iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Azpillaga
Jon Azpillaga - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jon Azpillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Azpillaga
Jon Azpillaga 1975ean
Bizitza
JaiotzaPasaia1935eko azaroaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaPasaia
Berriatua
Mutriku
HeriotzaMutriku2017ko otsailaren 2a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Ahots motatenorra

Jon Azpillaga Urrutia (Pasai San Pedro, 1935eko azaroaren 26a - Mutriku, 2017ko otsailaren 2a[1]) gipuzkoar bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea izan zen.

Jon Azpillaga Pasaian jaio bazen ere, aita, Juan Azpillaga ondarrutarra zen, eta ama, Beronika Urrutia, Berriatukoa. Jonek urte eta erdi zituenenan, aita hil zen gerran. Orduan, ama, haurdun, eta semea Berriatura joan ziren bizitzera. Hamasei urterekin hasi zen lanean, Ondarruko lantegi batean. Soldadutzatik itzuli zenean, ama eta bi semeak Ondarrura aldatu ziren. Bertan egiten zuen bizitza eta, besteak beste, orfeoian kantatzen zuen. 1960an, Mutrikura ezkondu zen, Maria Arrizabalagarekin; bi seme-alaba izan zituzten. 1993an, angioplastia bat egin zioten eta, osasun arazoak zirela-eta, adina baino lehen erretiratu zen.[2]

Etxe berean bizi zen osabari esker bertsozaleturik, Santa eskean hasi zen lehen koplak kantatzen. Lehenengo plaza Amoroton egin zuen, Jon Mugartegi lagun zuela, 1950ean. Handik aurrera saio ugari egin zituzten biek inguruko herri eta auzoetan.[2] Bertsokera garbia eta erraza zuen; patxadako erritmoan, seriotasun naturalez, ideiak eta kondairak bortxatu gabe ematen zituen. 1970eko hamarkadan, Jon Lopategirekin bikote eginda, plazaz plaza aritu zen, bertsolaritzaren ikuspegi politiko eta sozial berria emanaz. Txapelketa Nagusietan finalista izan zen lau aldiz, eta Bizkaiko txapelduna izan zen 1961ean.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jon Azpillaga bertsolaria zendu da, 81 urterekin
  2. a b Ibarluzea Santisteban, Miren. Jon Azpillaga Urrutia. Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2017-2-10).
  3. Gaztelumendi, Unai eta Beñat. (2017). «Aurreak erakusten du atzeak nola kantatu (Jon Azpillagaren karikatura)» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]