iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Labraza
Labraza - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Labraza

Koordenatuak: 42°34′N 2°25′W / 42.57°N 2.42°W / 42.57; -2.42
Wikipedia, Entziklopedia askea
Labraza
 Euskal Herria
Labrazaren ikuspegia
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaOion
Geografia
Koordenatuak42°34′N 2°25′W / 42.57°N 2.42°W / 42.57; -2.42
Garaiera670 m

Labraza Arabako hegoaldeko herri eta kontzeju bat da, Oion udalerrikoa. Hiribildu harresiduna da. Oiondik gertu dago, Nafarroa Garaiarekiko mugan.

Erdi Aroko herria da. Antso VII.a Nafarroakoak forua eman zion 1196. urtean eta San Cristobal de Labraza izena jaso zuen. Gaztelu bati buruzko dokumentazioa dago, tartean tenenteen izenak, nahiz eta gaur egun gazteluaren arrastorik ia ez dagoen. Egungo herrigunean geratzen dira hormatal eta dorrearen aztarnak bakarrik, Goiko Plazan, etxez inguratuta. Antza, gazteluaren inguruan eraiki zen herria.

1461ean, Guardiarekin batera, Gaztelako Erresuman sartu zen. 1501eko abuztuaren 14an Arabako Ermandadean sartu zen.

Gaur egun, 1977ko martxoaz geroztik Labraza eta Gorrebusto udalerriak Oiongo udalerrian sartu zituzten, eta kontzeju bihurtu.

1996ko martxoaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Labrazako eremu arkeologikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian sartu zuen, monumentu multzo kategorian sailkatutako kultura ondasun gisa.

2008ko ekainaren 13an Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.

Labrazako biztanleria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Done Mikel elizako klaustroa.
  • Done Mikel eliza, XV. - XVI. mendeetakoa.
  • Errukiaren Ama Birjinaren baseliza.
  • Mairuaren Iturria.
Labrazako harresiak.
  • Harresiak. Labraza harresiz inguratutako hiribildua da, gaztelu baten inguruan zegoena, gaur egun harresiaren aztarnak daude erdi aldean. Harresiak pixkanaka babeserako elementuak galduz joan da, baina hala ere oraindik badaude zenbait dorre eta hormatal. Hormaren alde bietara harearrizko pilare lodiak daude, hauek material pobreagoekin bete ziren arren. Hasierako baoetatik gaur egun dorreen saeterak eta komunikazio baoak baino ez dira kontserbatzen, horietako asko itxita daudelarik. Hegoaldeko dorrean itsatsitako matakana ere kontserbatzen da eta elementurik interesgarriena da. Beste dorreetatik oso nabaritua dago, besteengandik oso urrun dagoelako eta lau aldeetatik itxita dagoelako. Hiribilduko etxeak harresiaren barru aldeko hormataletara itsatsiz joan dira, eta hego zein ekialdeko aldeetan, etxeetarako sarrera harresitik edo barruko kaleetatik egin daiteke. Labraza Euskal Herrian dagoen hiribildu-gotorleku txikiena da. Harresien izaera arkaikoak, hormetan dituen Erdi Aroko aztarnekin eta itsatsitako etxeek jasan duten garapenagatik, hiribildu hau Araban muino gainean altxatutako hiribildurik esanguratsuena bihurtzen du.

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia

Herriko festak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Errege Magoen kabalkada: urtarrilaren 5ean.
  • San Anton bezperako sua: urtarrilean, San Anton egunaren bezperan. Ordu arte izandako gaitz guztiak atzean utzi eta suaren alboan purifikatzea da ekitaldiaren asmoa. Sua amaitzean, patatak, hirugiharrak, txorizoak eta bestelako jakiak erretzen dituzte txingarretan. Gero, jan egiten dituzte, ardoarekin lagunduta. Badirudi ohituraren jatorria Erdi Aroko izurrietan dagoela. 1970eko hamarkadan ohitura pixkanaka galdu zen, jende asko hirietara bizitzera joan zelako; baina 1996tik aurrera tradizioa berreskuratu zuten, Antso VII.a Nafarroakoak emandako foruaren urteurrena ospatu zuten urtean, hain zuzen.[1]
  • San Fausto erromeria, Bujandara igoera: maiatzean.
  • Ama Birjinaren jaiak: abuztuan.
  • Done Mikel, Labrazako zaindaria: irailean.

Labrazar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Penak erre dituzte Labrazan» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba