iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Larak
Larak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Larak

Wikipedia, Entziklopedia askea
I. mendeko brontzezko lar bat, riton bat eskutan Espainiako Arkeologia Museo Nazionala.
Artikulu hau erromatar jainkoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lar».

Larak[1] (latinez: larēs, ˈɫa.reːs ahoskatua, singularrez lar) erromatar mitologiako jainkoak dira, zalantzarik gabe etruriar jatorrikoak, bidegurutzeak eta etxe-esparruak zaintzeaz arduratzen direnak[2].

Lara naiadearen eta eta Merkurio jainkoaren semeak ziren [3]. Lara Lazioko ninfa zen, Ovidioren arabera Lala, "berritsua". Jupiterrek Iuturna bere ahizpa maite zuen, baina honek era guztietara ekiditen zuen. Jainkoak ninfa guztiak bildu zituen eta laguntza eskatu zien; euren ahizpa eutsi behar zuten eta uretara jauzi egitea eragotzi behar zioten. Denek onespena ematen dute, baina Larak bazterrik bazter zabaltzen ditu Jupiterren nahiak, Iuturna jakitun da eta Junori berari kontatzen dio. Jupiterrek, haserre, mihia mozten dio Larari eta Merkuriori ematen dio ninfa Infernuetara eraman dezan. Bidean, Merkuriok bortxatzen du eta bi seme biki jaiotzen dira, jainko Lareak[4]. Kondaira honetan Ovidiok Merkurioren semetzat aurkezten ditu, honek Larek Merkurio-Hermesen, bidegurutzeen eta oparotasunaren jainkoaren, antzeko funtzioak dituztela besterik ez du esan nahi[2].

Halaber, Lar Familiaris (familien babeslea) Servio Tulio erregearen aita zela esaten zen. Egun batez, Tarkinioren emazte Tanakilen esklabo bat sutondoan zegoela, errauts-falo bat altxatu zitzaion. Honek esklaboarekin bat egin ondoren, geroago Servio erregea izango zena jaio zen[2].

Erroma Arkaikoko auzo etruskoek etxeko, arbasoen edo familiako gurtzak egiten zizkieten beren Lareei, ondorengo erromatarrek eskainitakoen oso antzekoak. Badirudi lar, lars edo larth erro etruskotik eratorria dela, "jauna" esan nahi duena. Antzinako idazle greko eta erromatarrek «heroiak» eta «daimonak» eskaintzen dituzte «Lares» -ren itzulpen gisa; Plauto lehen antzerkigile erromatarrak (circa K.a. 254-184) Lar Familiaris esaten dio familia baten izenean altxorraren zaindariari, Menandro antzerkigile greziarrak heroon esaten duenaren (antzinako heroiaren santutegi gisa) baliokidetzat.

Lararium baten berreraiketa. Nimegako Bibliaren museoa

Ez dira gorde Errepublika Berantiar garaia baino lehenagoko irudi fisikoak, baina erreferentzia literarioek (lehen aipatutako Plautoren Lar singularrak, adibidez) iradokitzen dute lar bakar bati, eta batzuetan askoz gehiagori, kultua eskain dakiokeela; Lares Grundules ilunen kasuan, agian 30. Inperioaren hasierarako, jainkotasun parekatu bihurtu ziren, segur aski erlijio grekoaren eraginez – bereziki, Kastor eta Polux Dioskuro biki heroiak –. Hortik Erromako Romulo eta Remo bikien ikonografia. Lareak bi gizonezko txiki, gazte eta bizi gisa irudikatzen dira, zakur larruz egindako tunika labur, landatar eta hertsiekin jantzita, Plutarkoren arabera[5]. Dantzarien jarrera hartzen dute, hanka baten gainean oin-puntetan edo oreka arinean. Beso batek adar bat altxatzen du edateko (riton) goran, topa edo libazio bat eskaintzen bezala; besteak, berriz, libazio-plater ez oso sakon bat darama (patera). Garai bereko lares Compitalicii-en santutegietan mota bereko irudiak ageri dira. Santutegiek bikoteka dauden larez margotutako irudiak ispilu-jarreretan erakusten dituzte, erdiko irudi baten ezkerraldean eta eskuinaldean, antzinako jeinu gisa ulertzen dena.

Bilakaera historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lareen gurtza desagertu egin den arren, oraindik badira zenbait aztarna itxuraz kristauak diren ohitura edo tradizio batzuetan.

Kristautasuna jazarria eta heriotzarekin zigortua izan zen bitartean, honen eta mundu paganoaren artean bereizketa argia egon zen. Milango Ediktuarekin, Konstantino I.ak 313an aldarrikatua, kristautasuna legezko erlijioen artean onartu zen, paganismoarekiko eta beste modu batzuekiko ikuspegi tolerantearekin. Baina, Teodosio I.a Handiaren ondoren, antzinako erlijioaren aurkako eraso ireki bat hasi zen, oraindik ere herrian oso errotua zegoen arren. Erlijio ofizial bakarra izatera beharturik, jende askok bere aurreko praktikekin jarraitu zuen, baina "kristau" kutsua emanez. Horrela, lararioak sarrerako atetik gertu mantendu zen, baina Jesusen, santu baten edo Ama Birjinaren irudi bat zuen. Hiriko lareak zaindari santuek ordezkatu zituzten, lar pertsonala edo jeinua Aingeru Guardakoarengatik aldatu ziren, eta horrela. Elkarren artean harremanetan jartzen direnean edo kultura batek bestea ordezkatzen duenean, bi kulturak elkarri nola eragiten dioten erakusten duen adibide interesgarria da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. a b c Grimal, Pierre. (1984). Diccionario de mitología griega y romana. Paidós.
  3. Mitología Grecorromana, Mitología Romana. in: Enciclopedia Ilustrada Billiken. II Buenos Aires: Editorial Atlántida, 59 or..
  4. «Ovid: Fasti II» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  5. «Lares - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.