Karl Marx
Karl Heinrich Marx[1] (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a) alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Gaur egungo Alemaniako Treverisen jaioa, Marxek zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen unibertsitatean, eta Jenny von Westphalenekin ezkondu zen 1843an. Bere argitalpen politikoen eraginez, Marx estaturik gabe gelditu zen eta Londresen bere emaztearekin eta seme-alabekin erbesteratu zen hamarkada batzuetan.[2] Bertan bere pentsamendua garatzen jarraitu zuen Friedrich Engels pentsalari alemaniarrarekin lankidetzan, eta bere idatziak argitaratzen jarraitu zuen British Museumeko irakurketa gelan lan eginaz.[3] Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan, marxismoa izeneko teoria garatuz. Hainbat herrialdetako erregimen politiko bere ideologian oinarrituta eratu ziren.
Marxen lan ezagunena 1867ko Kapitala (Das Kapital) liburua izan zen. Halaber, Friedrich Engelsekin batera 1848an argitaratutako Alderdi Komunistaren Manifestua lanaren egilea ere izan zen.[4] Lan horretan komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan. Marxek gizarteari, ekonomiari eta politikari buruzko teoria kritikoek, kolektiboki "marxismo" bezala ulertuta, gizartea klase-borrokaren bidez garatzen dela diote. Ekoizpen modu kapitalistan, klase menperatzaileek (burgesia izenaz ezaguna) produkzio baliabideak kontrolatzen dituzte, eta langile klaseek (proletalgoak) bitarteko horietan jarduten dute beraien lan indarra emanaz soldataren truke.[5] Horren garapenerako bere teoria nagusia asmatu zuen, materialismo historikoa hain zuzen, historia ekoizpen-modu zenbaiten bilakaera besterik ez zela azalduz, klase-borrokaz irauliak eta azkenean komunismoa ekarriko zutenak.[6] Lan horretan gainbalioaren ideia ere plazaratu zuen. Marxentzat, kapitalismoaren pean dauden klase antagonismoak, neurri batean bere ezegonkortasunagatik eta krisiak jotako izaeragatik,[7] langile klasearen kontzientziaren garapena garatuko zuten, botere politikoa konkistatuz eta azkenean klaserik gabeko gizarte komunista eratuz, hain zuen ere, ekoizleen elkarte askea.[8]
Marx gizakiaren historiako eragilerik garrantzitsuenetako bat bezala izan da hartua, bere lana goraipatua zein kritikatua izanik.[9] Ekonomian egindako ekarpena oinarrizkoa izan da lanaren eta kapitalaren arteko egungo ulermenean, eta ondorengo pentsamendu ekonomikoetan.[10][11][12] Mundu osoko intelektual, sindikatu, artista eta alderdi politiko askorengan eragina izan du Marxen obrak, eta hainbatek bere ideiak aldatu edo egokitu egin dituzte. Ohikoa da Marx aipatzea gizarte zientzia modernoen arkitekto nagusietako bat bezala.[13][14]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta lehen hezkuntza: 1818–1836
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karl Heinrich Marx 1818ko maiatzaren 5ean jaio zen Treveris hiri zaharrean, orduan Prusiako Erresumako parte zena. Gurasoak Herschel Marx (1777–1838) eta Henriette Pressburg (1788–1863) izan ziren.[15] Marx etnikoki judua zen, baina ez erlijioz. Amaren aitona errabino herbeheretarra zen, eta bere aitaren familiako leinuak Treverisen errabinoak hornitu zituen 1723az geroztik. Bere aita Herschel izan zen leinuan hezkuntza laikoa jaso zuen lehena, eta abokatu bilakatu zen, erdi mailako klaseko diru sarrerak eroso lortuz. Halaber, familiak Moselan hainbat mahasti zituen. Semea jaio aurretik, Herschel judaismotik Prusiako eliza ebanjelikoarekin bat egitera aldatu zen,[16] eta horren eraginez Herschel izen juduaren ordez Heinrich izen alemaniarra hartu zuen.[17]
Gutxi ezagutzen da Marxen haurtzaroaz.[15] Bederatzi seme-alaben artetik hirugarrena, Moritz anaia hil zenean seme zaharrena bihurtu zen 1819an.[17] Denak 1824ko abuztuan eliza luteranoan bataiatu zituzten.[18] Marxi aitak era pribatuan irakatsi zion 1830eraino, Treveriseko lizeoan sartu zen arte, bertako zuzendaria Hugo Wyttenbach aitaren laguna zela. Wyttenbachek irakasle humanista liberal ugari enplegatu zuen, gobernu kontserbadorearen haserrea sortuz. Ondorioz, poliziak 1832an lizeoa miatu zuen, liberalismo politikoa defendatzen zuen literatura ikasleen artean banatzen zela aurkituz. Material horren banaketa ekintza lasaigarri bat zela iritzita, agintariek erreformak ezarri zituzten hainbat irakasle ordeztuz.[19]
1835eko urrian, 17 urte zituela, Bonneko Unibertsitatera joan zuen filosofia eta literatura ikastera, baina aitak zuzenbidea arlo praktikoagoa zela azpimarratu zion.[17] "Bular ahula" deitzen zitzaion izaera zuelako, Marx betebehar militarretik libre atera zen 18 urte bete zituenean. Bonneko Unibertsitatean zegoela, Olerkarien Elkartean sartu zen, poliziak kontrolatutako erradikal politikoak zituen talde baten hain zuzen. Garai berean Treveriseko Tabernetan edateko Elkartean ere sartu zen. Bertan ideia asko eztabaidatzen ziren, eta garai baten elkarteko presidente-orde ere izan zen.[20] Bestalde, Marxek zenbait gatazkatan hartu zuen parte, eta horietako batzuk larriak izan ziren, adibidez, 1836ko abuztuan dueluan aritu zenean unibertsitateko Borussian Korpseko kide baten aurka.[15] Ikasketa aldetik, hasierako garaietan kalifikazioak onak izan ziren arren, laster okerrera egin zuten eta bere aitak Berlingo Unibertsitate serio eta akademikoagora lekualdatzera behartu zuen.[19]
Hegelianismoa eta kazetaritza goiztiarra: 1836–1843
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1836ko urrian Marx Berlinera iritsi zen, unibertsitateko zuzenbide fakultatean matrikulatuz eta Mittelstrassen gela bat alokatuz.[19] Lehen seihilekoan, Marx Eduard Gansen klaseetara joan zen (Hegelen ikuspuntu aurrerakoia ordezkatzen zuen, historiaren garapen arrazionala landuz eta auzi sozialaren garrantzia azpimarratuz) eta baita Karl von Savignyren klaseetara (Zuzenbidearen Eskola Historikoa ordezkatzen zuen).[17]
Zuzenbidea ikasten zuen arren, filosofiarekin liluratuta zegoen eta biak uztartzeko modua bilatu zuen, "filosofiarik gabe ezin zela ezer lortu" sinetsita.[15] Marxi interesa piztu zitzaion hil berria zen G.W.F. Hegel filosofo alemaniarrengan, garai hartan bere ideiak Europako zirkulu filosofikoetan zabal eztabaidatzen baitziren. Hegelen ideiak aztertzen zituen ikasleen Doktoreen taldean sartu zen, eta hauen bidez Hegeliar Gazteak izenarekin ezagunak ziren pentsalari erradikalen taldean hartu zuen parte 1837an. Ludwig Feuerbach eta Bruno Bauer adituen inguruan biltzen ziren, eta bertan Marxek Adolf Rutenbergekin adiskidetasun bereziki estua garatu zuen. Marx bezala, Hegeliar Gazteak kritiko agertu ziren Hegelen suposizio metafisikoekin, baina bere metodo dialektikoa onartu egiten zuten ezarritako gizartea, politika eta erlijioa ezkerreko ikuspegitik kritikatzeko.[17] Marxen aita 1838ko maiatzean hil zen, eta ondorioz, diru sarrerak gutxitu egin zitzaizkion. Aitarengandik emozionalki hurbil zegoen, eta bere oroitzapena gorde zuen hura hil ondoren.[21]
Paris: 1843–1845
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1843an, Marx Parisko ezkerreko aldizkari erradikal bateko erredaktore bilakatu zen, Alemaniar-Frantziar Urte-liburuak (Deutsch-Französische Jahrbücher), Arnold Ruge aktibista alemaniarrak sortua Alemaniako eta Frantziako erradikalak elkartzeko.[19] Marx eta bere emaztea 1843ko urrian Parisera joan ziren bizitzera, eta hasieran Rugerekin eta emaztearekin bizi arren, Jenny alaba 1844an jaio zenean beren kabuz jarri ziren, baldintza nahiko zailetan.[15] Frantziako eta Alemaniako estatuetako idazleak erakartzeko asmoa zuten arren, aldizkarian alemaniarra ez zen idazle bakarra Mikhail Bakunin errusiar kolektibo anarkistako erbesteratua zen.[17] Marxek bi saiakera aurkeztu zituen aldizkarian, "Hegelen Zuzenbidearen Filosofiaren Kritikari egindako ekarpenaren sarrera"[22] eta "Juduen auziari buruz".[23] Azken honetan bere ustea aurkeztu zuen proletalgoa indar iraultzailea zela azalduz, eta horrek komunismoarekin lotzera eraman zuen.[17] Ale bakarra argitaratu zen eta nahiko arrakastatsua gertatu zen, neurri handi batean Heinrich Heinek Bavariako Ludwig erregeari egindako oda satirikoak sartzeagatik. Alemaniar estatuak debekatu egin zuen, inportatutako kopiak bahituz (Rugek ale gehiago argitaratzeko dirua ukatu zuen, eta Marxekin izandako adiskidetasuna hautsi zen).[15]
Aldizkariaren amaieraren ondoren, Marx zentsuratu gabeko aldizkari alemaniar erradikal bakarrean idazten hasi zen, “Aurrera!”n. Parisen kokatuta, aldizkariak Justuen Liga-rekin lotura zuen, langile eta artisauen elkarte sozialista utopikoa eta sekretuarekin. Marx haien bilera batzuetara joan arren, ez zen elkartean sartu.[24] “Aurrera!”n, Marxek materialismo dialektikoaren ideia hegeliar eta feuerbachiarretan oinarritutako sozialismoaren inguruko iritziak finkatu zituen. Aldi berean, Europan jarduten zuten liberalak eta beste sozialistak kritikatu zituen.[24]
1844ko abuztuan, Marxek Friedrich Engels sozialista alemaniarra ezagutu zuen, eta bizitza osorako adiskidetasuna hasi zen.[19] Engelsek argitaratu berri zuen Langile klasearen baldintzak 1844an Ingalaterran erakutsi zion,[25] Marx konbentzituz langile klasea historiako azken iraultzaren eragile eta tresna izango zela.[26][27] Laster, Marxek eta Engelsek Bruno Bauer lagun ohiaren ideia filosofikoen kritika egiteari ekin zioten. Lan hau 1845ean argitaratu zen Familia Santua izenarekin.[28]
