iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Alvaro.G.N.R.V/Proba_orria
Lankide:Alvaro.G.N.R.V/Proba orria - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lankide:Alvaro.G.N.R.V/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aberastasunaren banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberastasunaren banaketari dagokionez, aberastasun ekonomikoa edota errenta zein proportzioan dagoen  banatatuta herrialde bateko klase sozialaren artean dela esan dezakegu .Normalean, banaketa hau desarokatuta dago eta klase sozialen arteko desberdintasuna nahiko nabaritsua izaten da. Gaur egun, hiru klase mota daudela esan dezakegu: behe klasea, klase erdia eta goi klasea.

Herrialde bateko aberastasuna neurtzeko BPGa (Barne produktu gordina) erabiltzen da. Neurtzaile hau, herrialde batean sortutako produkzioa adierazten du eta horrek lagunduko digu zer-nolako aberastasunaren banaketa dagoen herrialde horren barruan aztertzeko.

Hala ere, gaur egungo mundu globalizatuan badaude enpresa batzuk, zehazki multinazionalak, herrialde bat baino aberatsagoak direnak. Horretaz , multinazionalak gutxi batzuen eskuetan daude eta indar politikoa zein ekonomikoa dute.

Aberastasun ekonomiakoaz gaina, aberastasun soziala, fisikoa, morala, epekoa eta intelektuala ere existitzen dira. Aberastasun ekonomikoa hobeto ulertzeko, aberastasun gordina zein aberastasun garbia bereizi behar ditugu:

Aberastasuna, ekonomiaren alorrean, pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, dituen ondasunen multzoa da, baina baita eskubide eta betebeharrak ere.

Hori dela eta, aberastasunak, aktiboa hartzen duen moduan, pasiboarekin eskuratutako aktiboak ere hartzen ditu barne.

Beraz, aberastasun gordinaz ari garela, elementu guztien batuketaz ari gara, horien artean, baita pasiboz eskuratu direnak ere.

Hala ere, pertsona batek duen aberastasuna ezagutu nahi dugunean, negatiboki konputatutako zorrak kontuan hartu gabe, aberastasun garbiaren bidez kalkulatzen da. Hau da, aberastasun gordina, hirugarrenekiko zor eta obligazioek adierazten duten pasiboak kenduta kalkulatzen da. Horrela, pertsona horrek zer aberastasun garbia duen jakin dezakegu.

Aberastasunaren adibidea:

Zentzu honetan, imajina dezagun milioi bat dolar balio duen etxebizitza baten jabe den pertsona bat dugula, etxebizitza horren balioarekin batutako ondare batekin batera, 25.000 $-ko balioa duen ibilgailu amortizatu batekin batera.

Bere aberastasun gordina milioi bat eta hogeita bost mila dolar da.

  • Etxebizitza: 1.000.000 USD.
  • Ibilgailua: 25.000 USD.
  • Aberastasun gordina: 1.025.000 $.

Dena den, pentsa dezagun halako etxebizitza bat hipoteka-kreditu baten bidez amortizatzen ari dela. Mailegu bat 200.000 dolarren baliokidea den kapitala itzultzeko geratuko litzateke. Zentzu honetan, aberastasun garbiaren bidez, pertsonak 825.000 dolarreko aberastasun garbia izango luke; aipatu aberastasuna kentzen duten zorrak deskontatuta.

  • Etxebizitza: 1.000.000 - 200.000 (zorra) = 800.000 USD.
  • Ibilgailua: 25.000 $.
  • Aberastasun garbia: 825.000 $.

Aberastasunaren historia.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberastasunaren banaketa hausnarketarako arrazoia izan da antzinako pentsalari batzuentzat. Platonentzat aberastasuna berdin banatu behar da, Aristotelesen ikaslearentzat, berriz, bakoitzaren ahaleginaren proportzioan.

Erdi Aroan, dirua interesekin mailegatzea zikoizkeria edo zikoizkeriaren bekatu mortala egitea zela pentsaera garatu zen, zazpi bekatu hilgarrietako bat (Hamar Mandamentuetatik zazpigarrenak eta hamargarrenak bi aldiz kondenatzen dute zikokeria), beraz, okupazio honek. beste sinesmenetako pertsonei utzi zitzaien, batez ere juduei.

