James Stewart
James Maitland Stewart, (Indiana, Pennsylvania, 1908ko maiatzaren 20a - Los Angeles, Kalifornia, 1997ko uztailaren 2a), ezagunagoa James Stewart izenaz, aktore estatubatuarra izan zen.
Bere ibilbidean zehar, nagusiki, AEBetako kultura herrikoian sustraitua dagoen estatubatuar gizaseme arruntaren papera antzeztu zuen, zintzoa eta zuzena, oztopoen aurrean kikiltzen ez zena eta betiere bizitza[1] nahiz arriskuen aurrean aurrera egiten saiatzen zena. Bestalde, eta batez ere western generoetako filmetan, cowboy bakarti eta ibiltariaren papera antzeztu zuen, gaizkileei bakar-bakarrik aurre egiten zien heroi beldurkaitza.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pantailan bere izaera zela eta famatua[2], bere karreran zehar film klasiko batzuetan hartu zuen parte. Bost aldiz Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariarako hautagaia izan zen, behin irabaziz, eta bere karrera dela eta Ohorezko Oscar Saria ere lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran karrera militarra egin zuen Estatu Batuetako Aire Armadan non Brigadier Jenerala izatera ailegatu zen.
Aktorearen lehen asmoa arkitekto izatea zen, azkenean antzerki-talde batean hartu zuen parte, eta Henry Fondarekin eta Margaret Sullavanekin egin zuen bat bertan. Bere filmeen artean, beteak beste, El hombre que sabia demasiado (1956), La ultima bala (1957), Vertigo (1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira aipagarrienak.
James Maitland Stewart 1908.eko maiatzaren 20an jaio zen Indianan (Pennsylvania, AEB). Stewarten lehen asmoa arkitekto izatea zen, baina Joshua Loganekin egin zuen topo eta University Players antzerki-taldean hartu zuen parte. bertan ezagutu zituen Stewartek, besteak beste, Henry Fonda eta Margaret Sullavan. Geroago New Yorkera joan zen Fondarekin batera, eta Broadwayn hasi zen lanean. Bertan egindako lanek kritika oso onak izan zituen.
Stewartek Metro-Goldwyn-Mayer etxeak antolatutako proba batzuetan hartu zuen parte, eta 30.eko hamarkadan kontratua lortu zuen produkzio-etxe garrantzitsuarekin. The Murder Man (1935) filmarekin egin zuen debuta aktoreak, eta urtebete geroago zortzi filmetan hartu zuen parte Stewartek. Horien artean, aipatzekoak dira Nacida para la danza (1936), Rose Marie (1936), Next Time We Love (1936) eta Ella, el y Asta (1936).
James Stewart Hollywoodeko izar handi bilakatu zen Vive como quieras (1938) Frank Capra zuzendariaren filmean lan egin zuenean. Hortik aurrera, film ugari egin zituen aktoreak, eta 30.eko hamarkadako azken urteetan Arizona (1939), El lazo sagrado (1939), En este mundo traidor (1939) eta Caballero sin espada (1939) filmen protagonista izan zen. Azken horrekin, gainera, Oscar sarietarako izan zen izendatua.
40ko hamarkadan Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte Stewartek, eta jeneral kargua lortu zuen. Horren ondorioz, garai hartan ez zituen hainbeste film egin. Hala ere, bere ibilbideak etena izan zuen arren, oso ospetsu egin zen urte haietan Stewart. Armadan sartu aurretik The Mortal Store (1940), El bazar de las sorpresas (1940), No puedo vivir sin ti (1941) eta Historias de Filadelfia[3] (1940) pelikulak filmatu zituen. Azken film horretan Cary Grantekin eta Katharine Hepburnekin egin zuen lan Stewartek, eta gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen.
Bost urtetan zineman lan egin barik egon ondoren, gerraostean egin zuen lehen filma It's a Wonderful Life ("Bizitza Zoragarria Da", 1946) izan zen. Frank Capraren film horrekin Oscarretarako izendatu zuten berriro ere Stewart.