Parisen bizi izan zen garaian, Marxek ekonomia politikoari buruzko ikasketa intentsiboa egin zuen, hala nola Adam Smith, David Ricardo, James Mill, etab.[29] Eta baita sozialista frantziarrak, batez ere Claude Henri Saint-Simongoa eta Charles Fourier,[30] eta Frantziako historia. Ekonomia politikoaren ikasketa bizitza osoan zehar egiten jarraituko zuen,[31] eta bere lan ekonomiko nagusia horren emaitza izan zen, Kapitala izeneko hiru liburukiko seriea.[32] Marxismoa hiru eraginetan oinarritzen da hein handi batean: Hegelen dialektika, frantses sozialismo utopikoa eta ekonomia ingelesa. Hegelen dialektikari buruz egin zuen lehen azterketarekin batera, Parisen egin zuen prestakuntzak "marxismoaren" osagai nagusi guztiak jadanik 1844ko udazkenean bazituela esan nahi zuen.[30] Marx etengabe urruntzen ari zen ekonomia politikoari buruzko ikerketatik. Eta orduko eguneroko ohiko eskaerez gain, egunkari erradikal bat editatu zuen eta alderdi politiko baten ahalegina antolatu eta zuzentzen aritu zen, hiritarren altxamendu iraultzaileekin bat eginez. Dena den, Marx bere ikasketa ekonomikoetara itzuli zen beti, "kapitalismoaren barne funtzionamendua ulertu" nahi zuelako.[29]
Brusela: 1845–1848
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian ezin jarraituz eta Alemaniara itzuli ezinik, Marxek Bruselara emigratzea erabaki zuen 1845eko otsailean. Hala ere, Belgikan geratzeko politika garaikidearen gaian ezer ez argitaratzeko konpromisoa hartu behar izan zuen.[24] Bruselan, Marx Europa osoko beste erbesteratutako sozialistekin lotu zen, hala nola Moses Hess, Karl Heinzen eta Joseph Weydemeyer. 1845eko apirilean, Engels Alemaniatik Bruselara joan zen, Marxekin eta gero eta kide gehiago zuen Justuen Ligakoekin elkartzera.[33]
1845eko uztailaren erdialdean, Marxek eta Engelsek Brusela utzi zuten Ingalaterrara joateko, britainiar langile klaseko mugimendua zen kartismoaren buruzagiekin elkartzeko. Marxek Ingalaterrara egin zuen lehen bidaia izanik, Engels gidari ezin hobea bilakatu zen, jada bi urte emanak baitzituen Manchesterren bizitzen, 1842tik 1844ra.[34] Engelsek ingelesa ezagutzeaz gain, harreman estua garatua zuen lider kartista askorekin, izan ere egunkari ingeles kartista eta sozialista askotan ari zen erreportari gisa.[29] Marxek bidaian zehar aukera bat ere aztertu zuen, hots, Londres eta Manchesterreko hainbat liburutegitan ikasteko zeuden baliabide ekonomikoak.[24]
Engelsekin lankidetzan, Marxek materialismo historikoaren kontzeptuaren tratamendu onena bezala ikusten den liburu bat idazteari ekin zion, Ideologia alemaniarra.[35] Lan honekin Marxek Ludwig Feuerbach, Bruno Bauer, Max Stirner eta gainerako Hegeliar Gazteko kideekin hautsi egin zuen. Halaber, Karl Grunekin eta beste "benetako sozialistekin" ere hautsi egin zuen, beraien filosofiak oraindik "idealismoan" oinarritzen zirelako neurri batean. Ideologia alemaniarrean Marxek eta Engelsek beraien filosofia azkeneraino osatu zuten, non historiako indar motor bakarra soilik materialismoan oinarrituta zegoela zioen. Ideologia alemaniarra umorezko forma satirikoan idatzita dago, baina hala eta guztiz ez zuen lana zentsuratik salbatu. Bere hasierako beste hainbat idazlan bezala, Ideologia alemaniarra ez zen Marxen bizitzan argitaratuko, 1932an baizik.[36][37][24]
Ideologia alemaniarra osatu ondoren, Marxek "materialismo zientifikoko" filosofiaren ikuspegitik funtzionatzen zuen "mugimendu proletario iraultzaile" baten "teoria eta taktiken" inguruan lan egitera jo zuen. Lan honek sozialista utopikoen eta Marxen filosofia sozialista zientifikoaren arteko bereizketa egin nahi zuen.[38] Utopikoek uste zutenez, jendea mugimendu sozialistan sartzeko pertsona bat aldi berean konbentzitu behar zela, pertsona batek sinesmen desberdinak har ditzan konbentzitu behar zen moduan. Marxek ordea uste zuen jendeak gehienetan bere ekonomiaren arabera jokatzen zuela, eta interesak klase osoari (kasu honetan langile klaseari) erakargarri eginez, horren masa zabala mobilizatuz modurik onena zela iraultza egiteko eta gizartea aldatzeko. Hori zen planifikatzen ari zen liburu berriaren asmoa, baina eskuizkribua gobernuko zentsoreen gainetik pasatzeko liburuari Filosofiaren urritasuna izenburua jarri zion,[39] eta Frantziako Pierre-Joseph Proudhon sozialista anarkistaren "filosofia burges txikiari" erantzun gisa agertu zen.[40]
Ba al dakizu zer dagoen sarean agertzen zaizkizun berri, iragarki, bideo eta abarren atzean? Zuk erabakitzen duzu zer ikusi sarean edo beste inork egiten al du?
1847. urtearen amaieran, Marx eta Engels beren lanik ospetsuena izango zena idazten hasi ziren, Liga Komunistarentzako ekintza programa alegia. Elkarrekin idatzia 1847ko abendutik 1848ko urtarrilera bitartean, Manifestu Komunista 1848ko otsailean argitaratu zen lehen aldiz,[41] eta Liga Komunista berriaren usteak plazaratu zituen. Jada ez zen gizarte sekretua, Liga Komunistaren helburuak eta asmoak argi utzi nahi zizkion publiko orokorrari, bere asmoak ezkutatu beharrean Justuen Ligak egiten zuen bezala. Liburuxkaren hasierako lerroek marxismoaren oinarri nagusiak zehazten zuten: "Orain arteko gizartearen historia klase-borroken historia da."[42][43] Marxek burgesiaren (klase kapitalista aberatsa) eta proletalgoaren (langile klase industriala) arteko interesen liskarretan sortzen ari ziren antagonismoak aztertzen ditu. Honen harira, Manifestuak azaltzen eta argudiatzen du zergatik jokatzen duen Liga Komunistak, garai hartako beste alderdi politiko eta talde sozialista eta liberalen aldean, proletalgoaren interesen alde, gizarte kapitalista botatzeko eta sozialismoarekin ordezkatzeko.[40]
Urte hartan beranduago, Europak 1848ko Iraultzak izenarekin ezagutzen ziren protestak, matxinadak eta maiz gertatu ziren gorabehera bortitzak bizi izan zituen. Frantzian, iraultzak monarkia bota eta Bigarren Errepublika ezarri zuen. Marxek jarduera horren alde egin zuen, eta zuela gutxi aitaren herentzia handia jasoa zuenez, 6.000 franko inguru,[44][45] ustez heren bat erabili zuen ekintza iraultzailea planifikatzen ari ziren langile belgikarrak armatzeko. Salaketa horien egiazkotasuna eztabaidatua den arren,[44] Belgikako Justizia Ministerioak Marxi ekintza leporatu zion, ondoren atxilotzeko. Frantziara ihes egitera behartu zuten, boterea zuen gobernu errepublikano berriarekin seguruago egongo zelakoan.[46]
Kolonia: 1848–1849
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldi baterako Parisen finkatuta, Marxek Komunisten Ligako exekutibaren egoitza hirira eraman zuen, eta "Alemaniako Langileen Elkartea" sortu zuen bertan bizi ziren hainbat sozialista alemanekin.[19] Iraultza Alemaniara hedatzen ikusteko gogoz, 1848an Marx Koloniara itzuli ondoren Alemaniako Alderdi Komunistaren Eskariak izenburuko panfletoa argitaratzen hasi zen.[47] Bertan, Manifestu Komunistaren hamar puntuetatik lau soilik defendatzen zituen, uste baitzuen garai hartan Alemanian burgesiak monarkia feudala eta aristokrazia bota egin behar zituela, proletalgoak burgesia bota ahal izan baino lehen.[24] Ekainaren 1ean, Marx egunkari bat argitaratzen hasi zen, Neue Rheinische Zeitung izenekoa, aitarengandik jaso berri zuen herentziaren bidez finantzatzen lagundu zuena. Gertaeren interpretazio marxistarekin Europa osoko albisteak plazaratzeko diseinatuta zegoen, eta Marx idazle nagusia eta editorialeko ahots garrantzitsuena izango zen. Liga Komunistako kideek ekarpenak egin zituzten arren, Friedrich Engelsen arabera "Marxen diktadura soila" izaten jarraitu zuen.[48]
Londresera aldaketa eta idatzi gehiago: 1850-1860
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marx 1849ko ekainean Londresera joan zen, eta hirian bertan jarraituko zuen bizitza osoan. Liga Komunistaren egoitza nagusia ere Londresera lekualdatu zuen. Dena den, 1849-1850eko neguan Liga Komunistaren lerroetan banaketa gertatu zen, August Willichek eta Karl Schapperek zuzentzen zuten talde bat berehala altxatzeko agitatzen hasi zenean.[29] Haien ustez, Liga Komunistak altxamendua hasi eta gero, Europa osoko langile klase guztia "berez" altxatuko zela harekin bat egiteko, horrela Europa osoan iraultza sortuz. Marxek eta Engelsek protesta egin zuten Liga Komunistaren aldetik planifikatu gabeko altxamendu hori "abenturazkoa" zela esanez, eta Ligarentzat suizidioa izango zela. Izan ere, ziur zeuden Schapper / Willich taldeak gomendatutakoa bezalako matxinada, poliziek eta Europako gobernu atzerakoien indar armatuek erraz birrinduko zuketela.[29] Marxek sostengatzen zuen horrek Ligaren hondamendia ekarriko zukeela, argudiatuz gizon gutxi batzuen ahalegin eta borondatearen bidez gizartean aldaketak ez direla egun batetik bestera lortzen. Horren ordez, gizarteko baldintza ekonomikoen azterketa zientifikoaren bidez, eta gizarte garapenaren etapa desberdinak betez, ailega zitekeen iraultzara. Orduko garapen fasean, 1850 inguruan, eta 1848an altxamenduak Europan zehar porrot egin ondoren, uste zuen Ligak langile klasea bultzatu behar zuela goranzko burgesiaren elementu aurrerakoiekin bat egiteko, eskakizunen inguruko arazoetan aristokrazia feudala garaitzeko. Horretarako gobernuen erreformak behar ziren, hala nola errepublika konstituzionala askatasunez hautatzeko batzarrak, eta sufragio unibertsala. Beste modu batera esanda, langile klaseak indar burges eta demokratikoekin bat egin behar zuen, iraultza burgesaren emaitza arrakastatsua lortzeko, langile klasearen agenda eta langile klasearen iraultza azpimarratu aurretik.