XVI.mendetik XVIII. mendearen erdialdera arte, doktrina ekonomiko nagusiena Merkantilismoarena izan zen, eta, horretarako, nazio-estatuen aberastea printzipioz merkataritzatik eta industrializaziotik edo manufakturatik etorri zen, eta ez urretik, zilarretik, perletatik, esmeraldetatik eta bestelakoetatik. 1776an Adam Smithek, ekonomia edo liberalismo eskola klasikoaren sortzaileak, Nazioen aberastasuna argitaratu zuenez, merkantilismoaren eta bereziki bullionismoaren kritika egin zen. Urreari eta zilarrari aberastasunaren neurri nagusi gisa duten balioa ukatuz eta printzipioz aberastasun primitibo mota bat dela azpimarratuz. Nazioen aberastasunaren jatorria giza lanetik (lanaren banaketaren kontzeptua), kapitalaren metaketatik eta merkatuen baloraziotik datorrela azaldu zuen. Orduan, ez zuen kontuan hartzen lana guztiz gizagabea edo makinen bidez egin zitekeenik.

Geroago, aberastasunaren ekoizpena ekoizpen-faktoreen nozioarekin lotu zen, funtsean kapitala eta lana baitira.

Lehenengo industrializaziotik aurrera, beste korronte mota batzuk sortu ziren. Adibidez, kapitalismoa eta komunismoa. Bi korronte hauek izugarrizko desberdintasunak dituzte. Kapitalismoak estatuak ekonomian parte hartzearen kontra dagoen korrontea da, eta aldiz, komunismoa estatuak ekonomia kontrolatu behar duela esaten du. Kapitalismoa aberastasunaren banaketa desorekatua sustatzen du eta komunismoak, berriz, denok baliabide ekonomiko berdinak eduki behar ditugula azpimarratzen du.

Gaur egun, neokapitalismoan oinarritutako sistema ekonomiko batean bizitzen gara. Horrek aberastasunaren banaketa desorekatua sustatzen du. Mundu globalizatu baten barruan gaude eta inflazioari ezser gero eta diru gehiago behar izango da eguneroko gastuei aurre egiteko

Nortzuek dutenaberastasun gehiena.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko aberastasuna modu irregularrean banatuta dago, Credit Suisseko azken datuen arabera. Suitzako bankuak Global Wealth Report-en 2017ko edizioan (Global Wealth Report 2017) aztertzen du nola banatzen den dirua munduan. Haien datuen arabera, etxeko aberastasunaren  erdiak munduko biztanleriaren % 1 baino gutxiagoren esku dago. Honek izugarrizko desoreka adierazten du.

2017an, aberastasun globala % 6,4 hazi zen, Credit Suisse-ren Global Wealth Report-en zortzigarren edizioko datuen arabera. Ehuneko horrek 2012az geroztik hazkunde-tasarik azkarrena adierazten du eta mundu mailako aberastasuna 280 bilioi dolarra iristea ahalbidetu du Estatu Batuetan.

Munduko aberastasunaren % 45,9 munduko biztanleriaren % 0,7ren esku dago. 36 milioi pertsonak (% 0,7) 128,7 bilioi dolarreko aberastasuna kontrolatzen dute (aberastasun osoaren % 45,9).

100.000 dolar baino gehiago heldu bakoitzeko batez besteko aberastasuna duten nazioak Ipar Amerikan, Ekialdeko Europan eta Asia-Pazifiko eta Ekialde Hurbileko herrialde aberatsen artean daude.

Suitzak (537.600 $), Australiak (402.600 $) eta Estatu Batuek (388.600 $) heldu bakoitzeko aberastasunaren sailkapeneko lehen hiru postuetan jarraitzen dute. Ezustekoa Zelanda Berritik dator (337.400 $), Norvegia (320.500 $) eta Danimarka (281.500 $) gainditzen baititu.

Espainaren kasuan, errenta altuko herrialdeen taldekoa da, Europa, Ipar Amerika, Australia eta Zelanda Berriarekin batera.

