John Gurdon
Itxura
Sir John Bertram Gurdon (Dippenhall, Surrey, 1933ko urriaren 2a) britainiar biologoa da. 2012ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Shinya Yamanakarekin batera zelula helduak zelula ama bihur daitezkeela aurkikuntzagatik.
Eton Collegera joan zen eta Oxfordeko Unibertsitatean zoologia ikasi zuen. 1971tik 1983ra Biologia Molekularreko Laborategian lan egin zuen eta 1983tik Zoologia Sailean. Aitzindaria izan zen transferentzia nuklearreko eta klonazioko lanetan.