1940 eta 1950eko hamarkadak oso garrantzitsuak izan ziren aktorearentzat. Garai hartan egindako lanekin zinearen historian sartu zen Stewart: Yo creo en ti (1948), La soga (1948), The Stratton Story (1949), Harvey (1950), Winchester '73 (1950), Bend of the River (1952), El mayor espectaculo del mundo (1952), Colorado Jim (1953), Bahia negra (1953), Musica y lagrimas (1954), Rear Window ("Atzealdeko Lehioa", 1954), The Far Country (1955), The Man from Laramie ("Laramieko Gizona", 1955), The Man Who Knew Too Much ("Gehiegi Zekien Gizona", 1956) , La ultima bala (1957), Vertigo ("Bertigoa", 1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira bi hamarkada horietako pelikula esanguratsuenak.
1960ko hamarkadan film gutxiago egiten hasi zen Stewart, baina John Fordekin bi western egiteko aukera izan zuen: Dos cabalgan juntos (1961) eta The Man Who Shot Liberty Valance ("Liberty Valance Hil zuen Gizona", 1962). Gainera, How the West Was Won ("Nola Irabazi Zen Mendebaldea", 1962) filmean ere hartu zuen parte Indianako aktoreak.
Mr. Hobbs take a vacation (1962), Take her, She?s mine (1963) eta Dear Briggite (1965)pelikulen protagonista ere izan zen Stewart.
1980ko hamarkadaren hasieran utzi[4] zuen zinemaren mundua aktoreak. 1997.eko uztailaren 2an zendu zen James Stewart Los Angelesen, 89 urte zituela.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Destry Rides Again
- The Philadelphia Story
- Mr. Smith Goes to Washington
- Destry Rides Again
- The Shop Around the Corner
- It's a Wonderful Life
- Broken Arrow
- Winchester '73
- Bend of the River
- The Naked Spur
- Rear Window
- Bend of the River
- The Man from Laramie
- The Spirit of St. Louis
- The Man Who Knew Too Much
- Vertigo
- The Man Who Shot Liberty Valance
- The Shootist
- Anatomy of a Murder
- Harvey
- Rope
- Firecreek
- The Flight of the Phoenix
- Shenandoah
- How the West Was Won
- The Big Sleep
Oscar Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1940 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Mr. Smith Goes to Washington
- 1941 - Garailea- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - The Philadelphia Story
- 1946 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - It's a Wonderful Life
- 1951 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Harvey
- 1960 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Anatomy of a Murder
- 1985 - Garailea- Ohorezko Oscar Saria
Filmen zuzendaria eta izenburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Urtea | Filma | Zuzendaria | Beste izenburu batzuk |
---|---|---|---|
1934 | Art Trouble | Ralph Staub | |
1935 | The Murder Man | Tim Whelan | frantsesez: La Double Vengeance |
1936 | The Gorgeous Hussy | Clarence Brown | gaztelaniaz: La bella libertina frantsesez: L'Enchanteresse |
1936 | Speed | Edwin L. Marin | |
1936 | Born to Dance | Roy Del Ruth | frantsesez: L'amiral mène la danse |
1936 | Small Town Girl | William Augustus Wellman | gaztelaniaz: Una chica de provincias frantsesez: La Petite Provinciale |
1936 | Rose Marie | W. S. Van Dyke | frantsesez: Rose-Marie |
1936 | After the Thin Man | W. S. Van Dyke | gaztelaniaz: Ella, él y Asta frantsesez: Nick, gentleman détective |
1936 | Next Time We Love | Edward H. Griffith | frantsesez: Épreuves |
1936 | Wife vs. Secretary | Clarence Brown | frantsesez: Sa femme et sa secrétaire |
1937 | Seventh Heaven | Henry King | gaztelaniaz: El séptimo cielo frantsesez: L'Heure suprême |
