Izpi berde
Izpi orlegia, distira orlegia, izpi berdea edota distira berdea eguzki-sarreraren ondoren edota eguzki-irteera baina lehentxoagotik jazo ohi den eguratseko fenomeno optiko bat da, honetan, eguzkiaren kokalekuari so eginez segundo bat edo bi irauten dituen puntu orlegi bat ikus liteke. Eguzkia irten den kokalekutik ateratzen den izpi orlegi baten gisa ere ikus daiteke. Distira orlegiak hainbat kausa ezberdinez sortutako fenomeno multzoa dira, fenomeno horietako batzuk besteak baina ohikoak izaten dira. Distira orlegiak edozein garaieratik ikus daitezke (baita hegan dabilen hegazkin batetik ere). Normalki zerumugan oztoporik ez dagoenean ikus daiteke, baina era berean hodeien eta mendien gain ere agertu ohi da.
Modu berean, beste objektu distiratsuen bidez ikus daiteke distira berdea ortzi-mugan, Ilargiak, Artizarrak edo Jupiterrek eraginda.[1][2]
Izpi edo distira berdearen kontzeptua, Jules Gabriel Verne-ek 1882ko Le Rayon vert eleberrian ezagun egin zuen.
Azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Distira berdea agertzeko arrazoia, argiak atmosfera zeharkatzerakoan eragiten duen errefrakzioan datza: argia motelago mugitzen da aire baxuago eta trinkoagoetan, geruza altuagoetan baino, non airearen trinkotasuna txikiagoa den. Hori dela eta, eguzki-izpiek bide kurbatua jarraitzen dute, lurrak duen kurbaduraren norabide berean. Maiztasun handiko argiek (berdea/urdina), maiztasun baxuko argiek (gorria/laranja) baino malda handiagoa hartzen dute, beraz eguzkiaren goiko zatiko izpi berdeak eta urdinak zerumugan ikusgai geratzen dira, izpi gorriak zerumugak berak estaltzen dituelako.
Distira berdeak ispilatze-efektuaren bidez indartzen dira, horrek atmosferaren dentsitate gradientea handitzen du ondorioz, errefrakzioa areagotzen du. Bristada berdea ikusteko aukera handiagoa da aire garbian, behatzaileari argi gehiago heltzeko aukera ematen baitu sakabanatu gabe. Kolorearen argiagatik "distira urdin" posiblea ez da ikusten, kolore urdina airean gehiago sakabanatzen delako, eta kolore berdeko argia soilik geratzen da.
Handiagotze txiki bat eginez prismatiko edo teleskopio batekin, ilunabar askotako eguzki-diskoan goialdeko ertz berdea ikustera heldu daiteke, eguna argi badago.
Hala ere, izpi efektuak, atmosferan geruzen arteko estratifikazio sendoa eta kolore berdea nabarmentzen duen ispilatze efektua, segundoko zatiki batzuen eta bi segundoren arteko denboran zehar eman beharko diren baldintzak dira.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Distira berdea fenomeno multzoa da. Horietako batzuk taula honetan sartuko ditugu:[3]
[ *Ispilatzea: errefrakzio atmosferikoaren bidez sortzen dira, batez ere, airearen tenperaturan aldaketa handiak dauden inguruneetan ikusten dira.]
Mota | Ezaugarriak | Baldintzak | Ikusteko leku egokia |
Beheko ispilatzearen distira
("Inferior-mirage flash") |
Julio Verne-ren “El rayo verde” eleberrian deskribatutako “azken begirada”; kamutsa edo obala, azpialdetik zapaldua. | Gainazala haren gaineko airea baino beroago dago.
