Juscelino Kubitschek de Oliveira
Itxura
Juscelino Kubitschek de Oliveira (Diamantina, Minas Gerais, 1902ko irailaren 12a - Rio de Janeiro, 1976ko abuztuaren 22a) brasildar mediku eta politikaria izan zen. Belo Horizonteko alkate (1940), Minas Geraiseko diputatu (1934 eta 1946), estatu horretako gobernadore (1950) eta Brasilgo presidente (1955-1961) izan zen. Lehendakaritza-garaiko egintzarik ezagunena Brasilia hiria sortzea izan zen, 1959tik aurrera herrialdeko hiriburu dena. Janio Quadros izan zuen ondorengoa Brasilgo lehendakaritzan.
Brasilian, Kubitschek lehendakariaren lehenengo egoitza Catetinho jauregia izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juscelino Kubitschek de Oliveira |