Liga Komunista hondatuko zelaren beldur gogor borrokatu ondoren, Marxen iritzia nagusitu egin zen eta azkenean Willich / Schapper taldeak Liga utzi zuen. Bien bitartean, Marxek Alemaniako Langileen Hezkuntza Elkarte sozialistarekin ere lotura handia izan zuen. Elkarteak Sohon, Londreseko entretenimendu barrutiko erdialdean egiten zituen bilerak.[24][49] Erakunde horri ere kideen arteko barne borrokak eragin zion, eta horietako batzuk Marxen atzetik joan arren, beste hainbat Willich / Schapper taldeari jarraitu zioten. Barne banaketa honetako gaiak Ligaren barneko banaketan planteatutako arazo berberak ziren, baina Marxek Schapper / Willich taldearen aurkako borroka galdu egin zuen. Amaieran, 1850eko irailean Alemaniako Langileen Hezkuntza Elkartea utzi zuen.[50]
New-York Daily Tribune eta kazetaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londreseko hasierako garaian, Marxen zeregin ia guztiak jarduera iraultzaileetara konprometitu zituen, eta ondorioz bere familiak muturreko pobrezia jasan zuen.[51] Bere diru iturri nagusia Engels izan zen, aita industrial aberatsa baitzuen.[52] Prusian bere egunkariaren zuzendari bezala, eta ideologikoki lerrokatutako beste batzuen laguntzaile gisa, Marxek bere audientziarengana, langile klasearengana, iristea lortzen zuen. Londresen, egunkari bat zuzentzeko dirurik gabe, berak eta Engelsek nazioarteko kazetaritzara jo zuten. Garai batean Ingalaterra, Estatu Batuak, Prusia, Austria eta Hegoafrikako sei egunkarik argitaratzen zituzten beraien lanak.[53] Marxen irabazi nagusiak Europako korrespontsal gisa egindako lanengatik etorri ziren, 1852tik 1862ra bereziki New-York Daily Tribunetik, eta baita egunkari "burges" gehiagorako artikuluak idatziz.[54] Marxen alemanezko artikuluak Wilhelm Pieperrek itzultzen zizkion, ingelesez zuen trebetasuna egokia bilakatu zen arte.[55]
1850eko eta 1860ko hamarkadek Marx gaztearen idealismo hegeliarra, eta marxismo estrukturalarekin lotutako ideologia zientifiko helduagoa bereizten zituen muga filosofikoa markatzen zutela esan daiteke.[56][57][58] Hala ere, aditu guztiek ez dute bereizketa hori onartzen.[59] Marx eta Engelsentzat, 1848 eta 1849 arteko Iraultzetan izandako esperientzia, oso formatzailea izan zen, ekonomiaren eta progresio historikoaren teoria garatzeko ordurako. 1848ko "porroten" ondoren, bultzada iraultzailea agortuta zegoen, eta atzeraldi ekonomikorik gabe ez zen berrituko. Marx eta bere komunista kideen artean eztabaida sortu zen, eta "abenturazale" izatea egotzi zien. Iruditzen zitzaion ametsetan aritzea zela "boterearen nahia" nahikoa izan zitekeela proposatzea baldintza iraultzaileak sortzeko, errealitatean beharrezko baldintza nagusia osagai ekonomikoa zenean. [60]
Estatu Batuetako 1852ko ekonomiaren atzeraldiak, Marx eta Engelsi jarduera iraultzailearekiko baikortasuna emateko arrazoiak eman zizkien, nahiz eta ekonomia hura oraindik heldugabe ikusi iraultza kapitalistarako. Izan ere, mendebaldeko mugako lurralde irekiek ezinegon sozialaren indarrak xahutu zituzten. Gainera, Estatu Batuetan sortutako krisi ekonomikoak ez zukeen Europako nazioen ekonomia zaharretara kutsadura iraultzailea ekarriko, muga nazionalak mugatutako sistema itxiak baitziren. Bestalde, Estatu Batuetan 1857ko “Izua” deituriko krisia mundu osora zabaldu zenean, teoria eredu ekonomiko guztiak hautsi zituen, benetan lehen krisi ekonomiko globala bilakatuz.[60]
Lehen Nazioartekoa eta Kapitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teknologia intentzionala da, ez da neutroa. Norbaitek kontrolatzen al du bere garapena edo libre doan mugimendua da? Garapen teknologikoa ez da ausazkoa. Zein helbururi erantzuten dio?
Marxek New York Daily Tribunen artikuluak idazten jarraitu zuen, egunkariaren politika editoriala aurrerakoia zela ziur zegoen bitartean. Hala ere, Charles Danak 1861. urtearen amaieran aldentzean, erredakzio-batzordearen aldaketak erredakzio-politika berria ekarri zuen.[61] Tribune jada ez zen Sindikatuen garaipen osoari eskainitako egunkari abolizionista sendoa izango. Erredakzio batzorde berriak Batasunaren eta Konfederazioaren arteko berehalako bakea onartu zuen Estatu Batuetako Gerra Zibilean, Konfederazioan bere horretan utzitako esklabotza zela eta. Marx ez zegoen oso ados jarrera politiko berri honekin, eta 1863an Tribuneko idazle gisa erretiratzera behartu zuten.[29]
1864an, Marx Langileen Nazioarteko Elkartean sartu zen, eta Kontseilu Nagusirako hautatu zuten.[62] Erakunde horretan, Mikhail Bakunin anarkistaren aurkako gatazkan hartu zuen parte.[63] Marxek irabazi zuen arren, 1872an Kontseilu Nagusiaren egoitza Londresetik New Yorkera transferitzeak, Marxek onartutakoa, Elkartearen gainbehera ekarri zuen.[64]
Langileen iraultzen eta mugimenduen etengabeko porrotak zein frustrazioen eraginez, Marx kapitalismoa ulertzen ahalegindu zen. Denbora asko eman zuen British Museumeko irakurketa gelan, ekonomialari politikoen lanak eta datu ekonomikoak aztertzen eta hausnartzen.[7] 1857rako, Marxek 800 orrialde baino gehiagoko oharrak eta saiakera laburrak pilatu zituen kapitalari, lurzoruaren jabetzari, soldatapeko lanari, estatuari eta kanpo merkataritzari zein munduko merkatuari buruz, nahiz eta lan hori 1939an arte ez zen inprimaturik agertu Ekonomia Politikoaren Kritikaren Zirriborroak izenburupean.[65][66]
1859an, Ekonomia Politikoaren Kritikaren Ekarpena argitaratu zuen, bere funtsezko lehen lan ekonomikoa.[67] Lan hau bere hiru liburukiko Kapitalaren aurrerapen bezala baino ez zuen pentsatu, geroago argitaratzeko asmoarekin. Ekarpenan, David Ricardok defendatutako lanaren balioaren teoria zabaltzen du. Lana gogoz hartua izan zen, edizioa azkar agortuz.[29]
Ekonomia Politikoaren Kritikaren Ekarpenaren salmenta arrakastatsuak bultzatu zuen Marx 1860ko hamarkadaren hasieran bere bizitza osoko obra nagusia osatuko zuten hiru liburuki handien lanak amaitzera: Kapitala eta Gainbalioaren Teoriak. Bertan, ekonomia politikoaren teorikoak aztertzen zituen, bereziki Adam Smith eta David Ricardo.[63] Gainbalioaren Teoriak sarri Kapitalaren laugarren liburukia dela esan ohi da, eta orokorki pentsamendu ekonomikoaren historiari buruzko lehen tratatu integraletako bat osatzen du.[68] 1867an, Kapitalaren lehen liburukia argitaratu zen, produkzio prozesu kapitalista aztertzen zuena.[69] Hemen Marxek lanaren balioaren teoria landu zuen, Thomas Hodgskinek eragindakoa.[32] Marxek Hodgskinen "lan miresgarria" aitortu zuen Kapitalaren aldarrikapenean. Hain zuzen ere, Hodgskin aipatu zuen produkzio kapitalista modernoan gertatzen zen lanaren alienazioa aitortzen lehena izan zelako.
Ez zegoen jadanik "banakako lanaren sari naturala. Langile bakoitzak osotasunaren zati bat bakarrik ekoizten du, eta zati bakoitzak berez ez du balio edo erabilgarritasunik, ez dago langileak har dezakeen ezer eta esan: 'Hau da nire produktua, hau neuretzat gordeko dut'".[70] Kapitalaren lehen liburuki honetan, Marxek gainbalioaren eta esplotazioaren inguruko bere ikuskera azaldu zuen, azkenean irabazien tasa jaitsi eta kapitalismo industrialaren kolapsoa ekarriko zuela argudiatuz.[7] Kapitalaren errusierazko edizioaren eskaerak laster ekarri zuen 1872an liburuaren 3.000 ale errusieraz inprimatzea. 1871ko udazkenean, Kapitalaren alemanezko lehen edizio osoa agortuta zegoen, eta bigarrena argitaratu zen.