Objektu baten argi-izpiak eskualde beroago batera hurbildu eta eremu berotik urrun errefraktatzen direnean gertatzen da. |
Itsas mailatik gertu. |
Ispilatze faltsuaren distira
(“Mock-mirage flash”) |
Zirrikituek eguzkiaren goiko gorputz-adarreko zerrenda mehe eta puntazorrotz bat "atximurkatu" egiten dutela ematen du; 1 edo 2 segundoko iraupena. | Inbertsio atmosferikoko geruza, ikusmen-mailaren azpitik; lur azalera airea baino hotzago dagoenean. | Ikuslea zenbat eta altuago egon, orduan eta probabilitate handiagoa izango du; distira nabariagoa da begia inbertsio termikoaren gainean dagoenean. |
Hodi atmosferikoaren azpiko distira
(“sub-duct flash”) |
Itxuraz harea-erlojuaren forma duen eguzkiaren goiko aldea kolore berdez ikus daiteke zenbait segundoz, 15 segundora arte. | Behatzailea inbertsio atmosferiko handi baten mende dagoenean. | Altuera-tarte estu batean, hodi baten azpian (edozein altueratan gerta daiteke). |
Izpi berdea
(“green ray”) |
Argi-izpi berdea, gorantz irteten dena edo eguzkia sartu eta berehala ikusten dena. Normalean, luzera gradu gutxi batzuk izaten ditu, eta segundo dezente irauten du. | haize lanbrotsua eta distira berde distiratsua, argi-iturri gisa jarduten duena. | Itsas mailan. |
Behatutako distira gehienak beheko ispilatzeak edo ispilatze faltsuak dira, eta besteak ikusitakoen %1a baino ez dira. Hodei baten gaineko distira (eguzkia kostaldeko laino batean edo urruneko kumulu batean hondoratzen denean ikusia), ez da taulan agertzen, oraindik ezin baita guztiz azaldu.[4]
-
Beheko ispilatzearen distira berdea
-
Ispilatze faltsuaren distira berdea
-
Hodi atmosferikoaren azpiko distira
Dirdira urdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso noizean behin, argi urdinaren kopurua nahikoa da "distira urdina" ikusteko, hala ere, efektu hau ikusi ahal izateko, atmosferak oso argia izan behar du sakabanaketa saihesteko.[5][6]
Ertz berdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Objektu astronomiko bat (Eguzkia, Ilargia, izar bat edo galaxia bat) sartzen edo irteten denean, igortzen duen argiak atmosferan zehar bidaiatzen du, eta prisma gisa lan egiten du argia hainbat koloretan bereiziz. Objektu astronomiko baten goialdeko kolorea, berdea, urdina edo morea izan daiteke, aireko kutsatzaileen kontzentrazioaren arabera; kontzentrazio hori atmosferan hedatzean murrizten da.[7] Objektu astronomiko baten behealdea beti kolore gorriz agertzen da.
Ertz berde bat oso mehea da eta begi hutsez ikustea zaila edo ezinezkoa. Baldintza normaletan, objektu astronomiko baten ertz berdea are gehiago ahultzen da objektua oso baxu eta ortzi-mugatik hurbil dagoenean, atmosferaren gorritasunagatik,[8] baina, baldintzak zuzenak badira, ertz berde bat ikusten da zerumugaren gainean.
Ertz berde bat behatzeko unerik onena eguzkia sartu baino 10 minutu lehenago da. Eguzkia zuzenean begiratzeko goizegi da, edozein anplifikazio mota erabiliz, hala nola binokular batzuk edo teleskopio bat. Irudi anplifikatu bat proiekta daiteke paperezko orri batean, modu seguruan ikusteko.[8]
-
ilunabarreko ertz berdea eta distira berdeak.
-
Ispilatze faltsuaren distira berdea
-
Distira berde oso nabarmena
-
San franciskotik ikusitako distira berdea
-
Ilunabar bateko segida distira berdeekin.
-
Tenperaturaren inbertsio sendoarekin, Nainital-en (Indian) mendi batetik ikusitako distira berdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Red Sunset, Green Flash» hyperphysics.phy-astr.gsu.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «1958RA......4.....O Page 3» articles.adsabs.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Green Flashes at a Glance» aty.sdsu.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Green Flashes at a Glance» aty.sdsu.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «BBC - Weather Centre - Features - Understanding Weather - The Green Flash» web.archive.org 2005-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «APOD: 2002 January 9 - Blue Flash» apod.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Dispersive refraction | Causes of Color» www.webexhibits.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ a b «Green and red rims» aty.sdsu.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).