Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe
Itxura
Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bera, 1924ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Santander, 2017ko uztailaren 13a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, musikagilea eta apaiza |
Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe (Bera, Nafarroa, 1924ko martxoaren 2a - Santander, 2017ko uztailaren 13a[1]) apaiz redentorista eta nafar musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organo ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan, eta Erroman Kantu Gregorianoan eskuratu zuen lizentzia. Sevillan Musikaren Teorian irakasle izateko titulua eskuratu zuen. Piano, Organo eta Harmonia ikasketak sakondu zituen, Lizarran, Iruñean, Bartzelonan eta Erroman. Niños Cantores de Navarraren sortzaile izan zen. 1991, 1992 eta 1993an, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, Haur Konposizio Koralaren Saria jaso zuen.
2005. urtean Goikoetxeak "Evocaciones" izeneko diskoa (CD) atera zuen, bere musika-lanen bilduma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.