Justo Somonte
Justo Somonte | |||
---|---|---|---|
1923ko urriaren 1a - 1924ko otsailaren 26a - Federico Moyúa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1891ko abuztuaren 15a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1954ko otsailaren 14a (62 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta farmazialaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Eusko Gudarostea | ||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Justo Diego Somonte Iturriotz (Bilbo, 1891ko abuztuaren 15a - Mexiko Hiria, 1954ko otsailaren 14a) bizkaitar botikari eta politikaria izan zen, 1923 eta 1924 artean bost hilabetez Bilboko alkatea izandakoa.[1][2]
Botikarien familia batean jaioa, Justo Somonte Martínez bere aitonak Farmacia Pariza sortu zuen 1850ean. Somonte Iturriotzek Bilboko Espainiako Langile Alderdi Sozialista taldea zuzendu zuen eta bost hilabetez, 1923ko urriaren 1ean Mariano Arostegi ordezkatu zuenetik 1924ko otsailaren 26an Primo de Riveraren diktadurak kargutik kendu zuen arte Bilboko alkatea izan zen.[2] Espainiako Bigarren Errepublikan 1934ko Iraultzan parte hartu zuen eta Frantziara erbesteratu zen. Gerra Zibila piztu zenean, Eusko Jaurlaritzak osasun burua eta Euzko Gudarosteko komisario politiko izendatu zuen. 1939an Mexique itsasontzian erbesteratu zen eta Mexikon lan egin zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Somonte Iturrioz, Justo. in: Diccionario biográfico del socialismo español. Fundación Pablo Iglesias.
- ↑ a b (pdf) Biografías/Archivo Alcaldes. EHU.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |