. Entzundako abestiak, artista eta abesti gustukoenen grafikoak kalkulatzen dituen erregistroetara atxikitzen dira. Erabiltzaile orriak, entzundako abesti berrienak erakusten ditu. Hauek Web zerbitzu bidez erabilgarri egongo dira, erabiltzaileen blog eta foroetan erakusteko.

Gomendioak algoritmo baten bidez kalkulatzen dira, era honetara erabiltzaileek beraien perfilean ez dauden artisten bildumak arakatu ditzakete. Last.fm bidez erabiltzaileek diskoak elkar gomendatu ditzakete, baldin eta diska datu-basean badago. Beharbada, Last.fm-ren ezaugarri erabilgarriena, zerbait komunean duten erabiltzaileen taldeak osatzea da. Last.fm-k erabiltzaileen perfiletan oinarrituz, taldearen perfila sortzen du, era honetara, taldearen perfilarekin bat datozen taldeen zerrenda bistaratuko du. Zigilu musikal eta artisten sustapenerako bide egokia da Last.fm, gomendio bidez edo antzerako artistarenbat gustoso izateagatik, musika entzutera bultzatzen dute. Last.fm-ren stock musikalak 100.000 abesti baino gehiago ditu.

Ordainketa kontuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Last.fm-ek 3 dolar/hilero-ko ordainketa kontuak eskaintzen ditu (edo beste dibisaren bateko zenbateko berdina). Kopuru hau ordaintzen duten erabiltzaileek ezaugarri extra bazuk lortu ahal dituzte:

  1. Ez dute publizitaterik jasoko
  2. Irratirako aukera gehiago
  3. Irudi sortzaile pertsonalizatua
  4. Azken bisitariak ikusteko aukera
  5. Last.fm-ko norberaren lagunek entzuten dutena ikusteko aukera

2005eko Abuztuan berriz burututako jaurtiketa dela eta, Last.fm-k azken erabiltzaileen artisten etiketazioa dauka eta baita musikaren fisonomia bat sortzeko pistak ere. Erabiltzaileek, etiketen bitartez arakatu dezakete, baina guztietatik onura handiena, irrati etiketatua da. Honen bitartez, erabiltzaileari aukera ematen zaio, modu konkretu batean etiketatutako musika entzutea. Etiketazio hau generikoa izan daiteke (“garage rock”), egoeraren araberakoa (“relajado”), ezaugarri artistikoen araberakoa (“baritonoa”) edo erabiltzaileak egindako beste edozein sailkapenaren araberakoa (“Miren-ek atsegin dituen abeslariak)”.

Last.fm-ko erreproduzitzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean Last.fm-eko musika entzuteko erreproduktorea erabiltzen da, hau lehendabiziz jaitsi egin behar da eta gero instalatu. Erreproduktoreak abestiaren, bildumaren eta egilearen izenak zeintzuk diren adierazten digu. Bildumak karatula edukitzen badu, hau ere erreproduktoreak erakusten digu. Hiru botoi daude, honela erabiltzaileak abesti gogokoenak markatu ditzake, baita ere abestiak saltatu eta blokeatu. Abesti gogokoenak gordetzeko botoia sakatuz gero, gogokoenak listan sartzen da abestia. Blokeatu botoia sakatzean, berriz abesti hori ez dela entzungo baieztatzen du. Bi ezaugarri hauek erabiltzailearen perfilean eragiten dute, baina abestiak saltatu botoiak ez dauka eraginik. Beste kontrol batzuek bolumena, gelditu eta beste hainbat aukera dakartzate. Erreproduktoreak 44,1KHz eta 128Kbits/s era kodifikatutako MP3 fluxua erabiltzen du. Erabiltzaile askok erreproduktoreak akats asko dituela esaten dute eta gainera firewall batzuekin arazoak sortatzen dira.

Last.fm eko azkenengo bertsioan, erabiltzaileak beste leku batetako erreproduktorea erabililtzeko aukera dauka. Aukera hau hartu eta gero, Last.fm eko erreproduktoreak erabiltzaileari URL Local bat hematen dio, honen bitartez Last.fm eko musika fluxua ikusi daiteke. Honela erabiltzaileek bereiek gogoko daukaten erreproduktorekin ireki ditzakete URL horiek.

Kode irekiko erreproduktoreak ere badaude, esate baterako, GNU/Linux plataforma erabiltzen duen LastExit. Erreproduktore honek, ofizila den erreproduktorearen prestakuntza gehientzuenak ditu. Gainera, LastExit eko bertsio extraofizialak, abestiak MP3 formatuan gordetzeko aukera ematen du.