Kapitalaren II. eta III. liburukiak Marxek bere bizitza osoan lanean jarraitu zuen eskuizkribu hutsak ziren. Bi liburukiak Engelsek argitaratu zituen Marx hil ondoren.[63] Kapitalaren II. liburukia Engelsek prestatu eta argitaratu zuen 1893ko uztailean, Kapitala II: Kapitalaren Zirkulazio Prozesua izenarekin.[71] Kapitalaren III. liburukia urtebete geroago argitaratu zen, 1894ko urrian, Kapitala III: Ekoizpen Kapitalistaren Prozesua Osotasunean izenarekin.[72]
Bere bizitzako azken hamarkadan, Marxen osasunak behera egin zuen, eta bere aurreko lana ezaugarritu zuen ahalegin iraunkorra jarraitu ezinean geratu zen.[63] Politika garaikideari buruzko iruzkinak egitea lortu zuen, bereziki Alemania eta Errusiari buruz. Bere Gotha Programaren Kritikak jarraitzaile batzuen joera kontrajartzen zuen, alderdi sozialista bateratuaren interesetan.[63] Lan hau aipagarria da, baita, Marxen esaldi ospetsu batengatik: "Bakoitzak bere gaitasunaren arabera, bakoitzari bere beharraren arabera".[73]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxek eta Jenny von Westphalenek zazpi seme-alaba izan zituzten elkarrekin, baina neurri batean Londresen bizi ziren baldintza txarrengatik, hiru bakarrik heldu ziren nerabetasunera.[74] Haurrak hauek izan ziren: Jenny Caroline (1844–1883), Jenny Laura (1845-1911), Edgar (1847-1855), Henry Edward Guy (1849-1850), Jenny Eveline Frances (1851-1852), Jenny Julia Eleanor (1855-1898) eta izendatu aurretik hil zen beste bat (1857ko uztailean). Salaketak daude Marxek seme bat izan zuela ezkontzatik kanpo Helene Demuth neskamearekin.[75][24] Terrell Carver historialariaren arabera, nahiz eta 1962az geroztik Helene Demuthen seme ez-legitimoaren aita Marx izan zela aldarrikatu bada ere, "[aldarrikapen] hori ez dago ondo oinarrituta dauden material dokumentaletan.”[76]
Marxek maiz erabiltzen zituen ezizenak, askotan etxea edo pisua alokatzerakoan, itxuraz agintariei jarraipena egitea zailtzeko. Parisen zegoela, "Ramboz Jauna" erabiltzen zuen, Londresen eskutitzak "A. Williams" izenburuaz sinatzen zituen bitartean. Lagunek "Moor" esaten zioten, bere azal iluna eta ile kizkur beltza zirela eta. Seme-alabak "Nick Zaharra" eta "Charley" deitzera animatzen zituen. Goitizenak eta ezizenak ere eman zizkien bere lagunei eta senideei, eta horrela Friedrich Engelsi "Jeneral" deitzen zion, bere neskame Heleneri "Lenchen" edo "Nym", Jennychen alabari “Qui qui”, eta Laura beste alabari "Kakadou".[24]
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxek orokorrean osasun txarra izan zuen (berak "existentziaren zorigaitza" bezala deskribatu zuena),[77] eta hainbat autorek azaldu nahi izan dute hori. Werner Blumenberg biografoak Marxek 1849an izan zituen gibeleko eta behazun arazoei egotzi zien, eta azpimarratu zuen ondoren ez zela askea izan, zeraman bizimodu desegokiak areagotuta. Erasoak askotan buruko mina, begi hantura, buruko neuralgia eta min erreumatikoak sortzen zizkioten. Nerbio-nahaste larria agertu zitzaion 1877an, insomnio luzea erakarriz, Marxek narkotikoekin aurre egiten ziona. Gaixotasuna asko larriagotzen zen gehiegizko gaueko lanaren eta dieta okerraren ondorioz. Marxi asko ondutako platerak gustatzen zitzaizkion, eta baita arrain ketuak, kabiarrak, ozpinetako pepinoak, etab, "gibeleko gaixoentzat bat ere gomendagarriak ez zirenak". Halaber, ardoa eta likoreak ere gustatzen zitzaizkion, eta izugarri erretzen zuen "nahiz eta, dirurik izaten ez zuenez, normalean kalitate txarreko puruak ziren." [77]
1863. urtetik aurrera Marx asko kexatzen zen erlakiztenak maiz izaten zituelako. "Gibeleko gaixoekin oso maiz gertatzen dira, eta arrazoi berberak izan daitezke". Deserosotasunak hain ziren handiak, ezin baitzen lan egiteko eseri ere egin. Blumenberg historialariaren arabera, Marxen suminkortasuna gibeleko gaixoetan maiz aurkitzen da: "Gaixotasunak bere izaeraren ezaugarri batzuk azpimarratzen zituen". Horren ondorioz zorrotz argudiatzen zuela zioen, eta bere satira ziztatsua ez zela irainetan txikitzen, ez eta bere adierazpen zakarrak eta krudelak.[77] Oro har, Marxek bere lagun hurkoengan sinesmen itsua bazuen ere, kexatu egiten zen haiekin mesfidati eta injustuegia zelako. Bere epaiak, etsaien ingurukoenak ez ezik lagunenak, oso gogorrak izaten ziren, sentikorrak ez ziren pertsonak ere esetsiak sentiaraziz. Gutxi izan ziren berak kritikatu gabeak, eta Engels ere ez zen salbuespena izan.[78]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jenny emaztea 1881eko abenduan hil ondoren, Marxek hotzeria harrapatu zuen eta bere bizitzako azken hamabost hilabeteak nahiko osasun txarrean igaro zituen. Amaieran, Londresen zendu zen 1883ko martxoaren 14an, bronkitisaren eta pleuresiaren eraginez, 64 urte zituela eta aberrigabe.[17] Londresko senideek eta lagunek Highgate auzoko hilerrian lurperatu zuten bere gorpua 1883ko martxoan, agnostikoentzat eta ateoentzat gordetako eremuan. Bere hiletan bederatzi samindu egon ziren,[79] eta bertaratutako pertsonen artean honakoak zeuden: Friedrich Engels, Eleanor Marx, Edward Aveling, Paul Lafargue, Charles Longuet, Helene Demuth, Wilhelm Liebknecht, Gottlieb Lemke, Frederick Lessner, G Lochner, Sir Ray Lankester, Carl Schorlemmer eta Ernest Radford.[80] Egunkari garaikide batek zioen hiletan 25etik 30era senide eta lagun izan zirela.
The Graphice egunkariko kazetari batek honakoa adierazi zuen: 'Akats bitxi baten ondorioz ... bere heriotza ez zen bi egunetan jakinarazi, eta gainera Parisen gertatu zela argitaratu zen. Hurrengo egunean Parisekoa zuzendua izan zen, baina hainbat lagun eta jarraitzaile Marxen Haverstock Hill-eko etxera ailegatu zirenean ehorzketarako ordua eta lekua jakiteko, dagoeneko lur hotzean zegoen. Sekretu eta presarengatik izan ez balitz, zalantzarik gabe manifestazio herrikoi handi bat egingo zen bere hilobiaren inguruan'.[81]
Bere lagun minenetako batzuk hiletan hitz egin zuten, horien artean Wilhelm Liebknecht eta Friedrich Engels. Honen hitzaldiaren pasarte batek honela zioen: “Martxoaren 14an, arratsaldeko hirurak eta laurdenetan, munduan zegoen pentsalari handienak pentsatzeari utzi zion. Bi minutu eskas geratu zen bakarrik, eta itzuli ginenean bere besaulkian aurkitu genuen, bakean lo, betirako.”[82]
Marxek 250 liberako ondasun pertsonala utzi zuen (2019an 25.365 euroren baliokidea) hil zenean,[83] eta Engelsek bizirik zeuden Marxen bi alabei bere ondasun handiaren "zati esanguratsua" utzi zien (4,08 milioi euroko balioa).[75]
Pentsamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxen pentsamenduak pentsalari askoren eraginak erakusten ditu, besteak beste:
- Georg Wilhelm Friedrich Hegelen filosofia.[7]
- Adam Smith eta David Ricardoren ekonomia politiko klasikoa, eta baita Jean Charles Léonard de Sismondik laissez-faire ekonomiari egindako kritika eta proletalgoaren egoera prekarioaren analisia.[84]
- Frantziako pentsamendu sozialista,[85] bereziki Jean-Jacques Rousseau, Henri Saint-Simongoa, Pierre-Joseph Proudhon eta Charles Fourier-ena.[86][87]
- Hegeliar gazteak taldean zegoenean, lehen materialismo filosofiko alemaniarra, bereziki Ludwig Feuerbach eta Bruno Bauerena. Eta baita XVIII. mende amaierako materialismo frantsesa ere, Diderot, Claude Adrien Helvétius eta d'Holbach barne.[88]
- Friedrich Engelsen langile klasearen analisia,[89] eta Frantziako liberalek eta Saint-Simoniarrek, François Guizot eta Augustin Thierry, egindako klaseen deskribapen goiztiarrak ere.
- Marxen ondare judua ikuspegi moralaren eta filosofia materialistaren hezitzaile bezala identifikatu da.[90][91]
Pentsamendu sozialista eta soziologiko frantsesak inspiratu bazion ere, Marxek sozialista utopikoak kritikatu egin zituen, eskala txikiko komunitate sozialistak marjinazioarekin eta pobreziarekin lotzen zirelako, eta sistema ekonomikoa eskala handiko aldaketak soilik ekar dezakeelako.[85]
Marxek uste zuen historia eta gizartea zientifikoki aztertzeko gai zela, eta ondorioz, historiaren joerak eta gatazka sozialen emaitzak ezartzeko. Jarraitzaile batzuek ondorioztatu zuten iraultza komunista ezinbestean gertatuko zela. Hala ere, Marxek bere "Feuerbach-i buruzko tesiak" saiakera ospetsuan, hamaikagarrenean honakoa esaten zuen "Filosofoek mundua interpretatu soilik egin dute, hainbat modutan. Baina kontua, aldatzea da." Eta argi eta garbi lan egin zuen mundua aldatzeko.[40]
Filosofia eta pentsamendu soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxek beste pentsalari batzuekin izandako eztabaida, kritikaren bidez gertatu ohi zen, eta beraz "gizarte zientzietako metodo kritikoaren lehen erabiltzaile handia" deitu izan diote. Filosofia espekulatiboa kritikatu zuen, metafisika ideologiarekin parekatuz. Ikuspegi hori hartuz, funtsezko aurkikuntzak alborapen ideologikoetatik bereizten saiatu zen. Horrek filosofo garaikide askorengandik aldentzen zuen.[92]
Giza izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tocquevillek despotismo burokratikoa deskribatzen zuen, despota identifikagarririk gabea zena,[93] eta Marxek ere hautsi egin zuen tirano bakarrari buruz hitz egiten zuten pentsalari klasikoekin. Eta baita Montesquieurekin, despota bakarraren izaera eztabaidatzen zuena. Horren ordez, Marx "kapitalaren despotismoa" aztertzera abiatu zen.[94] Funtsean, Marxek suposatu zuen giza historiak gizakiaren izaera eraldatzea dakarrela, gizakiak eta objektu materialak biltzen dituela.[95] Pertsonak jakitun dira “ni” bat dutela, gaurkoa eta potentziala.[96] Marxentzat eta Hegelentzat, norberaren garapena aitorpen horretatik eratorritako barne alienazio esperientziarekin hasten da, eta gero jabetzen da benetako niak, agente subjektibo bezala, bere balizko homologoa atzeman beharreko objektu bihurtzen duela. Marxek dioenez, natura nahi den moduan moldatuz pertsonak objektua beretzat hartzen du, eta beraz, gizabanakoa guztiz gizakia izatea ahalbidetzen du. Marxentzat, giza izaera gizakiaren lanaren funtzio bezala existitzen da.[97]
Marxek aitortzen du Hegelek "lanaren izaera bereganatzen duela eta gizaki objektiboa ulertzen duela, benetakoa delako bere lanaren emaitza bezala", baina Hegelen berezko garapena "espiritualegia" eta abstraktuegia dela ezaugarritzen du. Ondorioz, Marxek Hegelen "lana" era materialean berraztertzen du, gizakiak natura eraldatzeko duen gaitasunaren testuinguruan ezarriz "lan boterea" terminoa.[98]
Lana, klase borroka eta kontzientzia faltsua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Orain arte zeuden gizarte guztien historia, klase borroken historia da.”
Karl Marx, Manifestu Komunista.
