iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Rahm
Jon Rahm - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jon Rahm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Rahm

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJon Rahm Rodríguez
JaiotzaBarrika1994ko azaroaren 10a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaArizona Estatuko Unibertsitatea
(2012 - 2016)
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria
Altuera1,88 metro

jonrahm.com
Facebook: jonrahmgolf Twitter: JonRahmpga Instagram: jonrahm Edit the value on Wikidata

Jon Rahm Rodríguez (Barrika, Bizkaia, 1994ko azaroaren 10a) euskal herritar golf-jokalaria da, 2016an profesional bilakatua. World Amateur Golf Rankingean munduko lehenengo izan zen 60 astez jarraian, eta ondoren Official World Golf Rankingean lehenengo bilakatu zen, 2020ko uztailean Memorial Tournament txapelketa irabazi ostean. 2021ean AEBko Irekia irabazi zuen. 2023ko abenduaren 7an Rahmek LIV Golfekin kontratua egin zuela iragarri zuen[1], historiako kirol kontraturik handienarekin (500 milioi euro)[2]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arizonako Unibertsitateko Sun Devils taldean ibilitakoa,[3][4] bi aldiz irabazi zuen Ben Hogan Saria.[5] 2014an amateurretako Munduko Txapelketa irabazi zuen, Jack Nicklausek ezarritako marka hautsiz.[6] Mark H. McCormack domina eta Eisenhower Saria lortu ondoren, 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen.[7] Opena bukatu eta berehala, profesional bilakatu eta Quicken Loans Nationalean lehen aldiz lehiatu zen.[8]

2020an historia egin zuen. Munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi den lehen euskal golflaria izan da. Soilik 24 golf jokalarik lortu dute rankingaren lehen postura igotzea, eta hori lortzen duen bederatzigarren europarra da. PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi ostean lortu zuen lehen postua. Denboraldiko lehen garaipena zen eta PGA Tourreko hirugarrena. Profesional gisara, 11 txapelketa irabazi ditu Rahmek. PGA Tourraren Memorialak 76 puntu eman zizkion, eta guztira 460,82 batuta, Rory McIlroy irlandarra aurreratu du munduko sailkapenean. 11 aste zeramatzan horrek lehen postuan (guztira, aurreko aldiak zenbatuta, 106). Aste gehien Tiger Woods egon da gailurrean, 683.[9]

2021eko ekainean, bere lehenbiziko "major"-a eskuratu zuen, AEBetako Irekia,[10] eta 2023ko apirilean bigarrena: Augustako Masterra.[11]

Palmaresa profesionaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PGA Tourreko garaipenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Major"-ak
FedEx Cup playoff torneoak
Besterik
Zbk. Data Txapelketa Emaitza Par Aldea bigarrenarekin Bigarren sailkatua
1 2017ko urtarrilak 29 Farmers Insurance Open 72-69-69-65=275 −13 3 kolpe Ameriketako Estatu Batuak Charles Howell III, Taiwan Pan Cheng-tsung
2 2018ko urtarrilak 22 CareerBuilder Challenge 62-67-70-67=266 −22 Playoff Ameriketako Estatu Batuak Andrew Landry
3 2019ko apirilak 28 Zurich Classic of New Orleans
(Ameriketako Estatu Batuak Ryan Palmerrekin)
64-65-64-69=262 −26 3 kolpe Ingalaterra Tommy Fleetwood, Espainia Sergio García
4 2020ko uztailak 19 Memorial Tournament 69-67-68-75=279 −9 3 kolpe Ameriketako Estatu Batuak Ryan Palmer
5 2020ko abuztuak 30 BMW Championship 75-71-66-64=276 −4 Playoff Ameriketako Estatu Batuak Dustin Johnson
6 2021eko ekainak 20 AEBetako Irekia 69-70-72-67=278 −6 1 kolpe Hegoafrika Louis Oosthuizen
7 2022ko maiatzak 1 Mexikoko Irekia 64-66-68-69=267 −17 kolpe 1 Ameriketako Estatu Batuak Tony Finau, Ameriketako Estatu Batuak Kurt Kitayama,
Ameriketako Estatu Batuak Brandon Wu
8 2023ko urtarrilak 8 Sentry Tournament of Champions 64-71-67-63=265 −27 2 kolpe Ameriketako Estatu Batuak Collin Morikawa
9 2023ko urtarrilak 22 The American Express 64-64-65-68=261 −27 kolpe 1 Ameriketako Estatu Batuak Davis Thompson
10 2023ko otsailak 19 Genesis Invitational 65-68-65-69=267 −17 2 kolpe Ameriketako Estatu Batuak Max Homa
11 2023ko apirilak 9 Augustako Masterra 65-69-73-69=276 −12 4 kolpe Ameriketako Estatu Batuak Brooks Koepka, Ameriketako Estatu Batuak Phil Mickelson

European Tourreko garaipenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. Data Txapelketa Emaitza Par Aldea bigarrenarekin Bigarren sailkatua
1 2017ko uztailak 9 Irlandako Errepublika Irish Open 65-67-67-65=264 −24 6 kolpe Eskozia Richie Ramsay
Ingalaterra Matthew Southgate
2 2017ko azaroak 19 Arabiar Emirerri Batuak DP World Tour Championship 69-68-65-67=269 −19 1 kolpe Thailandia Kiradech Aphibarnrat
Irlanda Shane Lowry
3 2018ko apirilak 15 Espainia Open de España 67-68-66-67=268 −20 2 kolpe Irlandako Errepublika Paul Dunne
4 2019ko uztailak 7 Irlandako Errepublika Irish Open (2) 67-71-64-62=264 −16 2 kolpe Ingalaterra Andy Sullivan
Austria Bernd Wiesberger
5 2019ko urriak 6 Espainia Open de España (2) 66-67-63-66=262 −22 5 kolpe Espainia Rafael Cabrera-Bello
6 2019ko azaroak 24 Arabiar Emirerri Batuak DP World Tour Championship (2) 66-69-66-68=269 −19 1 kolpe Ingalaterra Tommy Fleetwood

Beste garaipenak (1+1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Rahm 'comfortable' with LIV move, fans' backlash» ESPN.com 2023-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  2. OFICIAL: Jon Rahm se une al LIV Golf tras aceptar el mejor contrato de la historia del deporte. Eurosport.
  3. Herrington, Ryan. (2016-5-26). «Jon Rahm is the no. 1 ranked mens amateur in the world but should he be?» Golf Digest.
  4. Arizona State. (2016-6-20). Jon Rahm. .
  5. Azcentral sports. (2016-5-24). «ASU's Jon Rahm is first two-time winner of Ben Hogan Award» The Arizona Republic.
  6. Etxeberria, Julen. (2015-03-03). «Historiako onena izan nahi dut» Berria.
  7. Schofield, Paul. (2016-6-19). «Amateur Rahm finishes with 70 at Oakmont» Pittsburgh Tribune-Review.
  8. Etxeberria, Julen. (2016-06-24). «Handia egin da» Berria.
  9. Ordoñez Garmendia, Jon. (2020-07-20). «Jon Rham lehena da munduko rankingean» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]
  10. Jon Rahmek irabazi egin du AEBetako Irekia
  11. Otaegi Leonet, Julen. Jon Rahmek Augustako Masterra irabazi du, eta munduko lehen postura itzuli da. Berria, 2023ko apirilak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]