Espainiak 37 milioi heldu inguru ditu 2019an, hau da, munduko biztanleria heldu osoaren % 0,7. 7.772 bilioi dolar amerikarren aberastasuna pilatzen du, edo kopuruz: 7.772.000.000.000 dolar, hau da, munduko aberastasunaren % 2,2aren baliokidea.

Espainian heldu bakoitzeko BPGa 38 mila dolarrekoa da, eta heldu bakoitzeko batez besteko aberastasuna 207.531 dolarrekoa da, 2000. urtean estimatutako 77.500 dolar baino ia 3 aldiz gehiago.

Forbes Zerrenda munduko pertsona aberatsenen  izenak argitaratzen ditu urtero.

  • Frantziar gizona da eta LMVHren luxuzko artikuluen jabea da. Horretaz gain, Christian dior eta Ferinel ere kontrolatzen ditu. Gizon honek Afrikako aberastasuna (89.774 miloi $) bi aldiz baino gehiago gainditu egiten du.
  • Jeff Bezos enpresaburua eta Amazonen jabea da. Gizon honek interneteko iraultza gauzatu zuen eta bere aberastasunarekin munduko pobrezia berrogeita hamar aldiz gainditu dezake. Duela aste batzuk, bere diruaren zati bat ezkaini zuen pobreziari aurre egiteko.
  • Ekintzailea, Paypaleko sortzailekidea eta Teslaren jabea da. Gainera beste enpresa batzuetan hartzen du parte. Musk-ek,lehenengo auto  elektrikoak sustatu zituen eta gaur egungo enpresaburuen artean ia hoberena da.
  • Mark Zuckerberg: $129.800 milioi. Estatu Batuetan jaio zen eta, gaur egun, Meta enpresaren (lehen Facebook zena)jabea da. Forbes listaren txikiena izan zen lehenengo aldiz agertu zenenan eta, gaur egun, bere aberastasuna biderkatu egin du.Bill Gates: $129.600milioi.
  • Enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktorea: Microsoft Windows.
  • Larry Page: $123.500 milioi. Google bilatzailearen sortzailea. Enpresako produktuen presidentea da 2001eko apirilaz geroztik. Enpresa hau internen iraultzaile handia izan da. Estatu batuetan jaio zen.
  • Sergey Brin: $118.500 milioi. Googleko enpresaburua. Informatika eta matematika ikasketak egin zituen Larry Pagekin batera Google sortu aurretik. Gaur egun, enpresako teknologia presidentea da. Errusiarra da.
  • Larry Ellison: $117.300 milioi. Ingeniaritza informatikoa ikasi zuen eta ekintzailea da.  Halaber, Oracle enpresaren sortzailea da.  Estatu batuetan jaio zen eta 37 urte egon da presidente moduan bere enpresan.
  • Warren Buffett: $102.000 milioi. Estatubatuar inbertsore, enpresari eta filantropo edo gizazalea da, Berkshire Hathaway konpainiaren akziodun nagusia ere bada. Munduko inbertsore arraskastatsuentzat jo izan ohi da.
  • Steve Ballmer: $96.500 milioi. Steven Anthony Ballmer 2000tik 2014ra Microsoft-eko zuzendari nagusi gisa aritu zen enpresaburu eta inbertitzaile estatubatuarra da. National Basketball Association (NBA) Los Angeles Clippers-en egungo jabea da.
  • Michael Bloomberg: $70.000 milioi. Negozio gizona, politikaria eta filantropoa da. Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen. Bloomberg L.P. finantzetako berrien eta informazio zerbitzuen konpainiaren fundatzailea eta % 88ren jabe da. New Yorkeko alkate izan zen 2002. urtetik 2013raino.
  • Jim Walton: $68.800 milioi. Estatu batuetako enpresaburua da. Wal-Mart enpresaren jabea eta presidentea da.
  • Alice Walton: $67.900 milioi. Alice Walton, Jim Waltonen arreba da eta Forbes zerrendaren lehen emakumezkoa da. Jim moduan, Wal-Mart enpresaren jabea da.
  • Rob Walton: $67.600 milioi. Rob Walton, Jim Waltonen anaia da. Jim bezala, Wal-Mart enpresaren jabea da.