Marxek kezka berezia zuen jendeak bere lan indarrarekin zuen harremanarekin. Horri buruz asko idatzi zuen, alienazioaren arazoa garatzen zuelako.[7] Dialektikarekin bezala, Marx alienazioaren nozio hegeliar batekin hasi zen, baina ikuskera materialistagoan jarraitu zuen.[99] Kapitalismoak produkzio harreman sozialetan bitartekaritza funtzioa betetzen du (hala nola langileen artean edo langile eta kapitalisten artean), merkatuan erosi eta saltzen diren merkantzien bidez, eskulana barne.[7] Marxen arabera, norberaren lanaren jabetza uzteko aukera (mundua eraldatzeko ahalmenari uko egitea), norberaren izaeratik aldenduta egotea da, baita galera espirituala ere. Marxek galera hori ondasunen fetitxismo gisa deskribatu zuen, jendeak sortzen dituen gauzak, merkantziak, bizitza eta mugimendu propioak dituztela agertzen baitira, gizakiak eta beren jokabideak egokitu besterik egiten ez dituztenak.[100]
Lehengaien fetitxismoak Engelsek "kontzientzia faltsua" deitu zuenaren adibidea da, ideologiaren ulermenarekin lotura estua duena.[101] "Ideologia" terminoarekin, Marxek eta Engelsek historiako garai jakin batean klase jakin baten interesak islatzen dituzten ideiak adierazi nahi zituzten, baina garaikideek unibertsalak eta betierekotzat dituztenak.[102] Marx eta Engelsen iritzia ez zen soilik horrelako sinesmenak ustearen egia erdia ere ez direla, funtzio politiko garrantzitsua betetzen dutelako. Beste modu batera esanda, klase batek produkzio baliabideen gain duen kontrolak, elikagaien edo manufakturatutako produktuen ekoizpena ez ezik, ideien ekoizpena ere barne hartzen du (honek menpeko klase bateko kideek beren interesen kontrako ideiak zergatik izan ditzaketen azal dezake).[103] Analisi mota horren adibide bat Marxek erlijioaren inguruan duen ulermena da, 1843ko Hegelen “Zuzenbidearen Filosofiaren Kritikari egindako ekarpenak” lanaren hitzaurreko pasarte batean laburbiltzen duena:
Erlijiozko sufrimendua, aldi berean, benetako sufrimenduaren adierazpena da eta benetako sufrimenduaren aurkako protesta. Erlijioa zapaldutako izakiaren hasperena da, bihotz gabeko mundu baten bihotza, eta arimarik gabeko egoeraren arima. Jendearen opioa da. Erlijioa abolitzea, jendearen zoriontasun ilusio gisa, benetako zoriontasunaren eskaera da. Euren egoerari buruzko ilusioak uztera deitzea, ilusioak eskatzen dituen egoera bat uztera deitzea da.[104]
Treveriseko Eskolako goi-mailako tesian erlijioaren lehen helburu soziala elkartasunaren sustapena zela defendatzen zuen bitartean, gerora Marxek erlijioaren funtzio soziala statu quo politikoa eta ekonomikoa mantentzea zela ikusten zuen, eta desberdintasuna zaintzea.[105]
Bestalde, Marx haurren lanaren aurkari nabarmena zen,[106] eta esan zuen industria britainiarra "soilik odola xurgatuz bizi zitekeela, eta haurren odola ere bai". AEBetako kapitala "haurren odol kapitalizatuarekin" finantzatzen zela ere bazioen.[107]
Ekonomia, historia eta gizartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxek lanari buruz zituen pentsamenduak gizartearen iragana, oraina eta etorkizuna zehazteko erlazio ekonomikoari ematen zion nagusitasunarekin lotzen ziren.[108] Kapitalaren metaketak sistema soziala eratzen du. Marxen ustez, aldaketa soziala interes kontrajarrien arteko gatazkari lotua zen, atzealdean indar ekonomikoek bultzatuta.[109] Hori “gatazka teoria” izenez ezagutzen den lan multzoaren inspirazio bihurtu zen. Bere historia eredu ebolutiboan, hastapenean lan aske, emankor eta sortzailearekin hasi zela defendatzen zuen, denborarekin kapitalismoaren azpian behartua eta deshumanizatua izan zena.[7] Marxek adierazi zuen ez zela nahita egindako prozesua, inolako gizabanakoek edo estatuek ezin dutelako ekonomiaren indarren aurka jo.[110]
Gizartearen antolaketa ekoizpen-bideen menpe dago. Gauza guztiak behar dira ondasun materialak ekoizteko, hala nola lurra, baliabide naturalak eta teknologia, baina ez gizakiaren lana. Ekoizpen-harremanak jendeak ekoizpen-bitartekoak eskuratu eta erabiltzen dituen bitartean egiten dituen harreman sozialak dira.[111] Guzti horiek batera, ekoizpen modua osatzen dute, eta Marxek garai historikoak produkzio modu horien arabera bereizten zituen. Azpiegitura eta gainegitura bereizten zituen, non oinarria (edo azpiegitura) sistema ekonomikoa den, eta gainegitura sistema kulturala eta politikoa. Marxek oinarri ekonomikoaren eta gainegitura sozialaren arteko desoreka horren etena, gatazka sozialen iturri nagusitzat jo zuen.[111]
Marxek kapitalismoari egindako kritika azpimarratuz, eta hura ordezkatu beharko lukeen gizarte komunista berriari buruz eztabaidatu arren, bere kritika esplizitua zaintzen zuen iraganarekin alderatzen zuenean (esklabotza eta feudalismoa), gizarte hobetua zela ikusten baitzuen. Marxek ez zituen inoiz argi eta garbi eztabaidatu moralaren eta justiziaren inguruko gaiak, baina adituak ados daude bere lanek kontzeptu horien eztabaida inplizitua daramatela.[112]
Kapitalismoaz ikuspegi bikoitza zuen.[113] Alde batetik, XIX. mendeko sistema honen alderdi gizatasun gabeei egindako kritikarik sakonenean, adierazi zuen kapitalismoaren ezaugarriak honakoak zirela, alienazioa, esplotazioa eta behin eta berriz errepikatzen diren depresio ziklikoak, langabezia masiboa sorrarazten dutenak. Bestalde, kapitalismoa "garapenaren, hazkundearen eta progresibitatearen” eragile gisa ikusten zuen, hau da, aurrerapenaren bultzatzaile gisa. Marxek klase kapitalista historiako iraultzaileenetako bat zela zioen, ekoizpen-bideak etengabe hobetzen zituelako historiako beste edozein klasek baino gehiago, eta feudalismoa erorarazi zuelako.[114] Kapitalismoak hazkunde handia bultza dezake, kapitalistek mozkinak teknologia berrietan eta kapital ekipamenduetan berriro inbertitzeko pizgarriak dituztelako.[7]
Bere arabera, kapitalistek lan merkatuaren eta merkatuaren arteko aldea aprobetxatzen dute sor dezakeen edozein ondasunetarako. Marxek ikusi zuen arrakasta izan zuten industria guztietan, sarrera unitateko kostuak irteerako unitate prezioak baino txikiagoak zirela. Diferentziari "gainbalioa" deitu zion, eta lan soberakinean oinarritzen zela argudiatu zuen, langileak bizirik mantentzea kostatzen denaren eta ekoitz dezaketenaren arteko aldea.[36] Kapitalistak langilearen odola xurgatzen duten banpiroak direla esan arren, irabaziak lortzea "inolaz ere injustizia" ez dela zioen, eta kapitalistek ezin dutela sistemaren aurka ezer egin. Arazoa kapitalaren "minbizi zelula" da, ez jabetza edo ekipamendu moduan ulertuta, baizik eta langileen eta jabeen arteko harreman gisa, sistema ekonomikoa orokorrean hartuz.[110]
Aldi berean, Marxek azpimarratu zuen kapitalismoa ezegonkorra zela eta aldian aldiko krisiak izateko joera zuela.[37] Iradoki zuen denborarekin kapitalistek gero eta gehiago inbertituko zutela teknologia berrietan, eta gero eta gutxiago lanpostuetan. Marxek uste zuenez etekina lanari esker lortutako gainbalioaren ondorioa zela, eta ondorioztatu zuen irabazien tasa jaitsi egingo zela ekonomiaren hazkundearekin. Bere ustez, gero eta krisi larriagoak egongo ziren hazkunde eta erorketa zikloekin, eta epe luzera prozesu horrek klase kapitalista aberastu eta indartu egingo zuela, proletalgoa pobretuz.[87] Manifestu Komunistaren lehen atalean, feudalismoa, kapitalismoa eta barne-kontraesan sozialak prozesu historikoan betetzen duten papera honela deskribatzen zituen:
Ikusten dugu orduan: produkzio eta truke bitartekoak, burgesiak bere izaeraren oinarrian dituenak, gizarte feudalean sortu zirela. Baina ekoizpen eta truke bitarteko horiek garatzeko une jakin batean, gizarte feudalak ez ziren bateragarriak lehendik garatutako ekoizpen indarrekin. Lehertu egin behar izan zuten; eta lehertu ziren. Beren lekuan lehia librea areagotu zen, bertan egokitutako konstituzio sozial eta politikoa eta klase burgesaren aginte ekonomikoak eta politikoak lagunduta. Antzeko mugimendua gertatzen ari da gure begien aurrean... Gizartearen esku dauden produkzio indarrek jada ez dute jabetza burgesaren baldintzen garapena bultzatzen; aitzitik, ahaltsuegiak bihurtu dira estutzen dituzten baldintza hauetarako. Eta beraz, lokailu horiek gainditzen dituztenean, jabetza burgesaren existentzia arriskuan jartzen dute.[5]
Marxek uste zuen kapitalismoaren barruko egiturazko kontraesan horiek beren amaiera izan behar zutela, sozialismoari edo gizarte postkapitalista eta komunistari bide emanez. Industria modernoaren garapenak, beraz, bere oinen azpitik mozten du burgesiak produktuak ekoizteko eta bereganatzeko duen oinarria. Burgesiak sortzen duena, ondorioz, bere hilobia da. Halaber, bere erorketa eta proletalgoaren garaipena saihestezinak direla zioen.[115]
Nazioarteko harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxek Errusia Europako iraultzen aurkako mehatxu kontrairaultzaile nagusia zela ikusi zuen. Adibidez Krimeako Gerran, Marxek Otomandar Inperioaren, eta aliatuak ziren Britainia Handia zein Frantziaren, alde egin zuen Errusiaren aurka. Pan-eslavismoaren erabat aurka zegoen, Errusiako kanpo politikaren tresna gisa ikusten baitzuen. Polonia izan ezik, Marxek eslaviar nazioak "kontra-iraultzaile" bezala hartu zituen. Honakoa argitaratu zuten Marx eta Engelsek Neue Rheinische Zeitung aldizkarian 1849ko otsailean:[116]