1937 | Navy Blue and Gold | Sam Wood | gaztelaniaz: Cadetes del mar frantsesez: Les Cadets de la mer |
1937 | The Last Gangster | Edward Ludwig | frantsesez: Le Dernier Gangster |
1938 | You Can't Take It With You | Frank Capra | gaztelaniaz: You can't take it with you frantsesez: Vous ne l'emporterez pas avec vous euskaraz: « You Can't Take It with You » katalanez: No us l'endureu pas galizieraz: You Can't Take It with You |
1938 | Of Human Hearts | Clarence Brown | gaztelaniaz: Ingratitud |
1938 | Vivacious Lady | George Stevens | gaztelaniaz: Ardid femenino frantsesez: Mariage incognito katalanez: Intrigues femenines |
1938 | Made for Each Other | John Cromwell | gaztelaniaz: Lazo sagrado frantsesez: Le Lien sacré katalanez: El llaç sagrat |
1938 | The Shopworn Angel | H. C. Potter | frantsesez: L'Ange impur |
1939 | Mr. Smith Goes to Washington | Frank Capra | frantsesez: Monsieur Smith au Sénat |
1939 | Destry Rides Again | George Marshall | frantsesez: Femme ou Démon |
1939 | The Ice Follies of 1939 | Reinhold Schünzel | gaztelaniaz: Magia sobre hielo frantsesez: La Féerie de la glace |
1939 | Land of Liberty | Cecil B. DeMille | |
1939 | It's a Wonderful World | W. S. Van Dyke | gaztelaniaz: En este mundo traidor frantsesez: Le monde est merveilleux |
1940 | No Time for Comedy | William Keighley | gaztelaniaz: La vida no es una farsa frantsesez: Finie la comédie |
1940 | The Shop Around the Corner | Ernst Lubitsch | gaztelaniaz: El bazar de las sorpresas frantsesez: Rendez-vous |
1940 | The Philadelphia Story | George Cukor | frantsesez: Indiscrétions |
1940 | The Mortal Storm | Frank Borzage | gaztelaniaz: La hora fatal frantsesez: La Tempête qui tue |
1941 | Come Live with Me | Clarence Brown | gaztelaniaz: Ven a vivir conmigo frantsesez: Viens avec moi |
1941 | Ziegfeld Girl | Robert Z. Leonard | gaztelaniaz: Las chicas de Ziegfeld frantsesez: La Danseuse des Folies Ziegfeld |
1941 | Pot o' Gold | George Marshall | gaztelaniaz: El arca de oro frantsesez: L'Or du ciel |
1942 | Winning Your Wings | John Huston | |
1946 | It's a Wonderful Life | Frank Capra | gaztelaniaz: Qué bello es vivir frantsesez: La vie est belle katalanez: Que bonic que és viure galizieraz: Que fermoso é vivir |
1947 | Thunderbolt! | John Sturges | |
1947 | Magic Town | William Augustus Wellman | frantsesez: La Cité magique katalanez: La ciutat màgica galizieraz: Cidade máxica |
1948 | On Our Merry Way | King Vidor | gaztelaniaz: Una encuesta llamada milagro frantsesez: La Folle Enquête |
1948 | You Gotta Stay Happy | H. C. Potter | gaztelaniaz: Viva la vida frantsesez: L'Extravagante Mlle Dee |
1948 | Rope | Alfred Hitchcock | frantsesez: La Corde katalanez: La soga |
1948 | Call Northside 777 | Henry Hathaway | gaztelaniaz: Yo creo en ti frantsesez: Appelez nord 777 |
1948 | 10,000 Kids and a Cop | Charles Barton | |
1950 | Harvey | Henry Koster | |
1950 | Broken Arrow | Delmer Daves | gaztelaniaz: Flecha rota frantsesez: La Flèche brisée katalanez: Fletxa trencada |
1950 | The Jackpot | Walter Lang | gaztelaniaz: Cuidado con los inspectores frantsesez: Gare au percepteur |
1950 | The Stratton Story | Sam Wood | frantsesez: Un homme change son destin |
1950 | Malaya | Richard Thorpe | gaztelaniaz: Malaca |
1950 | Winchester '73 | Anthony Mann | |
1951 | No Highway in the Sky | Henry Koster | gaztelaniaz: Momentos de peligro frantsesez: Le Voyage fantastique |
