Jacinda Ardern
Jacinda Kate Laurell Ardern[1] (/dʒəˈsɪndə ˈɑːrdɜːrn/;[2] 1980ko uztailaren 26a) Zeelanda Berriako politikari bat da eta 2017tik 2023ra herrialde horretako 40 Lehen ministroa izan zen. Alderdi Laboristako kidea da.
Hamiltonen jaioa, Ardern Morrinsvillen eta Muruparan hazi zen eta han eskola publikora joan zen. 2001ean Waikatoko Unibertsitatean graduatu ondoren, ikertzaile gisa hasi zen Helen Clark Lehen ministroaren bulegoan. Gero Londresen lan egin zuen, Kabinete Bulegoan, eta Gazte Sozialisten Nazioarteko Batasuneko lehendakari hautatu zuten. [3] [4] Ardern lehen aldiz parlamentari hautatu zuten 2008ko hauteskunde orokorretan, Laboristek boterea galdu zutenean bederatzi urteren ondoren. Geroago Mount Alberteko hautesleak ordezkatzeko hautatu zuten 2017ko otsailean.
Haren Gobernuak arreta berezia jarri du Zeelanda Berriko etxebizitza krisiaren, haurren pobreziaren eta gizarte desberdintasunen gainean. 2019ko martxoan, herrialdea Christchurch meskitetako tiroketen ondotik lideratu zuen, armen jabetzaren aurkako legeak azkar ezarriz. Zeelanda Berrian COVID-19 pandemia kudatu izanagatik goraipatu da.
Bere burua sozial-demokrata eta progresista gisa deskribatzen du.[5][6]37 urterekin Lehen ministro bihurtu zenean, munduko emakumezko gobernuburu gazteena bilakatu zen.[7] Geroago, agintaritzan erditu zen munduko bigarren gobernu burua bihurtu zen (Benazir Bhutto ondoren). Haren alaba 2018ko ekainaren 21ean jaio zen.[8] 2023ko urtarrilean, kargua utzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ New Zealand Hansard – Members Sworn. New Zealand Parliament.
- ↑ «Australian journalist surprised by Jacinda Ardern's accessibility» Stuff.
- ↑ People – New Zealand Labour Party. .
- ↑ Kirk, Stacey. «Jacinda Ardern says she can handle it and her path to the top would suggest she's right» The Dominion Post (Stuff).
- ↑ Murphy, Tim. What Jacinda Ardern wants. Newsroom.
- ↑ «Live: Jacinda Ardern answers NZ's questions» Stuff.
- ↑ «The world's youngest female leader takes over in New Zealand» The Economist.
- ↑ Khan, M Ilyas. «Ardern and Bhutto: Two different pregnancies in power» BBC News.