James Brolin
Itxura
James Brolin, jaiotzez Craig Kenneth Bruderlin (1940ko uztailaren 18a, Los Angeles, Kalifornia) zinema eta telebistako estatubatuar aktore bat da. Josh Brolin aktorearen aita da, bai eta Barbra Streisand abeslari eta aktorearen senarra ere.
Antzeztutako filma ezagunenen artean honakoak daude: Von Ryan's Express (1965), The Boston Strangler (1968), Westworld (1973), Gable and Lombard (1976), Capricorn One (1977), The Amityville Horror (1979), Traffic (2000), Catch Me If You Can (2002) eta Last Chance Harvey (2008).
Baina batez ere telesaila ospetsu hauek antzezteagatik ezaguna da: Marcus Welby, M.D. (1969-1976), Hotel (1983–1988) eta Pensacola: Wings of Gold (1997–2000).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
2013an Barbra Streisand ematearekin batera.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Brolin |
- James Brolin aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)