iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Josefina_Pla
Josefina Pla - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Josefina Pla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefina Pla

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Josefina Teodora Plá Guerra Galvani
JaiotzaLobos1903ko azaroaren 9a
Herrialdea Paraguai
 Espainia
HeriotzaAsuncion1999ko urtarrilaren 11 (95 urte)
Hobiratze lekuaRecoleta Cemetery, Asuncion (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Julián de la Herrería (en) Itzuli  (1926ko abenduaren 17a -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eskultorea, idazlea, kazetaria, zeramikaria eta historialaria
Jasotako sariak
KidetzaInternational Academy of Ceramics (en) Itzuli
Genero artistikoalirika

Find a Grave: 252766416 Edit the value on Wikidata

Josefina Pla (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1903ko azaroaren 9a - Asunción, Paraguai, 1999ko urtarrilaren 20a) espainiar idazle eta irakaslea izan zen. 1927an Paraguaira aldatu zen, eta Andrés Campos Cervera Julián de la Herrería, zeramikari ospetsuarekin ezkondu zen bertan. Herrialde hartako lehenengo emakume kazetari eta irrati-esataria izan zen. Abangoardiako mugimenduen aitzindaria izan zen, eta 1934an El precio de los sueños (Ametsen prezioa) bere lehen olerki-liburua argitaratu zuen; liburu horrekin estetika modernistaren iragarle izan zen. Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoen aldean borrokatu zen. Senarra hil zelarik, Paraguaira itzuli zen, eta kazetari, idazle, irakasle, kritikari, antzerki-zuzendari edo zeramikari gisa lan egin zuen. Asunciongo Arte Eszenikoko Udal Eskolako aholkulari eta Arte Berrien Zentroaren sortzaile izan zen, Paraguaiko Historiako Akademiako kide izendatu zuten, eta beste hainbat erakundetan ere parte hartu zuen. Sarien artean aipagarriak ditu Secretariado Internacional de Juristas por la Amnistía y la Democracia de Paraguay (SIJADEP) erakundeak bere literatura- eta arte-lanari emandakoa, giza eskubideen, emakumeen eta Paraguairen eskubide sozial eta kulturalen alde egindako lanarengatik, edo Espainiako Arte Ederren Merituaren Domina (1995). Olerkigintza ez ezik, La raíz y la aurora (1960, Sustraia eta goizargia), Satélites oscuros (1966,Satelite ilunak), beste zenbait genero ere landu zituen Josefina Plak: saiakera, El barroco hispano guaraní (1975, Barroko hispainiar-guarania), Literatura paraguaya del siglo XX (XX. mendeko literatura paraguaiarra), Voces femeninas en la poesía paraguaya (Emakume-ahotsak Paraguaiko olerkigintzan); eleberria, La mano en la tierra (1963, Eskua lurrean), El espejo (1967, Ispilua); antzerkia, Una novia para José Vaí (1955, Andregaia José Vaírentzat). Antzerkian Roque Centurión Mirandarekin lan egin zuen, eta genero horretan lortu zuen, hain zuzen, bere arrakastarik handienetakoa, Aquí no ha pasado nada (1942, Hemen ez da ezer gertatu) lanarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josefina Pla Aldatu lotura Wikidatan