Europako nazio kontra-iraultzaileenen izenean, hemen eskaintzen zaizkigun senidetasunari buruzko esaldi sentimentalak direla eta, erantzuten diegu Errusiarekiko gorrotoa dela oraindik ere alemaniarren lehen pasio iraultzaile nagusia. 1848ko iraultzaz geroztik, txekiar eta kroaziarren aurkako gorrotoa gehitu dela, eta eslaviar herriaren aurkako izua erabilita soilik, poloniarrekin eta magyarrekin batera, iraultza babestu egin dezakegula. Badakigu non biltzen diren iraultzaren etsaiak, alegia. Errusian eta Austriako eslaviar eskualdeetan, eta esaldi bikainekin herrialde hauen etorkizun demokratikorik zehaztu gabe aipatzeak, ezin gaitu eragotzi gure etsaiak etsai gisa tratatzetik. Orduan borroka izango da, "bizitza ala heriotza borroka ezin amaigabea", iraultza traizionatzen duten eslaviar horien aurka; borroka suntsitzailea eta izu errukigabea, ez Alemaniaren mesedetan, iraultzaren mesedetan baizik.[117]
Marxek eta Engelsek 1860ko eta 1870eko hamarkadetako Narodnik iraultzaileak begiko zituzten. Errusiako iraultzaileek Alexander II.a Errusiako Tsarra hil zutenean, Marxek hilketak "errusiar komunitate baten sorrera" iragartzen zuen itxaropena agertu zuen.[118] Errusia tsaristaren aurkako Poloniako matxinadak lagundu zituen.[116] 1867an Londresen egindako hitzaldi baten honakoa esan zuen:
Lehenik eta behin, Errusiako politika aldaezina da ... Bere metodoak, bere taktikak, bere maniobrak alda daitezke, baina bere politikako izar polarra -munduaren menderakuntza- izar finkoa da. Gure garaian, masa barbaroen gainean gobernatzen duen gobernu zibilizatu batek soilik atera dezake horrelako plana eta gauzatu... Europarako aukera bakarra dago. Edo asiar barbarismoa, Moskuren zuzendaritzapean, elur-jausi baten moduan lehertuko dena buruan, edo bestela Polonia berriro ezarri beharko da, horrela hogei milioi heroi jarriz bera eta Asiaren artean, arnasaldi bat lortuz birsorkuntza soziala ezartzeko.[119]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxen pentsamenduaren ondarea joera ugariren artean eztabaidatu da, eta bakoitzak bere burua Marxen interpretatzailerik zehatzena dela ikusten du. Bere obrek kapitalismoa gainditzeko konpromisoa duten erakunde politiko asko inspiratu dute. Joera horien artean daude leninismoa, marxismo-leninismoa, trotskismoa, maoismoa, luxenburgismoa eta marxismo libertarioa. Bestalde, hainbat korronte garatu dira marxismo akademikoan ere, askotan beste ikuspuntu batzuen eraginpean: marxismo estrukturalista, marxismo historikoa, marxismo fenomenologikoa, marxismo analitikoa, marxismo humanista, mendebaldeko marxismoa eta marxismo hegeliarra.[14]
Ikuspegi akademikotik, Marxen lanak soziologia modernoa jaiotzen lagundu zuen. "Susmoaren eskolaren" XIX. mendeko hiru maisutzat hartu izan dute, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freudekin batera.[120] Eta gizarte zientzia modernoko hiru arkitekto nagusietako bat, Émile Durkheim eta Max Weberrekin.[121] Beste filosofo batzuekin alderatuta, Marxek metodo zientifikoarekin askotan probatu ahal ziren teoriak eskaintzen zituen.[7]
Oroitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko maiatzean, bere jaiotzaren berrehungarren urteurrena gogoratzeko, Wu Weishan eskultore txinatar ospetsuak egindako eta Txinako gobernuak emandako 4,5 m-ko estatua aurkeztu zuten Treveris jaioterrian.[122] Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak Marxen memoria defendatu zuen, esanez gaur egun Marxek "berak ez zuen eta berak eragin ez zituen gauzak ordezkatzen dituela, idatzi zituen gauza asko kontrako norabidean idatzita zeudelako".[123]
Marxen kritikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendeko kritika nagusiak intelektualen eta langileen mugimenduen antolatzaileen eskutik jasan zituen, politika inguruko iritzi ezberdinak zituztelako Marxekin alderatuz. Esaterako Mikhail Bakuninek, anarkista eta Internazionalaren inspirazioan arerioa, marxisten helburua "estatu zentralizatu indartsua" ezartzea zela zioen. Bestalde, Pierre-Joseph Proudhonek, sozialismo libertarioaren teoriko anarkistak, gizarte komunistaren proiektuak "alde guztietan diktadurara" eramaten zuela zioen.[124] Marxen heriotzaren ondoren, Austriako Böhm-Bawerk ekonomilaria Kapitala lana ezeztatzen saiatu zen. XX. mendean, Karl Popperrek “Gizarte irekia eta bere etsaiak”en profezia marxista aztertu zuen, historian gezurtatua izan zela ondorioztatuz.
Ikuspegi politikotik, Marxen ondarea konplexuagoa da. XX. mendean zehar, dozenaka herrialdetako iraultzek beren burua "marxistatzat" izendatu zuten, batez ere Errusiako Iraultzak, eta horren ondoren sortutako Sobiet Batasunak. Munduko lider nagusi askok, hots, Vladimir Lenin,[125] Mao Zedong,[126] Fidel Castro,[127] Salvador Allende,[128] Josip Broz Tito,[129] Kwame Nkrumah,[130] Jawaharlal Nehru,[131] Nelson Mandela,[132] Xi Jinping,[133] Jean-Claude Juncker[134] eta Thomas Sankarak, Marxen eragina aipatu zuten. Iraultza marxistak gertatu ziren lekuetatik haratago, Marxen ideiek mundu osoko alderdi politikoek hartu dituzte kontuan. Aldarrikapen marxistekin lotutako herrialdeetan, gertakari batzuek gobernuen aurkari politikoek Marxi milioika heriotza leporatzera eraman dituzte. Eta Marxen lanarekiko, iraultzaile, buruzagi eta alderdi askoren fideltasuna oso eztabaidatua eta baztertua izan da, baita marxista askorengandik ere. Gaur egun ohikoa da Marxen ondarea eta eragina, eta bere ideiak helburu politikoetarako moldatu dituztenen ondarea eta eragina bereiztea. Andrew Lipow adituak, Marx eta bere kolaboratzaile Friedrich Engels "sozialismo demokratiko iraultzaile modernoaren sortzaile" gisa deskribatzen ditu.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karl Marxek idatzitako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scorpion eta Felix. (1837). (Marxek idatzitako komedia bakarra.)
- Epikuroar filosofiaren gaineko koadernoak. (1839).
- Demokritoar eta epikuroar natura-filosofien arteko desberdintasuna, eranskin batekin batera. (1841). (Doktorego-tesia).
- Gure bizitza arpilatzearen aurka, (1842). (Renana aldizkarian argitaratutako artikulua.)
- Hegelen zuzenbide filosofiari buruzko kritika. (1843).
- Juduen auziari buruz. (1843).
- James Milli buruzko oharrak. (1844).
- 1844ko eskuizkribu ekonomiko eta filosofikoak (hil ostean argitaratu ziren 1932an).
- Feuerbachi buruzko tesia (1845). (Hil osteko argitalpena)
- Soldatapeko lana eta kapitala. (1847).
- Filosofiaren miseria (Das Ehlend der Philosophie). (1847).
- Klase arteko borrokak Frantzian, 1848-1850. (1850).
- Luis Bonaparteren brumairearen hemezortzia (Der Achtzehnter Brumaire des Louis Bonaparte). (1852)
- Espainia iraultzailea. (1854). (New York Tribuneko artikuluak.)
- Grundrisse edo Oinarrizko elementuak ekonomia politikoaren kritikarako. (1857).
- Ekonomia politikoaren kritikari ekarpena. (1859).
- Herr Vogt. (1860).
- Gainbalioaren teoriak. (1862). (Hiru liburuki)
- Soldata, prezioa eta irabaziak. (1865).
- Kapitala. I. liburukia (Das Kapital) (1867).
- Gerra zibila Frantzian. (1871).
- Gotha programaren kritika. (1875). (Hil ostean argitaratua)
- Wagnerri buruzko oharrak. (1880).
Marxek eta Engelsek idatzitako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ideologia alemaniarra (1845). (Hil osteko argitalpena)
- Familia santua (Die heillige Familie). (1845).
- Manifestu Komunista (Manifest der Kommunistischen Partei). (1848).
- Gerra zibila Estatu Batuetan. (1861).
- Kapitala, II liburukia (1885). (Hil osteko argitalpena).
- Kapitala, III. Liburukia (1894). (Hil osteko argitalpena).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hobsbawm, Eric. "Marx, Karl Heinrich". Oxford Dictionary of National Biography.
- ↑ (Ingelesez) Classics: Karl Marx. Willamette University.
- ↑ (Ingelesez) 1862. Marx became a Fellow of the highly prestigious Royal Society of Arts, London, Wayback Machine or..
- ↑ (Ingelesez) Hill, Lisa. (2007). "Adam Smith, Adam Ferguson and Karl Marx on the Division of Labour". Journal of Classical Sociology. 7 (3), pp. 339–66 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Marx, Engels, K., F.. (1848). The Communist Manifesto. Wayback Machine.
- ↑ (Ingelesez) Wolff, Jonathan. Karl Marx. in: The Stanford Encyclopedia of Philosophy. (Noiz kontsultatua: 2014-01-15).
- ↑ a b c d e f g h i (Ingelesez) Calhoun, Craig J.. (2002). Classical Sociological Theory. Oxford: Wiley-Blackwell, p. 23 or. ISBN 978-0-631-21348-2..
- ↑ (Ingelesez) Marx:, Karl. Critique of the Gotha Program. Wayback Machine..
- ↑ (Ingelesez) "Marx the millennium's 'greatest thinker'". BBC News World Online.
- ↑ (Ingelesez) Mangabeira Unger, Roberto. (2007). Free Trade Reimagined: The World Division of Labor and the Method of Economics. Princeton: Princeton University Press.
- ↑ (Ingelesez) Hicks, John. (1974). "Capital Controversies: Ancient and Modern. The greatest economists, Smith or Marx or Keynes, have changed the course of history ...". The American Economic Review 64.2, p. 307 or..
- ↑ (Ingelesez) Schumpeter, Joseph. (1952). Ten Great Economists: From Marx to Keynes. Volume 26 of Unwin University books. Edition 4, Taylor & Francis Group ISBN 0-415-11078-5, 978-0-415-11078-5..
- ↑ (Ingelesez) Little, Daniel. (2017). "Marxism and Method". .
- ↑ a b (Ingelesez) Sung Ho, Kim. (2017). "Max Weber" "Max Weber is known as a principal architect of modern social science along with Karl Marx and Emil Durkheim.". Metaphysics Research Lab, Stanford University..
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Nicolaievsky, Maenchen-Helfen, Boris, Otto. (1976). Karl Marx: Man and Fighter. Harmondsworth and New York: Pelican, pp. 72, 75–76 or. ISBN 978-1-4067-2703-6..