Zerrenda honetako ia pertsona guztiak Estatu Batuetan jaio direla ikus daiteke. Lehen ikusi dugun moduan, Estatu Batuak herrialde aberatsenetako bat da eta horrek  balantza hau desorekatuta dagoela adierazten du.

Gaur egungo mundu globalizatuanenpresak edo multinazionalak munduaren norabidean eragin dezakere eta herrialde batzuek baino diru sarrera gehiago ere eduki ditzeteka. Multinazionala edo nazioarteko enpresa da herrialde batean sortu eta erregistratuta dagoena, baina munduko herrialde ezberdinetan filialak dituena, eta toki horietan lan eskaintzak sortzen dituen arren, irabazi gehienak enpresaren jatorrizko herrialdera itzultzen dira.

Estrategia global batekin jarduten dute irabazi-marjina handiena lortzeko; merkeago  dagoen  tokian erosten dituzte lehengaiak; tokirik onuragarrienetan instalatzen dituzte lantegiak; eta, beren produktuak Lurreko ia edozein tokitan saltzen dituzte.

Hona hemen multinazionalak diren enpresen adibide batzuk:

  • Apple: 274.515 miloi fakturatu zuen 2020an. Enpresa honekmundu osoan ditu filialak baina bere egoitza nagusia Kalifornian dago, Estatu Batuetan hain zuzen ere Apple Afrikako BPGrekin konparatzen badugu, ia hirukoiztu egiten du.
  • Saudi Aramco: Jatorria eta egoitza Dhahranen dituen Saudi Araubiako petrolio, gas eta petrokimiko enpresa bat da, eta mundu osoan 76.000 langileri ematen dio lana. 2019an, historiako IPO handienaren ondoren, munduko enpresa handienetako bat da. Enpresa honek izugarrizko indarra du gaur egungo gizartean.
  • Microsoft: Estatu Batuetako Redmond-en (Washington) egoitza duen teknologia-enpresa multinazional bat da. Konpainiak ordenagailu pertsonaletarako, zerbitzarietarako, gailu elektronikoetarako eta zerbitzuetarako software-laguntza garatu, fabrikatu, lizentziatu eta eskaintzen du. Bere produktu ezagunenak Microsoft Windows sistema eragilea, Microsoft Office ofimatika multzoa eta Interneteko arakatzaileak, Internet Explorer eta Edge, dira.
  • Amazon: Estatu Batuetako merkataritza elektronikoko eta interneteko konputazio-zerbitzuetako konpainia bat da, maila guztietan lan egiten duena. Egoitza Seattlen du, Washingtonen. Leloa: from A to Z (euskerara itzulia: A-tik Z-ra). Internet bidez ondasunak saltzen dituen lehen konpainia handienetako bat da. Amazonek Alexa Internet, a9.com, Shop bop, Internet Movie Database (IMDb), Zappos.com, DPreview.com eta Twitch ere baditu; Irlandan, Kanadan, Australian, Alemanian, Austrian, Frantzian, Txinan, Japonen, Italian, Espainian, Herbehereetan, Brasilen, Indian eta Mexikon, produktuak eskaini ahal izateko.
  • Tencent: Tencent Holdings Limited, Tencent izenez ere ezaguna, Txinan dagoen enpresa teknologiko multinazional bat da. Empresa honetan lan egiten duten langileekInterneteko produktuak eta zerbitzuak hornitzen dituzte, gainera, adimen artifiziala garatzen dute enpresa honetan. Bestalde Txinan publizitate-zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina txinan bakarrik. Bere egoitza Tencent Seafront Towers da eta Shenzenen dago. Gainera munduko bideo-jokoen enpresarik handienetako bat da,  Tencent QQ eta WeChat dira balio gehien duten filialak. Eskaintzen dituztenen zerbitzuak hurrengo hauek dira: sare sozialak, webguneen atariak, merkataritza elektronikoa (e-commerce), bideojokoen garapena eta banaketa eta berehalako mezularitzako zerbitzuak, Tencent QQ eta WeChat izenez ezagutzen direnak. Gainera, zerbituak eskaintzen dituen Interneteko atari handiena da,  baita Txinako Daix markarik handiena ere.
