iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Khmer_Errepublika
Khmer Errepublika - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Khmer Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khmer Errepublika
Ereserkia: Anthem of the Khmer Republic (en) Itzuli

Kanbodiako bandera

Royal Coat of Arms of Cambodia (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaPhnom Penh
11°34′10″N 104°55′16″E
Azalera181.035 km²
KontinenteaAsia
MugakideakIpar Vietnam, Hego Vietnam, Laosko Erresuma eta Thailandia
Administrazioa
Gobernu-sistemapresidentzialismo eta super-presidential republic (en) Itzuli
Cheng Heng (en) Itzuli
Lon Nol (en) Itzuli
Saukam Khoy (en) Itzuli
Sak Sutsakhan (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of the Khmer Republic (en) Itzuli
Zeren kide
Demografia
Biztanleria7.500.000
Dentsitatea41,43 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
MonetaKanbodiar bigarren riel ()
Historia
Sorrera data: 1970eko urriaren 9a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+855

Khmer Errepublika (khmereraz: សាធារណរដ្ឋខ្មែរSathéaranakrâth Khmer Kanputxeako historiako etapa bat izan zen, Lon Nol jeneralak Norodom Sihanouk printzea buru zuen gobernua Kanbodiako Erresumako lehen ministro kargutik kendu zuenean hasi zena. Lon Nol jeneralak Khmer Errepublika (frantsesez: République khmère) deitu zion forma politiko berriaren estatuburu gisa aurkeztu zuen bere burua. Estatu berri hau Estatu Batuen eta Hego Vietnamen alde lerrokatu zen Ipar Vietnamen eta Vietcongekoen aurka, bere lurraldea laga zuen AEBetako base militarretarako helburu horrekin eta Pol Potek zuzendutako Khmer Gorrien gerrillei aurre egin zien. Vietnamgo Gerran Estatu Batuetako boterearen gainbeherak eta Parisko Bake Akordioek Lon Nolen gobernua ahuldu zuen, honen Estatua 1975eko apirilaren 17an erori zelarik khmer gorrien garaipenarekin. Hauek Kanputxea Demokratikoa sortu zuten. Lon Nolek Norodom Sihanouk printzeari emandako estatu-kolpea da Kanputxea Vietnamgo Gerran zuzenean sartzeko arrazoi nagusia. Garai hartan, Ameriketako Estatu Batuek, Richard Nixon presidentearen baimenarekin, bonbardaketa programa gogor bat aurreratu zuten herrialdearen ipar-ekialdean, biktima zibil ugari eragin zituena eta khmer gorrien gerrillak indartzea besterik egin ez zuena. Estatubatuarrek Lon Nol 1975eko apirilaren hasieran ebakuatu zuten, eta 1985ean hil zen Kalifornian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Kanbodia
Artikulu hau Kanbodiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.