iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/LP
LP - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

LP

Wikipedia, Entziklopedia askea
R.E.M. rock taldearen binilozko diskoa.

LP disko bat (ingelesezko Long playtik datorren sigla) edo iraupen luzeko disko bat tamaina handiko binilozko disko bat da, 12 hatzbetekoa (30,5 zentimetro), non, formatu analogikoan, gehienez ere 20 eta 25 minutu erregistra daitezkeen alde bakoitzetik. LPek hamar eta hamabi kantu artean izaten dituzte, kantuen iraupenaren arabera. Ohi 33 eta 1/3 erreboluzio minutuko abiaduran grabatuak daude, 16 RPM eta 45 RPMkoak ere badauden arren.

Iraupen luzeko lehen diskoak 1948 inguruan grabatu ziren. Disko mota hau musika grabatua argitaratzeko modu nagusia izan zen 1950eko hamarkada, 1960ko hamarkada, 1970eko hamarkada eta 1980ko hamarkadan zehar.

1980ko hamarkadaren erdialde ingurutik, LPak protagonismoa galtzen hasi ziren disko konpaktuen mesedetan, txikiagoak eta erresistenteagoak zirena. 2000ko hamarkadaren erdialde ingurua amaitzean bildumagile eta audiofiloentzat oso kotizatuak izan diren arren.

DJren batzuk binilozko diskoak goragokotzat hartzen dituzte, eta formatu hau erabiltzen dute euren nahasketak egiteko singlek baino erresistentzia handiagoa dutelako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]