- ↑ (Ingelesez) Carroll, James. (2002). Constantine's Sword: The Church and the Jews – A History. Houghton Mifflin Harcourt, p. 419 or. ISBN 978-0-547-34888-9..
- ↑ a b c d e f g h (Ingelesez) McLellan, David. (2006). Karl Marx: A Biography. Hampshire: Palgrave MacMillan, pp. 65–70, 74–80 or. ISBN 978-1-4039-9730-2..
- ↑ (Ingelesez) Karl Marx: Dictionary of National Biography. Volume 37.. Oxford University Press, pp. 57–58 or. ISBN 978-0-19-861387-9..
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Wheen, Francis. (2001). Karl Marx. London: Fourth Estate, p. 75 or. ISBN 978-1-85702-637-5..
- ↑ (Ingelesez) Holmes, Rachel. (2017). "Karl Marx: the drinking years". The Times.
- ↑ (Ingelesez) Sperber, Jonathan. (2013). Karl Marx: A Nineteenth-Century Life. W.W. Norton & Co, pp. 55-56 or. ISBN 978-0-87140-467-1..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1975). "Contribution to the Critique of Hegel's Philosophy of Law". Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 3.. International Publishers: New York, p. 3 or..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1975). "On the Jewish Question". Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 3,. International Publishers: New York, p. 146 or..
- ↑ a b c d e f g h i (Ingelesez) Wheen, Francis. (2006). Marx's Das Kapital. Atlantic Books, p. 152 or. ISBN 1-84354-400-8..
- ↑ (Ingelesez) Engels, Frederick. (1975). "The Condition of the Working Class in England", contained in the Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 4. International Publishers: New York, pp. 295–596 or..
- ↑ (Ingelesez) Mansel, Philip. (2001). Paris Between Empires. St. Martin Press, NY, p. 390 or..
- ↑ (Ingelesez) Bottomore, T.B.. (1991.). A Dictionary of Marxist thought. Wiley-Blackwell, pp. 108– or. ISBN 978-0-631-18082-1..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. "The Holy Family", contained in the Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 4. International Publishers: New York, pp. 3–211 or..
- ↑ a b c d e f g (Ingelesez) Fedoseyev, P.N.. Karl Marx: A Biography. , p. 318 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Berlin, Isaiah. (1963). Karl Marx: His Life and Environment. (Oxford University Press: London, pp. 35–61 or..
- ↑ (Ingelesez) Miskievich, Larisa. (1986). "Preface" to Volume 28 of the Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels. International Publishers: New York, p. xii or..
- ↑ a b (Ingelesez) Marx, Karl. (1996). Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 35. International Publishers: New York, p. 360 or..
- ↑ (Ingelesez) Gemkow et al, Heinrich. (1972). Frederick Engels: A Biography. Verlag Zeit im Bild ["New Book Publishing House"]: Dresden, p. 101 or..
- ↑ (Ingelesez) Gemkow, et al, Heinrich. (1972). Frederick Engels: A Biography. New Book Publishing House: Dresden, p. 53 or..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Engels, Karl, Frederick. (1976). "German Ideology". Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 5. International Publishers: New York, pp. 19–539 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Marx, Karl. (2005). Karl Marx. Stanford Encyclopaedia of Philosophy. Metaphysics Research Lab, Stanford University.
- ↑ a b (Ingelesez) Baird, Kaufmann, Forrest E, Walter. (2008). From Plato to Derrida. Upper Saddle River, New Jersey: Pearson Prentice Hall. ISBN 978-0-13-158591-1..
- ↑ (Ingelesez) Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 6, Note. International Publishers: New York, p. 672 or..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1976). The Poverty of Philosophy. Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 6 .. International Publishers: New York, pp. 105–212 or..
- ↑ a b c (Ingelesez) Wheen, Francis. (2002). Karl Marx: A Life. New York: Norton, p. 125 or. ISBN [[Special:BookSources/ISBN 978-1-85702-637-5.|ISBN 978-1-85702-637-5.]]..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Engels, Karl, Frederick. "The Communist Manifesto". Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 6. International Publishers: New York, pp. 477–519 or..
- ↑ (Ingelesez) Shilling, Mellor, Chris, Philip A. (2001). The Sociological Ambition: Elementary Forms of Social and Moral Life. SAGE Publications, p. 114 or. ISBN 978-0-7619-6549-7..
- ↑ Marx, Karl. (2005). Karl Marx: idazlan hautatuak. Bilbo: Klasikoak, L.G. ISBN 84-96455-02-5..
- ↑ a b (Ingelesez) Maltsev, Yuri N. (1993). Requiem for Marx. Ludwig von Mises Institute, pp. 93–94 or. ISBN 978-1-61016-116-9..
- ↑ (Ingelesez) Kussiel Padover, Saul. (1978). Karl Marx, an intimate biography. McGraw-Hill, p. 205 or..
- ↑ (Ingelesez) David, Felix. (1982). "Heute Deutschland! Marx as Provincial Politician". Central European History. 15 (4), pp. 332–50 or. ISBN doi:10.1017/S0008938900010621. JSTOR 4545968..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Engels, Karl, Frederick. (1977). "Demands of the Communist Party". Contained in the Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 7, International Publishers: New York., pp. 3–6 or..
- ↑ (Ingelesez) Lorimer, Doug. (2013). Introduction. In Karl Marx. The Class Struggles in France: From the February Revolution to the Paris Commune. Resistance Books, p. 6 or. ISBN 978-1-876646-19-6..
- ↑ (Ingelesez) Harriss, Phil. (2006). London Markets, 4th. New Holland Publishers, p. 20 or. ISBN 978-1-86011-306-2..
- ↑ (Ingelesez) Note 269 of the Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 11. , p. 674 or..
- ↑ (Ingelesez) Dussel, Moseley, Enrique D, Fred. (2001). Towards an unknown Marx: a commentary on the manuscripts of 1861–63. Psychology Press, pp. 33– or. ISBN 978-0-415-21545-9..
- ↑ (Ingelesez) Karl Heinrich Marx – Biography". The Euriopean Graduate School. Egs.edu.
- ↑ (Ingelesez) Sperber, Jonathan. Karl Marx: A Nineteenth-Century Life. , p. 295 or..
- ↑ (Ingelesez) Kluger, Richard. (1986). The Paper: The Life and Death of the New York Herald Tribune. New York: Alfred A. Knopf.
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (2007). Dispatches for the New York Tribune: Selected Journalism of Karl Marx. Penguin Books ISBN 978-0-14-144192-4..
- ↑ (Ingelesez) Cunningham Wood, John. (1987). Karl Marx's economics: critical assessments.. Psychology Press, p. 346 or. ISBN 978-0-415-06558-0..
- ↑ (Ingelesez) Hook, Sidney. (1994). From Hegel to Marx: studies in the intellectual development of Karl Marx. Columbia University Press, pp. 24–25 or. ISBN 978-0-231-09665-2..
- ↑ (Ingelesez) Johnston, Ronald John. (2000). The dictionary of human geography. Wiley-Blackwell, p. 795 or. ISBN 978-0-631-20561-6..
- ↑ (Ingelesez) De George, Scanlan, Richard T, James Patrick. (1975). Marxism and religion in Eastern Europe: papers presented at the Banff International Slavic Conference, September 4–7, 1974. Springer, p. 20 or. ISBN 978-90-277-0636-2..
- ↑ a b (Ingelesez) Sperber, Jonathan. (2013). Karl Marx: A Nineteenth-Century Life. W.W. Norton & Co, p. 320 or. ISBN 978-0-87140-467-1..
- ↑ (Ingelesez) Sperber, Jonathan. (2013). Karl Marx: A Nineteenth-Century Life. W.W. Norton & Co, p. 347 or. ISBN 978-0-87140-467-1..
- ↑ (Ingelesez) Nicolaievsky, Boris. (2007). Karl Marx – Man and Fighter. Read Books, pp. 269– or. ISBN 978-1-4067-2703-6..
- ↑ a b c d e (Ingelesez) "Karl Heinrich Marx – Biography". The European Graduate School. Egs.edu.
- ↑ (Ingelesez) Jessop, Wheatley, Bob, Russell. (1999). Karl Marx's social and political thought. Taylor & Francis US, p. 526 or. ISBN 978-0-415-19327-6..
- ↑ (Ingelesez) Segrest, Mab. (2002). Born to belonging: writings on spirit and justice. Rutgers University Press, p. 232 or. ISBN 978-0-8135-3101-4..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1987). "Economic Manuscripts of 1857–1858". Preparatory Materials section. Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 29. International Publishers: New York, pp. 421–507 or..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1987). "A Contribution to the Critique of Political Economy". Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 29,. International Publishers: New York, pp. 257–417 or..
- ↑ (Ingelesez) Rockmore, Tom. (2002). Marx after Marxism: the philosophy of Karl Marx. John Wiley and Sons, p. 128 or. ISBN 978-0-631-23189-9..
- ↑ (Ingelesez) Brewer, Anthony. (1984). A guide to Marx's Capital. CUP Archive, p. 15 or. ISBN 978-0-521-25730-5..
- ↑ (Ingelesez) Hodgskin, Thomas. (1825). Labour Defended against the Claims of Capital. London, p. 25 or..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1997). "Capital II: The Process of Circulation of Capital". Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 36. (International Publishers: New York.
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1998). "Capital III: The Process of Capitalist Production as a Whole". Collected Works of Karl Marx and Frederick Engels: Volume 37. International Publishers: New York.
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1875). "Part I". Critique of the Gotha Program. Progress Publishers, Moscow.
- ↑ (Ingelesez) Singer, Peter. (2000). Marx a very short introduction. , p. 5 or. ISBN 0-19-285405-4..
- ↑ a b (Ingelesez) Montefiore, Simon Sebag.. (2011). "The Means of Reproduction". The New York Times.
- ↑ (Ingelesez) Carver, Terrell. (1991). "Reading Marx: Life and Works". The Cambridge Companion to Marx. Cambridge, United Kingdom: Cambridge University Press, p. 11 or. ISBN 978-0-521-36694-6..
- ↑ a b c (Ingelesez) Blumenberg, Werner. (2000). Karl Marx: An Illustrated Biography. New York: Verso., pp. 99-100 or. ISBN 978-1-85984-254-6..
- ↑ (Ingelesez) Seigel, Jerrold. (1978). Marx's fate: the shape of a life. Princeton University Press, pp. 495-496 or. ISBN 0-271-00935-7..
- ↑ (Ingelesez) Gould, McGarr, Peter, Rose, Stephen, Paul, Steven, Russell. (2007). The richness of life: the essential Stephen Jay Gould.. W.W. Norton & Company, pp. 167–68 or. ISBN 978-0-393-06498-8..
- ↑ (Ingelesez) Shepperd, John. (2018). 'Who was really at Marx's funeral?',. "Friends of Highgate Cemetery Newsletter". https://highgatecemetery.org/uploads, pp. 10–11 or..
