iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Joxe_Manuel_Odriozola
Joxe Manuel Odriozola - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Joxe Manuel Odriozola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Manuel Odriozola

Bizitza
JaiotzaAltzo1948ko otsailaren 9a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Literaturaren Zubitegia: 121

Joxe Manuel Odriozola Lizarribar (Altzo, Gipuzkoa, 1948ko otsailaren 9a - ) euskal idazlea da. Euskara irakaslea izan da urte luzeetan. Berria egunkarian maiz argitaratzen ditu iritzi artikuluak.

Alfabetatze mugimenduaren hastapenetan ere ibili zen; Euskaltzaindiarekin izandako tirabirak direla medio, mugimenduak garai iluna bizi izan zuen Gipuzkoan, batik bat. 1974. urtean, aldiz, egoera aldatu egin zen. Urte hartan, Udako Euskal Unibertsitatean, talde bat elkartu eta Alfabetatze Mugimenduari jarraipena ematea deliberatu zuten. Joxe Manuel Odriozola izan zen mugimendu birtsortzaile horren buru. AEK izango zenaren sorreraren aurrekarien barruan kokatu behar dira gertaera horiek.

Bere azken saiakeretako batekin (Abertzaleak eta euskara, edo nazio euskaldunaren gainbehera), eztabaida sortu nahi izan du, nazionalismo politikoak aberriaren oinarri diren kultura eta hizkuntza aintzat hartzen ez dituela eta.

Odriozolak dioenez, abertzaletasunaren interpretazio sentimentala dago batetik, eta hor aberriarekiko sentimenduak dira nagusi euskal identitatearen muina definitzeko jardunean. Bestetik, berriz, abertzaletasunaren interpretazio etnokulturala ageri zaigu euskal identitatearen ardatz.

Egileak berak aitortu du bigarrenaren aldeko hautua egina duela berak, euskal nortasunaren oinarria euskal kultura eta hizkuntza direlako bere ustez, eta ez abertzaletasuna. Ikuspegi hori, beharbada, euskal herri batean jaio izanari zor diola deritzo:

« Zalantza handirik gabe egin dut nire hautua. Nolanahi ere, ñabardura batzuk egin behar izan ditut nazionalismo kulturalaren edo linguistikoaren aldeko hautu hori egitean. Ni Altzotik nator, herri euskaldunaren altzotik alegia. Besterik pentsa nezakeen erdal herriren batean jaio eta sozializatu izan banindute. Nire bidea ez da erdal herritik euskal herrira doan bidea, abertzale gehienen kasuan bezala. »

—Joxe Manuel Odriozola[1]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.