Audioscrobbler plugin-a

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Last.fm-k zuzenean perfil bat sortu dezake erabiltzaileak ordenagailuan duen musika erabilita. Erabiltzaileak, bere erreproduktorerako plugin bat jaitsi eta instalatu beharko du. Plugin honek, abestiaren erdian edo abestiaren lehenengo 240 segundo pasatzen direnean, artistaren izena eta abestiaren izenburua bidaliko digu automatikoki. Pista ez da bidaliko, 30 segundo baino gutxiago baditu edo meta-daturik ez baditu

Beste karakteristika batzuek editore eta perfil bat daukate (Horrela erabiltzaileek, meta-datuak gaizki dituzten pistak ezabatu ditzakete), lotutako perfilen arteko nabigazioa (musika lagunak) eta erabiltzaile indibidualen gogokoenak dituen diskoen lista. Gaur egun, aukera hau ez dago erabilgarri.

Historia eta fusioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audioscrobbler informatikako proiektu bat bezala hasi zen Southampton Unibertsitatean (Erresuma Batua) Richard “RJ” Jonesen eskutik. Pertsona honek garatu zituen lehenengo “plugin”ak eta API bat ireki zuen komunitatera behin sistema eragile ezberdinek musika erreproduzitzaile asko jasaten zituztenean.

Last.fm 2002an sortu zuten Felix Millar, Martin Stiksel, Michael Breidenbruecker eta Thomas Willomitzerek (guztiak Australia eta Alemaniakoak), Interneteko irrati estazio eta musika komunitate gune bezala, musika perfil berdintsuak erabiliz erreprodukzio zerrenda dinamikoak sortzeko. “Amodio” eta “Debekatu” botoiek erabiltzaileei beraien perfilak gradualki egokitzea ahalbidetzen zieten. Last.fm-ek Europrixa irabazi zuen 2002an eta Prix Ars Electronicarako hautatua izan zen 2003an.

Audioscrobbler eta Last.fm-eko taldeak batera lan egiten hasi ziren. Bi taldeak bulego berdinetara aldatu ziren Whitechapelen (Londres) eta 2003 urtean Last.fm guztiz integratua zegoen Audioscrobbler-eko perfilekin. Perfiletarako sarrerak Audioscrobblereko plugin baten bitartez edo Last.fmeko estazio baten bitartez etorri zitezkeen. Guneek ere komunitateko foro asko elkarbanatzen zituzten, nahiz eta gutxi batzuk ziren bakarrak gune bakoitzean. 2005eko Abuztuaren 9an, Audioscrobblereko gune zaharra , audioscrobbler.com dominioan , guztiz bateratua zegoen Last.fm-ko gunean. Irailaren 5ean, audioscrobbler.net, garapenera bideratutako gune bezala jaurtia izan zen, foroekin eta Last.fm eta Audioscrobblereko albisteekin.

Last.FM zerrenda global bat bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika kalifikatzaile masibo bezala, Last.fm-k (bere ”Total reproducidos” taula orokorraren bitartez) hainbat abantaila ditu ohiko musika zerrendekiko. Ohiko zerrendek abesti baten arrakasta saldutako unitateen eta irratietan entzun diren kopuruen arabera neurtzen dituzten bitartean, Last.fm-k abestia erreproduzitu duten pertsona kopuruen arabera neurtzen du.

Hala eta guztiz ere, desabantaila batzuk daude Last.fm-ko zerrenda orokorrak behin betiko sailkapen bezala kontsideratzeko orduan:

  • Entzuleei dagokienez, jende gutxik dauka Audioscrobbler plugina instalaturik. Beraz, zerrendak ezin daitezke estatistikoki adierazgarriak kontsideratu.
    • Last.fm demografia murriztu bat ari da neurtzen, erregistratutako erabiltzaileen gustuak bakarrik hartzen direlako kontuan: ia erabiltzaile guztiek Interneterako konexioa dute, musika digitalarekiko interesa dute, seguruenik informatikarekiko batezbestekoa baino gehiago egongo dira erlazionaturik eta musika bilduma handiak dituzte. Honek esan nahi du, Last.fm erabiltzaile talde murriztu eta selektu batetatik ari dela estatistikak jasotzen.
    • Ikuspuntu komertzial batetatik ikusita, Last.fm ez da musika berria jendartera aurkezteko modurik eraginkorrena, asteroko zerrenda sistema honek gustu pertsonalen geldialdira baitarama eta zailtasun handiak gehitzen ditu artista berrien ezagutzari.
  • Agian garrantzitsuena, Last.fm-k aurretik finkaturik dauden artistei lehentasuna emateko joera du.
  • Beste akats aipagarri bat, kalitate gutxiagoko baina disko asko kaleratu dituzten artistek beti irabaziko diote kalitate altu baina disko gutxi kaleratu dituzten artistei.

Erreproduzitzaile askorentzat pluginak existitzen dira:

Audioscrobblerreko plugin guztiak kode librekoak dira eta bildutako datuak maiz publikatuak izaten dira Creative Commons-eko lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]