iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Karlos_II.a_Austriakoa
Karlos II.a Austriakoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Karlos II.a Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos II.a Austriakoa

Bizitza
JaiotzaViena1540ko ekainaren 3a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHabsburgotar monarkia
HeriotzaGraz1590eko uztailaren 10a (50 urte)
Hobiratze lekuaSeckau (en) Itzuli
Familia
AitaFernando I.a Habsburgokoa
AmaAna Bohemiakoa eta Hungariakoa
Ezkontidea(k)Maria Anna of Bavaria (en) Itzuli  (1571 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak

Find a Grave: 25794846 Edit the value on Wikidata

Karlos II.a Frantzisko Austriakoa (Viena, 1540ko ekainaren 3a - Graz, 1590eko uztailaren 10a) Barne Austriako (Estiria, Karniola, Karintia eta Gorizia) artxidukea izan zen.

Fernando I.a enperadorea eta Ana Bohemiakoa eta Hungariakoaren semea izan zen. Bere anaia zaharrena Maximiliano II.a enperadorea izan zen.

Kontrarreforma sustatu eta jesulagunak beren lurraldeetara gonbidatu zituen arren, azkenean kontzesioak egin zizkien protestanteei.

Lurraldeak ahalegin handiena egin zuen Otomandar Inperioaren aurkako gerran, eta Karlosek Karlovac gotorlekua eraikiarazi zuen Kroazian.

Arte eta zientzien ongile izan zen, eta Orlando di Lasso eta Lodovico Zacconi babestu zituen. 1573an Akademisches Gymnasium sortu zuen Grazen, eta 1585ean Grazeko Unibertsitatea. Lipizzan zaldi ukuilu bat ere sortu zuen Lipican.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]