1952 | Carbine Williams | Richard Thorpe | gaztelaniaz: Carabina Williams frantsesez: L'Homme à la carabine |
1952 | Bend of the River | Anthony Mann | gaztelaniaz: Horizontes lejanos frantsesez: Les Affameurs galizieraz: Horizontes distantes |
1952 | The Greatest Show on Earth | Cecil B. DeMille | gaztelaniaz: El mayor espectáculo del mundo frantsesez: Sous le plus grand chapiteau du monde katalanez: L'espectacle més gran del món galizieraz: O maior espectáculo do mundo |
1953 | Thunder Bay | Anthony Mann | gaztelaniaz: Bahía negra frantsesez: Le Port des passions |
1953 | The Naked Spur | Anthony Mann | frantsesez: L'Appât katalanez: Colorado Jim |
1954 | The Far Country | Anthony Mann | gaztelaniaz: The far country frantsesez: Je suis un aventurier |
1954 | The Glenn Miller Story | Anthony Mann | gaztelaniaz: Música y lágrimas frantsesez: Romance inachevée |
1954 | Rear Window | Alfred Hitchcock | gaztelaniaz: La ventana indiscreta frantsesez: Fenêtre sur cour katalanez: La finestra indiscreta galizieraz: A ventá indiscreta |
1955 | Strategic Air Command | Anthony Mann | gaztelaniaz: Acorazados del aire |
1956 | The Man Who Knew Too Much | Alfred Hitchcock | frantsesez: L'Homme qui en savait trop katalanez: L'home que sabia massa |
1956 | The Man from Laramie | Anthony Mann | gaztelaniaz: El hombre de Laramie frantsesez: L'Homme de la plaine katalanez: L'home de Laramie galizieraz: O home de Laramie |
1957 | The Spirit of St. Louis | Billy Wilder | frantsesez: L'Odyssée de Charles Lindbergh katalanez: L'esperit de St. Louis |
1957 | Night Passage | James Neilson | frantsesez: Le Survivant des monts lointains |
1958 | Vertigo | Alfred Hitchcock | gaztelaniaz: Vértigo frantsesez: Sueurs froides katalanez: Vertigen galizieraz: Vertixe |
1958 | Bell, Book and Candle | Richard Quine | frantsesez: L'Adorable Voisine katalanez: Em vaig enamorar d'una bruixa |
1959 | The FBI Story | Mervyn LeRoy | gaztelaniaz: FBI contra el imperio del crimen frantsesez: La police fédérale enquête |
1959 | Anatomy of a Murder | Otto Preminger | gaztelaniaz: Anatomía de un asesinato frantsesez: Autopsie d'un meurtre katalanez: Anatomia d'un assassinat galizieraz: Anatomía dun asasinato |
1960 | The Mountain Road | Daniel Mann | gaztelaniaz: Sendero de furia frantsesez: Commando de destruction |
1961 | Two Rode Together | John Ford | frantsesez: Les Deux Cavaliers katalanez: Dos cavalquen junts |
1961 | X-15 | Richard Donner | gaztelaniaz: El avión cohete X-15 |
1962 | How the West Was Won | John Ford | gaztelaniaz: La conquista del Oeste frantsesez: La Conquête de l'Ouest katalanez: La conquesta de l'Oest galizieraz: A conquista do Oeste |
1962 | Mr. Hobbs Takes a Vacation | Henry Koster | frantsesez: M. Hobbs prend des vacances |
1962 | Flashing Spikes | John Ford | |
1962 | The Man Who Shot Liberty Valance | John Ford | frantsesez: L'Homme qui tua Liberty Valance katalanez: L'home que va matar Liberty Valance |
1963 | Take Her, She's Mine | Henry Koster | gaztelaniaz: Regalo para soltero frantsesez: Ah si papa savait ça ! |
1964 | Cheyenne Autumn | John Ford | frantsesez: Les Cheyennes katalanez: El gran combat galizieraz: O gran combate |
1965 | Shenandoah | Andrew V. McLaglen | gaztelaniaz: El valle de la violencia frantsesez: Les Prairies de l'honneur |
1965 | The Flight of the Phoenix | Robert Aldrich | gaztelaniaz: El vuelo del Fénix frantsesez: Le Vol du Phœnix katalanez: El vol del fènix |