  • Berkshire Hathaway: Berkshire Hathaway estatubatuar jatorriko sozietate multinazional bat  da, hainbat enpresa-talderen akzioen jabe osoa edo partziala duena, eta horiek pixkanaka erosi ditu. 1962an, Warren Buffett Berkshire Hathawayren akzioak erosten hasi zen, enpresaren helbidea aldatzeko adina erosi zituen eta laster kontrolatu zuen konpainia osa. Hasieran, Buffettek ehungintzan zuen negozioaren erdigunea, baina 1967an beste merkatu batzuetan hasi zen: aseguruen merkatuan, berraseguruen merkatuan eta bestelako inbertsioen industriara hedatu zen, beste hainbat arlotan inbertituz. Berkshire aseguruen industrian sartu zen National Inindemnización ity Company erosi zuenean hainbat urte ehungintza negozioaren erdigunea izan arren 1985ean, konpainiaren ehungintzako azken eragiketak izan ziren. Berkshire Hathaway nabarmen zabaldu da, bitxigintzako salmentatik adreilugintzaraino, eta Warren Buffett du zuzendari exekutibo, haibat enpresetan akzioak dituenez ia sektote guztietan aurkitu daiteke multinazional hau.
  • Taiwan Semiconductor 1987an sortu zen, TSMC erdieroaleak soilik fabrikatzen dituen munduko lehen enpresa. Erdieroaleak ez ezik, eguzki-energiarekin lotutako argiztapena eta industriak ere ikertzen aritu da konpainia hau. Taiwango Burtsan eta New Yorkeko Burtsan kotizatzen du. Administrazio-kontseiluaren buru Morris Son De Chamberlei da, aldi berean zuzendari exekutiboaren kargua betetzen du beste karguaekin batera. Bigarrena administrazio-kontseilaria F.C. Tsend da, eta empresa honetako presidentea Rick Tsai da. TSMCren kapitalizazioak 2010eko abenduan jo zuen goia merkatuan, 63 400 milioi dolarreko baliora iritsi zen. 2011n, konpainiak ikerketa eta garapeneko gastua ia % 39 handitzeko asmoa zuen.
  • Alphabet: Estatu Batuetako enpresa multinazionala da, eta Google du filial nagusia. Interneta, softwara, kontsumo-elektronika, gailu elektronikoak eta beste teknologia batzuekin lotutako produktuak eta zerbitzuak garatzen ditu bere instalazioetan. Aldi berean, beste zenbait sektoreetan parte hartzen du: bioteknologian, osasun arloko zientzian, telekomunikazioan eta domotikan, besteak beste. Google beti izan da ezaguna bere langileei ongi ondaintzeagatik. Soldatak 70.000-200.000 dolarren tartean daude, eta ingeniariak dira ordainketarik onenak jasotzen dituztenak.
  • Facebook: Kaliforniako Menlo Parken egoitza den online sare eta hedabide sozialen zerbitzuenetariko bat da, beste hainbaten artean. 2004ko otsailaren 4an, Mark Zuckerbergek bere webgunea sortu zuen, Harvard Unibertsitateko beste ikasle eta gelakide batzuekin batera, Eduardo Saverin, Andrew McCollum, Dustin Moskovitz eta Chris Hughes. Beste zerbitzu informatiko eta sare sozial batzuk barne hartzen ditu. Gaztelaniaz eskuragarri dago 2011ko azaroaren 11tik aurrera. 2006tik aurreta gutxienez 13 urte dituela esaten duen pertsona bati 13 urte ez izan arren  Facebookeko erabiltzaile erregistratua izateko aukera ematen zaio. ( Tokiaren arabera baldintzak egon daitezke, legeen arabera). 2012ko otsailean, salmentarako eskaintza publiko baten bidez atera zen burtsara, hau oso arrakastatsua izan zen, 104 mila milioi dolarreko baloraziora iritsiz, kotizatzen hasi den enpresa batentzat histoarian datu hauek lortu dituen lehena. Hiru hilabete geroago akzioak publikoaren eskuragarri zeuden.