- ↑ (Ingelesez) 'Dr Karl Marx'. 'The Graphic', pp. 319, 322 or..
- ↑ (Ingelesez) "1883: The death of Karl Marx". Marxists.org.
- ↑ (Ingelesez) "Marx, Karl". probatesearchservice.gov. UK Government.
- ↑ (Ingelesez) Sherman, Howard J.. (1995). Reinventing marxism. JHU Press, p. 5 or. ISBN 978-0-8018-5077-6..
- ↑ a b (Ingelesez) Sherman, Howard J. (1995). Reinventing marxism. JHU Press, p. 5 or. ISBN 978-0-8018-5077-6..
- ↑ (Ingelesez) Beilharz, Peter. (1992). Labour's Utopias: Bolshevism, Fabianism and Social Democracy. CUP Archive, p. 4 or. ISBN 978-0-415-09680-5..
- ↑ a b (Ingelesez) Clark, Barry Stewart. (1998). Political economy: a comparative approach. ABC-CLIO, pp. 57–59 or. ISBN 978-0-275-96370-5..
- ↑ (Ingelesez) Thomson, Ernie. (2004). The Discovery of the Materialist Conception of History in the Writings of the Young Karl Marx. New York, The Edwin Mellen Press.
- ↑ (Ingelesez) Bottomore, T.B. (1991). A Dictionary of Marxist thought. Wiley-Blackwell, pp. 108– or. ISBN 978-0-631-18082-1..
- ↑ (Ingelesez) Eagleton, Terry. (2011). Why Marx Was Right. Yale University Press, p. 158 or..
- ↑ (Ingelesez) Seigel, Jerrold. (1978). Marx's Fate. Princeton University Press, pp. 112–19 or..
- ↑ (Ingelesez) Bannerji, Himani. (2001). Inventing subjects: studies in hegemony, patriarchy and colonialism. Anthem Press, p. 27 or. ISBN 978-1-84331-072-3..
- ↑ (Ingelesez) de Dijn, Annelien. (2008). French Political Thought from Montesquieu to Tocqueville. Cambridge University Press, p. 152 or..
- ↑ (Ingelesez) Moore, Aveling, Samuel, Edward. (1906). Karl Marx. Capital: A Critique of Political Economy. New York: Modem Library, p. 440 or..
- ↑ (Ingelesez) Ollman, Bertell. (1973). Alienation: Marx's conception of man in capitalist society. CUP Archive, p. 81 or. ISBN 978-1-001-33135-5..
- ↑ (Ingelesez) Marx, K. (1999). "The labour-process and the process of producing surplus-value". Das Kapital (Vol. 1, Ch. 7).. Wayback Machine. Marxists.org.
- ↑ (Ingelesez) Marx, K. (1997). "Critique of Hegel's dialectic and philosophy in general". In K Marx, Writings of the Young Marx on Philosophy and Society. Hackett Publishing Company, Inc, pp. 314-47 or..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (2005). "Karl Marx". Stanford Encyclopaedia of Philosophy. Metaphysics Research Lab, Stanford University.
- ↑ (Ingelesez) Mészáros, István. (2006). Marx's Theory of Alienation. Merlin Press, p. 96 or. ISBN 978-0-85036-554-2..
- ↑ (Ingelesez) Balibar, Étienne. (1995). The philosophy of Marx. Verso, p. 56 or. ISBN 978-1-85984-951-4..
- ↑ (Ingelesez) Kołakowski, Falla, Leszek, Paul Stephen. (2005). Main currents of Marxism: the founders, the golden age, the breakdown. W.W. Norton & Company, p. 226 or. ISBN 978-0-393-06054-6..
- ↑ (Ingelesez) Hernadi, Paul. (1989). The Rhetoric of interpretation and the interpretation of rhetoric. Duke University Press, p. 137 or. ISBN 978-0-8223-0934-5..
- ↑ (Ingelesez) Thompson, John B. (1990). Ideology and modern culture: critical social theory in the era of mass communication. Stanford University Press, pp. 37–38. or. ISBN 978-0-8047-1846-2..
- ↑ (Ingelesez) O'Malley, Joseph. (1977). Karl Marx; Critique of Hegel's 'Philosophy of right'. CUP Archive, p. 131 or. ISBN 978-0-521-29211-5..
- ↑ (Ingelesez) Swatos, Kivisto, William H, Peter. (1998). Encyclopedia of religion and society. Rowman Altamira, pp. 499– or. ISBN 978-0-7619-8956-1..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. The Communist Manifesto, Part II: Proletariats and Communist and Capital, Volume I, Part III. .
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (1864). Inaugural Address of the International Working Men's Association (Speech).. .
- ↑ (Ingelesez) Stewart Clark, Barry. (1998). Political economy: a comparative approach. ABC-CLIO, pp. 57–59 or. ISBN 978-0-275-96370-5..
- ↑ (Ingelesez) Turner, Jonathan H. (2005). Sociology. Pearson Prentice Hall, pp. 17–18 or. ISBN 978-0-13-113496-6..
- ↑ a b (Ingelesez) Clark, Barry Stewart. (1998). Political economy: a comparative approach. ABC-CLIO, pp. 57–59 or. ISBN 978-0-275-96370-5..
- ↑ a b (Ingelesez) Turner, Jonathan H. (2005). Sociology. Pearson Prentice Hall, pp. 17–18 or. ISBN 978-0-13-113496-6..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Karl. (2005). Karl Marx. Stanford Encyclopaedia of Philosophy. Metaphysics Research Lab, Stanford University.
- ↑ (Ingelesez) Cunningham Wood, John. (1993). Karl Marx's economics: critical assessments : second series. Taylor & Francis, p. 232 or. ISBN 978-0-415-08711-7..
- ↑ (Ingelesez) Gilbert, Dennis. (2010). The American Class Structure in an Age of Growing Inequality. Pine Forge Press, pp. 6– or. ISBN 978-1-4129-7965-8..
- ↑ (Ingelesez) Elster, Jon. (1985). Making sense of Marx. Cambridge University Press, p. 217 or. ISBN 978-0-521-29705-9..
- ↑ a b (Ingelesez) Anderson, Kevin B. (2016). "Marx at the Margins: On Nationalism, Ethnicity, and Non-Western Societies". University of Chicago Press, pp. 49–239 or. ISBN 0-226-34570-X..
- ↑ (Frantsesez) Hepner, B. (1954). "Marx et la puissance russe". K. Marx, La Russie et l'Europe, Paris. Jatorrian argitaratua Neue Rheinische Zeitung, 223 zbn,1849., p. 20 or..
- ↑ (Ingelesez) Marx, Engels, Karl, Friedrich. (1975). Karl Marx and Friedrich Engels to the Chairman of the Slavonic Meeting, 21 March 1881. Karl Marx and Frederick Engels, Selected Correspondence. Progress Publishers, Moscow..
- ↑ (Ingelesez) Speech delivered in London, probably to a meeting of the International's General Council and the Polish Workers Society on 22 January 1867. Odbudowa Polski, Warsaw, pp. 119–23 or..
- ↑ (Ingelesez) Ricoeur, Paul. (1970). Freud and Philosophy: An Essay on Interpretation. New Haven and London: Yale University Press, p. 32 or..
- ↑ (Ingelesez) Weber, Max. (2009). Max Weber. Stanford Encyclopaedia of Philosophy. Metaphysics Research Lab, Stanford University.
- ↑ (Ingelesez) «Chinese Marx statue adds to German angst». BBC News.
- ↑ (Ingelesez) «EU president Juncker defends Karl Marx’s legacy». The Independent.
- ↑ (Gaztelaniaz) Proudhon, Pierre Joseph. (1846). Sistema de las contradicciones económicas o Filosofía de la miseria. Mundo libertario.org, p. 381 or..
- ↑ (Ingelesez) Lenin, VI. (1917). "The Tasks of the Proletariat in the Present Revolution".. Lenin’s Collected Works, Progress Publishers, Moscow, Volume 24, pp. 19-26 or..
- ↑ (Ingelesez) "Glossary of People – Ma". Marxists.org.
- ↑ (Ingelesez) Savioli, Arminio. (2015). "L'Unita Interview with Fidel Castro: The Nature of Cuban Socialism". Marxists.org.
- ↑ (Ingelesez) Allende, Salvador. (2014). "First speech to the Chilean parliament after his election". Marxists.org.
- ↑ (Ingelesez) Tito, Josef. (2015). "Historical Development in the World Will Move Towards the Strengthening of Socialism". Marxists.org.
- ↑ (Ingelesez) Nkrumah, Kwame. (2015). "African Socialism Revisited". Marxists.org.
- ↑ (Ingelesez) Venkatasubbiah, H. (2017). "Nehru's economic philosophy". The Hindu.
- ↑ (Ingelesez) Petzer, Brett. (2013). "Nelson Mandela's Living Legacy | Preparing for Defiance 1949–1952. The South African.
- ↑ (Ingelesez) Churm, Philip Andrew. (2018). "Juncker opens exhibition to Karl Marx". Euronews.
- ↑ (Ingelesez) Stone, Jon. (2018). "'Today he stands for things which is he not responsible for': EU president Juncker defends Karl Marx's legacy".. The Independent.
Bibliografia euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azurmendi, J. 1998: "K. Marxen eboluzioa Manifestu-ra arte. Hegelen idealismotik materialismo historikora" hitzaurrea in Karl Marx eta Friedrich Engels, Alderdi Komunistaren Manifestua, Donostia, Jakin ISBN 84-95234-00-9
- Bensaïd, D. 1990: "Historiaren Amaiera iragarriari buruzko tesiak" in Historiaz mintzo. Foucault eta Bensaïd, Donostia, Jakin, 2009. ISBN 978-84-95234-38-4
- Gotzon Garate, Marxen marxismoa, 1971, Bilbao: Mensajero.
- Sudupe, J., 1984: Karl Marx. Teoria eta politika.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Karl Marxen lanak, Gutenberg proiektuan
- (Ingelesez) Karl Marx, Encyclopædia Britannica-n
- (Ingelesez) Karl Marx, Stanford Encyclopedia of Philosophy-an
- (Ingelesez) Karl Marx, Marxists Internet Archive-n
- (Ingelesez) Karl Karx and Frederick Engels Selected Works Vol. 1 (1973). Mosku: Progress Argitaletxea.
- (Ingelesez) Karl Karx and Frederick Engels Selected Works Vol. 2 (1973). Mosku: Progress Argitaletxea.
- (Ingelesez) Karl Karx and Frederick Engels Selected Works Vol. 3 (1973). Mosku: Progress Argitaletxea.
- (Ingelesez) Karl Marx and Frederick Engels Selected Correspondence (1982). Mosku: Progress Argitaletxea.
- (Ingelesez) Karl Marx, a Biography (1989). Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistako Marxismo- Leninismo Institutua. Mosku: Progress Argitaletxea.
- (Ingelesez) Karl Marx / Friedrich Engels Papers, International Institute of Social History.