1965 | Dear Brigitte | Henry Koster | gaztelaniaz: Querida Brigitte frantsesez: Chère Brigitte |
1966 | The Rare Breed | Andrew V. McLaglen | gaztelaniaz: Una dama para un vaquero frantsesez: Rancho Bravo |
1968 | Firecreek | Vincent McEveety | gaztelaniaz: Los malvados de Firecreek frantsesez: Les Cinq Hors-la-loi galizieraz: Os malvados de Firecreek |
1968 | Bandolero! | Andrew V. McLaglen | frantsesez: Bandolero ! katalanez: Bandolero galizieraz: Bandoleiro |
1970 | The Cheyenne Social Club | Gene Kelly | gaztelaniaz: El club social de Cheyenne frantsesez: Attaque au Cheyenne Club katalanez: El club social de Cheyenne galizieraz: O club social de Cheyenne |
1971 | Fools' Parade | Andrew V. McLaglen | gaztelaniaz: Cerco de fuego frantsesez: Le Rendez-vous des dupes katalanez: Setge de foc |
1974 | That's Entertainment! | Jack Haley Jr. | gaztelaniaz: Érase una vez en Hollywood frantsesez: Il était une fois à Hollywood katalanez: Això és l'espectacle |
1975 | Brother, Can You Spare a Dime? | Philippe Mora | gaztelaniaz: Hermano, ¿me das diez centavos? frantsesez: T'as pas 100 balles ? |
1976 | The Shootist | Don Siegel | frantsesez: Le Dernier des géants katalanez: L'últim pistoler |
1977 | Airport '77 | Jerry Jameson | gaztelaniaz: Aeropuerto 77 frantsesez: Les Naufragés du 747 |
1978 | The Big Sleep | Michael Winner | frantsesez: Le Grand Sommeil euskaraz: « The Big Sleep (1978ko filma) » katalanez: La gran dormida |
1978 | The Magic of Lassie | Don Chaffey | gaztelaniaz: La magia de Lassie frantsesez: La Magie de Lassie |
1980 | Mr. Krueger's Christmas | Kieth Merrill | |
1980 | The Green Horizon | Susumu Hani | frantsesez: Un conte d'Afrique |
1983 | Right of Way | George Schaefer | katalanez: El dret d'escollir |
1994 | A Century of Cinema | Caroline Thomas | gaztelaniaz: Un siglo de cine |
2004 | Imaginary Witness | Daniel Anker |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «James Stewart: Biografía y filmografía» AlohaCriticón 2016-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «James Stewart, el actor bonachón que arriesgó su vida por EE.UU.» La Vanguardia 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Historias de Filadelfia (1940). (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «James Stewart, the Hesitant Hero, Dies at 89 (Published 1997)» The New York Times 1997-07-03 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- James Stewart aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- https://www.alohacriticon.com/cine/actores-y-directores/james-stewart/[Betiko hautsitako esteka]
- https://www.nytimes.com/1997/07/03/movies/james-stewart-the-hesitant-hero-dies-at-89.html?searchResultPosition=3
- https://www.lavanguardia.com/cultura/20170702/423780292975/james-stewart-actor-bonachon-jugo-vida-estados-unidos.html
- https://www.filmaffinity.com/es/film567410.html
Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from abuztua 2024
- 1908ko jaiotzak
- 1997ko heriotzak
- Pennsylvaniako biografia zirriborroak
- Pennsylvaniarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Ohorezko Oscar sariaren irabazleak
- Eskoziar estatubatuarrak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Croix de Guerre 1939–1945 (Frantzia) domina dutenak
- Volpi Kopa gizonezko interpretazio onenari
- Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako militarrak