Aberastasunares banaketa Europan Gini erabiliz.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian dagoen aberastasunaren banaketa aztertzeko gini indizea erabiliko dugu, hurrengo grafikoan Espainian gini indizea Europako beste herrialdeekin alderatuz txikienetariko bat da. Grezia Europako banaketa txikiena duen herrialdea da aberastasunaren arloan, Europako iparraldean dauden herrialdeetanbanaketa handiagoa dago haien errentengatik eta beste herrialdekin alderatuz, herrialde hauen errentak txikiagoak direlako ;per capita BPGmItalian 27.810€ da eta aldiz,Norvegian 59.180€.


Grafikoan ikusten den moduan, Suezian desberdintasun handia dago aberastasunez hitz egiten denean, baina Suediako birbanaketa-ereduak errenta berdintasunez banatzea errazten du, eta munduko txikienetako bat da. Grafikoak kontrakoa esan arren, antzeko zerbait gertatzen da Europako beste herrialde eskandinaviarrekin.

Espainiako aberastasun-desberdintasunari buruzko datuei dagokionez, Espainiako etxebizitzei balio handiagoaematen zaie beste europar herrialdeekin alderatuz, eta Espainiako familien ehuneko handi batek etxebizitza baitu.

Espainian aberastasunaren desberdintasun txikia egoteko beste arrazoi bat herentzia bat jasotzean zerga-karga handia dagoela da. Kontuan izan behar da ikerketak, gure iturriak oso fidagarriak izan arren, ez direla egia absolutuak, desberdintasun-adierazleak definitzeko moduaren araberakoak direlako eta hauen erabilera desberdina izan daiteke.

Aberastasunaren ondorioak

Munduak aurrerapauso handiak eman ditu pobrezia murrizteko: azken hogeita hamar urteotan, 1.000 mila milioi pertsona baino gehiago atera dira muturreko pobreziatik. Hala ere, gizateriaren erdi pobreenari dagokion diru-sarreren kuota ia ez da aldatu epe horretan, 1990etik mundu mailako ekoizpen ekonomikoa hirukoiztu baino gehiago egin den arren. Desberdintasunek aurrerapen ekonomikoa ahuldu egiten dute, eta, aldi berean, sortzen diren desberdintasun sozialak areagotzen ditu.

Bai herrialde barruan, bai herrialdeen artean ere, diru-sarreren, kokapen geografikoaren, generoaren, adinaren, jatorri etnikoaren, ezintasunaren, sexu-joeraren, klase sozialaren eta erlijioaren ondoriozko desberdintasunek, aukerak eta emaitzak zehazten jarraitzen dute. Munduko leku batzuetan, desberdintasun horiek gero eta nabarmenagoak dira. Bien bitartean, hutsuneak sortzen ari dira beste arlo batzuetan, hala nola, mugikorretarako eta sareko teknologietarako sarbidean.

Azken hogeita hamar urteotan desberdintasuna handitu bada ere herrialde askotan, beste batzuetan gutxitu egin da. Latinoamerikan eta Kariben altua izaten jarraitzen du, dezente jaitsi den arren. Industria-ekonomia aurreratu askotan, desberdintasuna apur bat handitu zen, nahiz eta dagoeneko nahiko baxua izan. Europako Ekialdeko hainbat herrialdek desberdintasunen gorakada izugarria izan zuten trantsizio politikoan. Aldeak gutxitu egin dira Ekialde Hurbileko zenbait tokitan, baina handitu egin dira talde batzuetan.

Afrikan eta Asian joerak nahastuagoak izan dira: antzekotasun gehiago daude goraka ari diren ekonomien edo lurrik gabeko garapen bidean dauden herrialdeen artean, eta landa edo hiriguneen artean, eskualdeen barruan baino. Oro har, munduko biztanleriaren bi heren baino gehiago diru-sarreren eta aberastasunaren desberdintasun handiagoaren menpe daude, eta horrek garapen jasangarrirako aukerak nabarmen ahultzen ditu.

Erreferentzia bibliografikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.popcoin.es/magazine/noticia/reparto-riqueza-mundial

https://economipedia.com/definiciones/riqueza.html

https://ahorrainvierte.com/la-riqueza-global-la-riqueza-en-espana-y-tu-riqueza/

https://economipedia.com/ranking/empresas-mas-grandes-del-mundo-2021.html

https://datosmacro.expansion.com/pib/portugal

https://es.wikipedia.org/wiki/Apple

https://es.wikipedia.org/wiki/Microsoft